90. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARANGUREN

"La Morea" plan bateratua birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak eta Galarko Udalak hasiera batean onetsi dute "La Morea" plan bateratua birzatitzeko proiektua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarra duen abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek espedientea aztertzen ahal dute Aranguren Ibarreko Udaleko bulegoetan (Mutiloa plaza, 4, Mutiloabeiti) eta Galar Zendeako Udalean (Gezte); orobat, alegazioak aurkezten ahal dituzte hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Mutiloabeitin, 2007ko ekainaren 20an._Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L0710319