94. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 1a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

215/2007 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Meanoko 2. poligonoko 306. lurzatian, Lapoblación-eko udal mugapean, 5 kw-ko 20 sorgailuko 100 kw-ko eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena. Ingurumen ukipenei buruzko azterlanarekin bat, Parkeak 0.7 hektareako azalera izanen du eta sortutako energia aipatu lurzatia gurutzatzen duen "El Villar" 13,2 KV-ko STR "Laguardia" T.E. lineara eramanen da. Sustatzailea Navarra de Embutidos, S.L., enpresa da.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

2007ko urtarrilaren 9an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Aurretik aipatutako martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoak, 25.2 artikuluan ezarri du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere jasoko duela, hirigintzako legediaren arabera hori ere eskatu behar den kasuetan.

Otsailaren 8ko 39/2007 Ebazpenaren bidez, espedientea jendaurrean jarri zen, eta 2007ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, martxoaren 21ean. Jendaurreko aldian ez da alegazio-idazkirik jaso.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren eta Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txostenak, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Meanoko 2. poligonoko 306. lurzatian, Lapoblación-eko udal mugapean, 5 kw-ko 20 sorgailuko 100 kw-ko eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko ingurumen ukipenetarako baimena ematea. Ingurumen ukipenei buruzko azterlanarekin bat, Parkeak 0.7 hektareako azalera izanen du eta sortutako energia aipatu lurzatia gurutzatzen duen "El Villar" 13,2 KV-ko STR "Laguardia" T.E. lineara eramanen da. Sustatzailea Navarra de Embutidos, S.L., enpresa da.

2. Baimen hau ingurumenaren gaineko honako neurriak betetzearen baldintzapean ematen da:

_Ukituko dira, bakarrik, zimentazioak eta kanalizazioak egin ahal izateko ezinbestean ukitu behar diren eremuak; ahalik eta lur mugimendu gutxien egin beharko dira eta ez da inguruko topografia aldatuko.

_Obra bukatutakoan landare tratamendu egokia egin beharko da, lurzoruaren higadura murrizteko. Tratamenduak egin beharreko jarduerarekin bateragarri izan beharko du, eta obrak ukitutako eremu guztiak berriz landareztatu beharko dira.

_Inguruko hesia ugaztun txikiak pasatzeko modukoa izanen da; beraz, beheko aldean horretarako toki nahikoa utzi beharko da (20 zentimetro inguru).

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura), hirigintza arloko honako baldintzekin:

_Hesiak hiru metroko bide-zorra utzi beharko du lurzatiaren mugakide diren bide publiko guztientzat. Errepidearekiko mugan Herri Lan Departamentuak ezartzen duenari jarraituko zaio.

_Egin nahi diren jarduerek ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

4. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 5.000 euroko fiantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo gutxituko direla bermatzeko, 4/2005 Foru Legeko 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Lapoblación-eko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 25ean._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0710505