90. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

1851/2007 EBAZPENA, uztailaren 3koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, 2007-2008 ikasturterako Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetako erlijio katolikoko irakasleen destinoak esleitzeko eta ordezkapenak eskaintzeko berrantolatze deialdia onesten duena.

Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 28an eman zuen 64/2007 Foru Aginduak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetako erlijioko irakasleen destinoak esleitzeko prozedura eta mugikortasuna arautzen ditu. Foru agindu hori Hezkuntza kontseilariaren uztailaren 3ko 80/2007 Foru Aginduak aldatu du.

Aipatutako foru aginduaren laugarren oinarriak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoen ikasturte hasierako plantillan zehaztutako lanpostuak betetzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuak apezpikuak proposatutako irakasleak esleituko ditu, oinarri horretan bertan xedatutako irizpideei jarraikiz.

Halaber, bosgarren oinarrian izangaiei ordezkapenetarako deitzea xedatzen da.

Horrenbestez, eta Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetan dauden langile beharrak ikusita, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 43/2005 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriko laugarren puntuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdi hau onestea:

_Erlijioko irakasleen destinoak esleitzeko deialdia.

Lehenengoa._Kontratatzeko baldintzak.

Erlijioko irakasle gisa kontratatua izateko, baldintza hauek bete beharko dira:

1._Guztientzako baldintzak:

a) Espainiako herritarra edo Europar Batasuneko estaturen batekoa izatea, edo Europar Batasuneko 2004/38/EE Zuzentaraua aplikatzekoa zaion estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Espainiarren eta Europar Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek ere hartzen ahalko dute parte, edozein delarik haien nazionalitatea, eta, kasuan kasuko tratatuak hala xedatzen duenean, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsiriko nazioarteko tratatuen arabera, langileen zirkulazio librea dagokiekeen estatuetako langileen ezkontideek ere bai, baldin eta zuzenbidearen arabera bereiziak ez badira. Halaber, baldintza beretan haien eta haien ezkontideen ondorengoek ere hartzen ahalko dute parte, 21 urtetik beheitikoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

Atzerritarren kasuan, legezko egoitza Espainian izatea eta lan egiteko baimena edukitzea edo besteren kontura lan egiteko baimena lortzeko moduan egotea.

Espainiako nazionalitatea ez badute, izangaiek gaztelania maila zehazteko proba bat egin beharko dute, baldin eta ez badute atzerritarrentzako Espainieraren Goi Mailako Diploma, edo Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako atzerritarrentzako Espainieraren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun titulua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta eskuarki erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Bere eginkizunak betetzea galarazten dion eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Zehatua edo diziplina espediente bidez bereizia ez izatea, eta ez egotea desgaitua edo zuzenbidearen arabera baztertua eginkizun publikoetan aritzeko.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor arloko kondenaren bidez euren jatorriko estatuetako funtzioetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

2._Baldintza berariazkoak.

1. puntuan ezarritako baldintza orokorrak betetzeaz gainera, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte, kontratatuak izan baino lehen: irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasle funtzionarioei hezkuntza maila bakoitzean aritzeko eskatzen zaizkien titulu eta gainerako betekizun berberak biltzea, Hezkuntzari buruzko Lege Organikoan aipatu bezala; apezpikuak irakasgai hori emateko proposatua izatea; eta apezpikuak luzatutako egokitasun aitorpena edo ziurtagiri baliokidea edukitzea.

3._Euskara titulua.

Euskarazko lanpostuetan aritzeko izangai zerrendetan sartzeko, titulu hauetakoren bat eduki beharko da, eskaerak aurkezteko epea amaitzen den egunean: irakasle titulua (Euskal Filologia espezialitatea), Euskal Filologiako lizentziatu titulua, EGA titulua (Euskararen Gaitasun Agiria), Euskaltzaindiaren Gaitasun Agiria, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatutako euskararen gaitasun agiria edo baliokidetzat jotzen den titulu bat.

Hala ere, titulu hori izan ez eta lanpostu horietan aritu nahi dutenek proba bat gainditu beharko dute, behar adinako maila duten ala ez erabakitzeko. Proba horren edukia eta ezaugarriak Hezkuntza Departamentuaren Euskara Zerbitzuak finkatuko ditu.

Proba gainditzen duten izangaiak EGA edo balio bereko beste titulu baten jabe direnen zerrenda berean sartuko dira, baina haien ondoren.

Euskarazko jakite-maila neurtzeko probak baino lehen EGA edo antzeko titulua lortu duten izangaiek probaren egunean kreditatzen ahalko dute epaimahaiaren aurrean, proba hori ez egiteko. Izangaiak berrantolatzeko geroko deialdietan, EGAren edo antzeko tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, zerrenda horietan titulu hori daukaten beste izangaiekin batera berriro antolatzeko. Hala ere, 2007-2008 ikasturtean EGA edo antzeko titulua eduki eta parte hartzeko eskabidearekin batera frogatu dutenen ondoren sartuko dira zerrendan.

4._Aipatutako baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira eta Administrazioak zerbitzu ematen hasteko deitzen duen unera arte izan, baita kontratatua zerbitzu ematen aritzen den denboran ere.

Bigarrena._Izangaien lehentasun ordena.

Izangaiak dagozkien zerrendetan sartuko dira, merezimenduen baremoa aplikatuta lortutako puntuazioaren arabera dagokien hurrenkeran. Merezimenduen baremoa Hezkuntza kontseilariaren maiatzaren 28ko 64/2007 Foru Aginduak (Hezkuntza kontseilariak berak uztailaren 3an eman zuen 80/2007 Foru Aginduaren bidez aldatutakoa) onartu zuen. Kontuan hartuko dira 2006ko abuztuaren 31 arte soilik osatutako merezimenduak.

Aipatutako merezimenduen baremoa ebazpen honen I. eranskinean argitaratzen da.

Hirugarrena._Destinoak esleitzea ikasturte hasieran.

1. Giza Baliabideen Zerbitzuak, hartarako deitutako ekitaldi publikoan, 2006-2007ko ikasturtean zerbitzuak eman dituzten irakasleei destinoa esleituko die, salbu erlijioko irakasleen lan harremana arautzen duen ekainaren 1eko 696/2007 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusten diren arrazoietako bat gertatzen bada, edo kontratua Langileen Estatutuaren 15.1 c) artikuluari jarraikiz egin bada, hau da, lan harremanaren titularra ordezkatzeko.

Lanpostua aukeratzeko proposatutako izangaiei deituko zaie, foru agindu honen I. eranskinean ezarritako baremoa aplikatuz lortutako puntuaketa ordenari hertsiki lotuta.

2. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxe publikoen ikasturte hasierako plantillan zehaztutako gainerako beharrak betetzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuak apezpikuak proposatutako irakasleei destinoa esleituko die, jendaurreko ekitaldian edo Hezkuntza Departamentuak ezartzen duen prozeduraren bidez, Hezkuntza kontseilariaren maiatzaren 28ko 64/2007 Foru Aginduaren laugarren oinarrian ezarritako irizpideei jarraikiz. Foru agindu hori Hezkuntza kontseilariaren 2007ko uztailaren 3ko 80/2007 Foru Aginduak aldatu du.

Laugarrena._Ordezkapenak egiteko izangaiei deitzea.

Ikasturtean sortutako ordezkapenak apezpikuak proposatu izangaiek beteko dituzte, ebazpen honen I. eranskinean ezarritako baremoa aplikatuz lortutako puntuazio ordenari hertsiki lotuta, eta Hezkuntza kontseilariaren maiatzaren 28ko 64/2007 Foru Aginduaren bosgarren oinarrian ezarritakoari jarraikiz. Foru agindu hori Hezkuntza kontseilariaren 2007ko uztailaren 3ko 80/2007 Foru Aginduak aldatu du.

Bosgarrena._Eskaerak eta dokumentazioa.

Izangaiek parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko diote Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari. Bertan adierazi beharko dute zein mailatan edo/eta etapatan aritu nahi duten, horretarako gaituta dauden, zein hizkuntza erabiliko duten (gaztelania edo euskara) eta, ebazpen honen hirugarren oinarriaren 1. atalari jarraikiz, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzura erlijioko irakasle gisa aritu diren 2006-2007 ikasturtean.

Izangaiek agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, parte hartzeko eskabidearekin batera:

1. Nortasun Agiri Nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia konpultsatua. Agiri hori DIN-A4 paperean aurkeztuko da. Europar Batasuneko estatuetakoak ez diren izangaiek, berriz, deialdi honen bigarren oinarriko 1. a) atalak aipatzen dituen kasuren batean daudela egiaztatzen duen frogagiria aurkeztu beharko dute.

2. Ebazpen honen I. eranskineko baremoan agertzen diren 2006ko abuztuaren 31 arte osatutako merezimenduen egiaztagiriak; data horretatik aurrerakoak ez dira kontuan hartuko.

Merezimenduen baremoko I. atala (Irakasle-esperientzia) baloratzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuak, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat eginiko zerbitzuak, erlijio ikasgaiari ez dagozkionak, ofizioz gehituko ditu, izangaiak parte hartzeko eskabidean hala eskatzen badu. Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialerako eginiko zerbitzuak, 1990eko urriaren 1a baino lehenagokoak, ziurtatuak izan daitezen, interesdunek espresuki eskatu beharko dute.

Giza Baliabideen Zerbitzuak, izangai bakoitzaren espediente per- tsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat 2000ko irailaren 1az geroztik erlijioko irakasle gisa eginiko zerbitzuak ofizioz gehituko ditu, izangaiak parte hartzeko eskabidean hala eskatzen badu. Ikastetxe publikoetan 2000ko irailaren 1a baino lehen eskolak eman dituzten erlijioko irakasleek egindako zerbitzuen ziurtagiria, Irakaskuntzako Elizbarrutiko Ordezkaritzek luzatutakoa, aurkeztu beharko dute. Zerbitzuok merezimenduen baremoko 1. atalari jarraikiz baloratuko dira ("Irakasle-esperientzia ikastetxe publikoetan").

Eskaera hau egin ezean, interesdunek emandako zerbitzuak bakarrik hartuko dira kontuan.

Baremoko "Beste merezimendu batzuk" izeneko III. atalari dagokiona horretarako izendatutako batzordeak edo batzordeek baloratzeari dagokionez, interesdunek merezimendu horien egiaztagiriak parte hartzeko eskabideari eransten zaizkion agirietatik bereiz aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, parte hartzeko eskabidearekin batera emanen den fitxa bat ere bete beharko da. Atal honen 1. puntuagatik soilik baloratuko da 1990eko irailaren 1etik aurrera osatutako etengabeko prestakuntza.

3. Zinpeko aitorpena edo hitzematea, adierazteko lehiakidea ez dagoela bereizita diziplina espedientearen bidez inongo administrazio publikotatik eta ez dagoela ezgaitua eginkizun publikoak betetzeko.

Espainiakoa ez beste nazionalitatea dutenek ere diziplina-zehapen edo zigor arloko kondenaren bidez euren jatorriko estatuetako funtzioetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

4. Aukeratutako hezkuntza mailan irakasle lanetan aritzeko eskatzen den tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Halaber, egokitasun aitorpena duela frogatzen duen egiaztagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko da.

Titulua atzerrian eskuratu bada, horren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da, eta horrekin batera homologatuta dagoela egiaztatzen duen agiria.

5. Nazionalitate espainiarra ez badute, aurkeztu beharko dute atzerritarrendako Espainieraren Goi Mailako Diplomaren fotokopia konpultsatua, edo Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako atzerritarrentzako Espainieraren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun titulua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria. Titulazio hori aurkeztu ezean, gaztelania proba egin nahi dutela adieraziko dute parte hartzeko eskabidean.

6. Euskarazko lanpostuetarako parte hartuz gero, titulu hauetakoren baten fotokopia konpultsatua: irakasle titulua (Euskal Filologia espezialitatea), Euskal Filologiako lizentziatu titulua, EGA titulua (Euskararen Gaitasun Agiria), Euskaltzaindiaren Gaitasun Agiria, Hizkuntza Eskola Ofizial batek luzatutako euskararen gaitasun agiria edo baliokidetzat jotzen den titulu bat. Titulazio hori aurkeztu ezean, euskara proba egin nahi dutela adieraziko dute parte hartzeko eskabidean.

Seigarrena._Epaimahaiak.

Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, jendaurrean jarriko dira epaimahaien eraketa eta euskara eta gaztelania probak egiteko tokia, eguna eta ordua, izangai berriak onartzeko deialdiko partaideekin batera.

Zazpigarrena._Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea bost egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabidea Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta http://www.pnte.cfnavarra.es Interneteko helbidean eskuratzen ahalko dute interesdunek.

Zortzigarrena._Aurkezteko tokia.

Zilegi izanen da parte-hartzeko eskabidea eta dokumentazioa Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Bulegoan aurkeztea edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluak aipatzen dituen tokietako edozeinetan. Eskaera posta bulego batean aurkezten dutenek, gutun-azal irekian egin beharko dute, posta funtzionarioak, gutuna ziurtatu baino lehen, zigilua eta data jar diezazkion eskabideari.

Izangaiek zilegi izanen dute parte-hartzeko eskabidean gehienez bi harreman-telefono jartzea, Departamentuak erraz aurkitu eta deitu ahal izateko; zilegi izanen da telefono zenbaki horiek nahi duten guztietan aldatzea, hartarako Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eskabide bat bidalita.

Bederatzigarrena._Interesdunek erantsitako dokumentazioaren konpultsak eta hizkuntza.

Aurkezten diren agiri guztietan izangaiaren izen-deiturak agertuko dira. Agiriak originalen fotokopien bidez aurkeztea zilegi den kasuetan, fotokopiek nahitaez hauetako batek konpultsaturik beharko dute: Hezkuntza Departamentuaren mendeko ikastetxeetako zuzendariak, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 18ko 182/2001 Foru Aginduaren arabera (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 79.a, ekainaren 29koa), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluaren 4. atalak aipatzen dituen organoak.

Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik, eta zinpeko itzultzaileek egindako itzulpenak izan beharko dute.

Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikitako langileek esanen dute merezimenduen baremoko I. eta II. atalen arabera zenbat puntu dagozkien izangaiei. Halaber, Hezkuntza Departamentuko Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuaren proposamenari jarraikiz, Zerbitzu horrek izendatu organoak edo organoek baloratuko ditu(zte) baremoko III. atalaren arabera aurkeztu dituzten merezimenduak.

Hamargarrena._Berdinketak hausteko irizpideak.

Izangaien zerrenda batean berdinketarik izaten bada, ebazpen honen I. eranskineko baremoko ataletan ateratako puntuaziorik handiena hartuko da aintzat, bertan ageri den hurrenkeran. Berdinketak halere irauten badu, azpiataletan ateratako puntuazioa hartuko da aintzat, baremoan ageri diren hurrenkeran hartuta haiek ere. Atalen kasuan, aintzat hartzen den puntuazioa ez da inoiz izanen atal bakoitzari baremoak ematen dion puntuaziorik handiena baino gehiagokoa. Baremoko azpiataletako puntuazioa kontuan hartu behar izaten bada, haietako bakoitzean izandako puntuazio osotarakoa hartuko da aintzat.

Hala behartzen bada, eta berdinketa hausteko azken irizpidetzat, betebehar gisa aurkeztu den tituluaren ikasketen espedienteko batez besteko nota eta lehen deituraren hurrenkera alfabetikoa erabiliko dira eta, hala badagokio, bigarrenarena (kontuan harturik zozketa bat eginen dela Giza Baliabideen Zerbitzuan finkatzeko zer letratatik hasiko den kontatzen).

Hamaikagarrena._Behin-behineko zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea amaiturik, eta izangaien merezimenduak baloratu eta gero, Hezkuntza kontseilariaren maiatzaren 28ko 64/2007 Foru Aginduak (Hezkuntza kontseilariaren uztailaren 3ko 80/2007 Foru Aginduak aldatutakoa) ezarri dituen leheneste irizpideen arabera, Giza Baliabideen Zerbitzuak jendaurrean paratuko ditu, Argibide eta Agiri Bulegoan, zerrenda hauek, bakoitzari dagokion puntuazioarekin batera:

_Ikasturtearen hasieran lanpostuak betetzeko izangaien behin-behineko zerrenda, 2006-2007 ikasturtean lanean aritu zirenekin osatua, deialdi honen hirugarren oinarriaren 1. atalean ezarritakoari jarraikiz.

_Apezpikuak ikasturtearen hasieran lanpostuak betetzeko proposatutako izangaien behin-behineko zerrenda.

_Ikasturte osoan ordezkapenak egiteko izangaien behin-behineko zerrenda.

_Bazter utzi diren izangaien zerrenda eta baztertzearen arrazoia.

Zerrenda horien kontra interesdunek zilegi izanen dute erreklamazio idazkiak aurkeztea argitaratu eta biharamunetik hasita bost egun naturaleko epean.

Hamabigarrena._Behin betiko zerrendak.

Kontuan hartuta aurreko idatz-zatian aipatzen diren erreklamazioak, halakorik izanez gero, jendaurrean paratuko dira, Argibide eta Agiri Bulegoan, behin betiko zerrenda hauek:

_Ikasturtearen hasieran lanpostuak betetzeko izangaien behin betiko zerrenda, 2006-2007 ikasturtean lanean aritu zirenekin osatua, deialdi honen hirugarren oinarriaren 1. atalean ezarritakoari jarraikiz.

_Apezpikuak ikasturtearen hasieran lanpostuak betetzeko proposatutako izangaien behin betiko zerrenda.

_Ikasturte osoan ordezkapenak egiteko izangaien behin betiko zerrenda.

_Bazter utzi diren izangaien behin betiko zerrenda eta baztertzearen arrazoia.

Behin eratu direlarik ebazpen honetan ezarritako irizpideen arabera aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrendak, izangaiei deitzeko sistema, inor zerrendetatik kentzeko irizpideak eta kontratazio horrekin lotutako beste zenbait alderdi finkatzeko, Hezkuntza kontseilariaren maiatzaren 28ko 64/2007 Foru Aginduak xedatzen duena hartuko da aintzat. Foru agindu hori Hezkuntza kontseilariaren uztailaren 3ko 80/2007 Fotu Aginduak aldatu du.

Hamahirugarrena._Lanpostuari uko egitea.

Hezkuntza kontseilariaren maiatzaren 28ko 64/2007 Foru Aginduaren seigarren oinarriak dioenez (foru agindu hori Hezkuntza kontseilariaren uztailaren 3ko 80/2007 Foru Aginduak aldatu du), kontrataziorako izangaiek ikasturtearen hasieran lanpostu hutsik edo hartan zehar ordezpenik eskaintzea nahi ez baldin badute, idazki bitartez jakinarazi beharko diote Haur eta Lehen Hezkuntzako Irakasleen Bulegoari abuztuko lehenbiziko hamabostaldian. Aukera horretaz baliatzeko, izangaiek ez dute uko egiteko arrazoirik adierazi beharko. Uko egite hori ezeztaezina izanen da eta ikasturte bateko iraupena izanen du.

Erlijioko irakasle lanposturako kontratatzeko izangaiek, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangai zerrendaren batean daudenek, erlijioko irakasle izateko lan kontratu bat sinatzean, uko egin beharko liokete zerrendetakoren batean egoteagatik lor lezaketen edozein espezializaziotako edozein lanpostu eskaintzari.

Hamalaugarrena._Ebazpen honen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

2. Ebazpen hau Idazkaritza Tekniko Nagusira, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Lanbide Heziketako Zerbitzura, Euskara Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Argibide eta Agiri Bulegora eta Giza Baliabideen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko uztailaren 3an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

I. ERANSKINA

Erlijioko irakasleak kontratatzeko merezimenduak baloratzeko baremoa

Baremo hau aplikatuta 32 puntu lor daitezke, gehienez ere.

I._Aurretiazko irakasle-esperientzia.

Atal honetan 24 puntu eskuratzen ahalko dira, gehienez ere.

1. Irakasle-esperientzia ikastetxe publikoetan.

1.1. Ikastetxe publikoetan edozein hezkuntza mailatan erlijioko irakasle lanetan aritutako urte bakoitzeko: puntu 1.

Aurreko atalean aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,083 puntu.

1.2. Hautapen prozesuaren deialdia egin baino lehenagoko azkeneko ikasturtean erlijioko irakasle (edozein mailatan) izan den ikastetxe publiko berean etenik gabe iraun duen urte bakoitzeko: puntu 1.

Aurreko atalean aipatzen den lanpostuan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,083 puntu.

1.3. Ikastetxe publikoetan edozein hezkuntza mailatan beste espezialitateetako irakasle lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,5 puntu.

Aurreko atalean aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,041 puntu.

Egiaztagiriak: Emandako zerbitzuen ziurtagiria, Zuzendaritza Probintzialak edo erakunde eskudunak emana. Kasu orotan zerbitzua ematen hasi eta bukatu diren egunak adieraziko dira, baita zein ikastetxetan eman diren ere. Ziurtagiri horietan adierazten ez bada zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman direla, aipatu zerbitzuak bestelako ikastetxeetan emanak bailiran baloratuko dira, hots, 2.1 edo 2.2 ataletan ezarritakoaren arabera, kasuan-kasuan. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak.

Giza Baliabideen Zerbitzuak, izangai bakoitzaren espediente per- tsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat eginiko zerbitzuak, erlijio ikasgaiari ez dagozkionak, ofizioz gehituko ditu, izangaiak parte hartzeko eskabidean hala eskatzen badu. Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialerako eginiko zerbitzuak, 1990eko urriaren 1a baino lehenagokoak, ziurtatuak izan daitezen, interesdunek espresuki eskatu beharko dute.

Giza Baliabideen Zerbitzuak, izangai bakoitzaren espediente per- tsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat 2000ko irailaren 1az geroztik erlijioko irakasle gisa eginiko zerbitzuak ofizioz gehituko ditu, izangaiak parte hartzeko eskabidean hala eskatzen badu. Ikastetxe publikoetan 2000ko irailaren 1a baino lehen eskolak eman dituzten erlijioko irakasleek egindako zerbitzuen ziurtagiria, Irakaskuntzako Elizbarrutiko Ordezkaritzek luzatutakoa, aurkeztu beharko dute. Zerbitzuok merezimenduen baremoko 1. atalari jarraikiz baloratuko dira: irakasle-esperientzia ikastetxe publikoetan.

2._Irakasle-esperientzia bestelako ikastetxeetan.

2.1. Bestelako ikastetxeetan, edozein hezkuntza mailatan erlijioko irakasle lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,5 puntu.

Aurreko atalean aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0416 puntu.

2.2. Bestelako ikastetxeetan edozein hezkuntza mailatan beste espezialitateetako irakasle lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,25 puntu.

Aurreko atalean aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0208 puntu.

Egiaztagiriak: ikastetxearen ziurtagiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritziarekin, bertan irakatsitako ikasgaia eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasierako eta bukaerako data zehatzak adieraziz. Ziurtagiri horiei oniritzia emateko, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak interesdunei eskatuko die Gizarte Segurantzaren kotizazio ziurtagiria eta kontratuak, eta lan bizitzaren ziurtagiria, Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalaren organo eskudunak luzatutakoa, aurkez ditzatela.

I. atalerako oharrak:

1. Ez dira kontuan hartuko interesatuek sinaturiko kontratuen fotokopien bidez soilik egiaztatzen diren zerbitzuak. Ezta ikastetxe pribatuek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritzirik ez bada agertzen.

2. Ez dira kontuan hartuko irakatsitako ikasgaia eta zerbitzuen hasierako eta bukaerako data zehatzak adierazten ez dituzten ziurtagiriak, nahiz eta bertan adierazi zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.

3. Atzerrian egindako zerbitzuak herrialde bakoitzeko Hezkuntza Ministerioak luzatutako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira, eta bertan irakatsitako ikasgaia eta zerbitzualdia, hasierako eta bukaerako data zehatzak barne, agertuko dira, baita ikastetxe mota ere: publiko edo pribatua. Ziurtagiri horiek gaztelaniara itzulita ekarri beharko dira. Itzulpen horiek zinpekoak izanen dira.

4. Unibertsitateko irakasle-esperientzia egiaztatzeko ikastetxearen ziurtagiria beharko da. Bertan ondokoa adieraziko da: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita; zerbitzu horiek irakasle lanetakoak izan zirela; eta ikastetxearen izaera publikoa edo pribatua.

5. Ikastetxe publikoak dira hezkuntza administrazioek sortu eta sostengatutako ikastetxeen sare publikoan dauden ikastetxeak.

6. Atal honen ondorioetarako, puntuak ez dira pilatuko zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

II._Prestakuntza akademikoa (2 puntu, gehienez ere).

1. Ezinbesteko baldintzatzat alegatu den tituluaren espediente akademikoa.

Atal honetan orokorki eskatzen den tituluari dagokion espediente akademikoaren batez besteko nota baloratuko da esklusiboki, honela kalkulatua:

1.1. 6 puntutik 6,99raino: puntu 1.

1.2. 7 puntutik 8,49raino: 1,25 puntu.

1.3. 8,50 puntutik 10eraino: 1,50 puntu.

Zenbateko zehatza agertzen ez den kasuetan batez bestekoa ondoko baliokidetzen arabera eginen da:

_Nahikoa: 5,5 puntu.

_Oso ongi: 7,5 puntu.

_Bikain: 9 puntu.

_Ohorezko matrikula: 10 puntu.

Egiaztagiriak: izangaiak ziurtagiri akademiko pertsonala, jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua, igorri beharko du, alegatutako titulua lortzeko irakasgai eta kurtsoetako puntuazioak azalduko dituena, bai halaber, kasuan kasuko ikasketa planean horietako bakoitzari esleitutako kreditu kopurua, horrelakorik baldin badago.

Ez da kontuan hartuko ziurtagiri akademikoan agertzen den batez besteko nota, irakasgaien puntuazioak zenbaki bidez adierazita ez daudenean. Horrelakoetan arestian aipatu baliokidetasunen arabera lortuko da.

Batez bestekoa ateratzeko, puntuazio guztien batuketaren emaitza zati irakasgaien kopurua eginen da. Kredituen sistemaren bidez lorturiko tituluetan, ikasketa espedientearen batez besteko puntuazioa ateratzeko, formula hau erabiliko da: izangaiak lortutako kredituen batuketa bider horietako bakoitzari dagokion kalifikazioa zati guztira lortutako kreditu kopurua, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Ondorio horietarako, praktiken notak irakasgai baten balioa izanen du. Espedientean irakasgai konbalidatuak edo gai kalifikazioa izan dutenak azaltzen badira, ez dute inolako baliorik izanen, baldin eta lehiakideak ez badu aurkezten konbalidatutako irakasgaiaren edo gai kalifikazioa izan duenaren zenbaki balioa azaltzen duen egiaztagiria.

Ikasketa planaren barrenean ez dauden prestakuntza jardueren bidez lortutako kredituak ez dira zenbakitara ekarriko eta ez dira aintzat hartuko ikasketa espedientearen batez bestekoa ateratzeko.

2. Doktoretza eta aparteko sariak.

2.1. Doktore titulua izateagatik urtarrilaren 13ko 3/1995 Errege Dekretuan ezarritako lizentziaturetatik edozeinetan (dekretu horrek Espainiako Estatuak eta Vatikanoak Irakaskuntzari eta Kultur Gaiei buruz sinatutako Akordioan unibertsitate mailako Eliza Zientzien ikasketen eta titulazioen gainean xedatutakoa onesten du), edo bertan ezarritako unibertsitate doktoretzaren titulazio baliokideetako bat izateagatik: 0,50 puntu.

2.2. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua) edo master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretua): 0,25 puntu.

Egiaztagiriak: tituluaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria.

3. Unibertsitateko beste titulazio batzuk.

Atal honetan beste titulazio ofizial batzuk baloratuko dira, lanpostuaren deialdian sartzeko baldintza gisa alegatu ez direnak betiere.

3.1. Erlijio zientzietako eta Eliza Ikasketetako diplomatura bakoitzarengatik eta urtarrilaren 13ko 3/1995 Errege Dekretuan ezarritako lizentziaturetako baten lehenengo zikloari dagozkion ikasketengatik: 0,5 puntu.

3.2. Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko edo Arkitektura Teknikoko titulu bakoitzarengatik edo legez baliokide diren tituluengatik eta lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenengo zikloari dagozkion ikasketengatik: 0,25 puntu.

3.3. Urtarrilaren 13ko 3/1995 Errege Dekretuan jasotako lizentziaturetako baten bigarren zikloari dagozkion ikasketengatik: 0,75 puntu.

3.4. Lizentziatura, ingeniaritza edo arkitekturetako bigarren zikloari dagozkion ikasketengatik edo legez balio berekotzat emandako tituluengatik: 0,50 puntu.

Egiaztagiriak: ezinbesteko baldintza den tituluaren eta espediente akademikoaren fotokopia konpultsatua, bai eta Elizaren egokitasun adierazpena eta merezimendu gisa alegatzen diren titulu guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomatura tituluaren fotokopia aurkeztea, edo bestela lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru kurtsoko irakasgaiak egin eta gainditu direla azalduko duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen kurtsoa gainditzea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.

Lizentziatu, Ingeniari edo Arkitekto tituluaren fotokopia aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu 3.1 eta 3.2 atalen arabera baloratzeko aurreko atalean aintzat hartzen diren egiaztagiri akademikoak eransten badira.

4. Araubide Bereziko eta Berariazko Lanbide Heziketako irakaskuntzen tituluak.

Hizkuntza eskola ofizialek, kontserbatorio profesionalek, musikako goi mailako kontserbatorioek eta arte eskolek ematen dituzten araubide bereziko titulazioak, baita berariazko lanbide heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, betiere alegaturiko titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira:

4.1. Musikako eta Dantzako erdi mailako gradua: 0,125 puntu.

4.2. Hizkuntzen irakaskuntza:

4.2.1. Goi zikloa: 0,125 puntu.

4.2.2. Erdi mailako zikloa: 0,125 puntu.

4.2.3. EGA titulua edo balio berekoa: 0,125 puntu.

4.3. Arte plastikoetako eta diseinuko goi mailako teknikarien titulu bakoitzagatik: 0,125 puntu.

4.4. Lanbide Heziketako goi mailako teknikarien titulu bakoitzagatik: 0,125 puntu.

Egiaztagiriak: merezimendu gisa alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria, hala nola erlijioko irakasle titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien fotokopia konpultsatua.

Euskarazko lanpostuetarako lehiatzen bada, ez da euskarazko titulu bakar bat ere baloratuko. Gaztelaniazko lanpostuetarako lehiatzen bada eta baliokideak diren euskarazko titulu bat baino gehiago aurkezten badira, titulu horietako bat bakarra baloratuko da.

Hizkuntza bereko titulu bat baino gehiago aurkezten badira eta baliokideak badira, haietako bat bakarra hartuko da kontuan.

III._Beste merezimendu batzuk (6 puntu gehienez).

1. Etengabeko prestakuntza.

Atal honengatik soilik baloratuko da 1990eko irailaren 1etik aurrera osatutako etengabeko prestakuntza hau:

a) Hezkuntza administrazioek ILZko erlijioko irakasleen prestakuntza planean deitutako eta Irakaskuntzako Elizbarrutiko Ordezkaritzek edo etengabeko prestakuntzako akordioek koordinatutako ikastaroak, mintegiak, lantaldeak eta ikastetxeetako prestakuntza proiektuak, bukatu direnak eta zerikusia dutenak eskolako antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, hezkuntzako psikopedagogia eta psikologiarekin edo didaktikarekin oro har, bakoitzarengatik: 0,05 puntu ikastaroko hamar orduko edo kreditu akademiko bat.

Ondorio horietarako, ikastaro guztien orduak batuko dira, eta ez dira puntuatuko hamarretik beherakoak diren gainerako orduak.

b) Aurreko a) atalean aipatzen diren prestakuntza ikastaro edo jardueretan zuzendari, koordinatzaile, txostengile, irakasle edo tutore moduan parte hartzeagatik: 0,01 puntu, prestakuntza jardueraren ordu bakoitzeko.

Aipatu a) eta b) atalengatik gehienez ere 4 puntu lor daitezke.

Frogagiriak: ikastaro edo prestakuntza jardueren ziurtagiria, zenbat ordu edo zenbat kreditu egin diren eta prestakuntza jarduera zein datetan egin den espresuki azalduko duena.

Eliza erakundeek antolatutako ikastaroen egiaztagiria dagokion Irakaskuntzako Elizbarrutiko Ordezkaritzak luzatuko du. Haietan, zenbat ordu edo zenbat kreditu egin diren eta prestakuntza jarduera zein datetan egin den espresuki azalduko da.

2. Argitalpenak.

Erlijio ikasgaiaren alderdi zientifikoei buruz, curriculumaren alderdi orokorrei buruz edo eskolaren antolaketari buruz egindako argitalpen zientifiko edo didaktikoengatik: gehienez ere 2 puntu.

Azaroaren 2ko 2984/1972 Dekretuak xedatutakoaren ondorioz ISBNa azaldu behar izan arren horrelakorik ez duten argitalpenak ez dira baloratuko, ez eta egileak editatu dituenak ere.

Egiaztagiriak: argitalpenen aleak, bai eta argitaletxearen ziurtagiria ere, non aleak zenbat izan diren eta haiek liburu-denda komertzialetan zabaldu direla adieraziko baita.

Argitalpenak bakarrik formatu elektronikoan izan badira, txosten ofizial bat aurkeztuko da, non erakunde emaileak ziurtatuko baitu argitalpena datu base bibliografikoan ageri dela. Agiri horretan datu basea, argitalpenaren izenburua, egileak, aldizkaria, liburukia, urtea eta hasierako eta bukaerako orrialdeak adieraziko dira.

3. Erlijio ikasgaiarekin lotutako jarduerak (gehienez ere 2 puntu).

Eliza erakundeek Irakaskuntzako Elizbarrutiko Ordezkaritzarekin batera antolatutako jardueretan parte hartu eta horiek antolatu eta koordinatzeagatik, baldin eta erlijio ikasgaiarekin lotuta badaude, Artzapezpikutzak ofizialki aitortzen baditu eta Hezkuntza Departamentuak aldez aurretik abalatzen baditu: 0,05 puntu, jarduerako hamar orduko.

Ondorio horietarako, jarduera guztien orduak batuko dira, eta ez dira puntuatuko hamarretik beherakoak diren gainerako orduak.

Frogagiriak: Irakaskuntzako Elizbarrutiko Ordezkaritzak luzatutako egiaztagiria, garatutako jarduera, partaidetza orduen kopurua eta jarduera zein datetan egin den espresuki azaltzen duena, bai eta Hezkuntza Departamentuak emandako kreditazioa ere.

III. atalerako oharrak:

1. Eskola orduak edo kredituak zehazten ez dituzten ziurtagiriak kreditu batekotzat baloratuko dira.

2. III. atal honetan ez dira inola ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza edo ikasketa aurreratuen diploma barne), master edo graduatuondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Behin ikastaroak amaituta eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, baremoko II. atalaren arabera baloratuko dira.

3. Ez dira baloratuko unibertsitateek antolatzen dituzten eta ikasketa-espedientean azaltzen diren ikastaroak, ez bada frogatzen dagokion unibertsitateak emandako ziurtagiriaren bidez espedientearen zati ez direla.

4. Irakasgaitasun Ziurtagiria eta Espezializazio Didaktikoaren Titulua ez dira baloratuko.

Merezimenduen baremo osoarentzako oharrak:

1. 2006ko abuztuaren 31 arte osatutako merezimenduak baizik ez dira kontuan hartuko.

2. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak. Itzulpenek zinpeko itzultzaileek eginak izan beharko dute.

Iragarkiaren kodea: F0710963