90. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

TUTERA

Alkateordeen izendapena

5/2007 dekretua, 2007ko ekainaren 19koa.

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak ondoko dekretua eman du:

Tuterako Udala eratu baita, 2007ko ekainaren 16an egindako bilkura berezian, Alkatetza honen egitekoa da beharrezkoak diren gainerako organo osagarriak, indarrean dagoen arautegian aurreikusten direnak, taxutzen joatea, haiek denek behar den bezala jardun dezaten.

Beharrezko organo horien artean sartzen dira alkateordeak, Udalaren Erregelamendu Organikoaren 3.1. artikuluak dioenaren arabera. Erregelamendu horrek, 26, 27 eta 28. artikuluetan alkateordeen araubidea arautzen du. Zehazki, 26. artikuluan jartzen du alkateak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela alkateordeak, Tokiko Gobernu Batzarreko kideen artean, eta haien kopurua ezin izanen dela izan Batzarreko kideena baino handiagoa.

Kontuan hartuz alkateak lehen alkateorde izendatu zuela María Victoria Castillo Floristán andrea, ekainaren 18ko 2/2007 Dekretuaren bidez, eta ekainaren 19ko 4/2007 Dekretuaren bidez izendatu zirela Tokiko Gobernu Batzarreko kideak, sei guztira, gehi alkate jauna.

Ahalmen hauek erabiliz eta gaia arautzen duten toki araubidearen arloko gainerako legezko xedapenak ikusita, dekretatu dut:

Lehenbizi._Tuterako Udaleko alkateorde izendatzea, ematen den ordena berean eta lehendik izendatua dagoen María Victoria Castillo Floristán lehen alkateorde andrearen atzetik, hemen aipatzen diren Tokiko Gobernu Batzarreko kide hauek:

_Bigarren alkateordea: José María Navarro Fandos jauna.

_Hirugarren alkateordea: Elena Magán Lopez andrea.

_Laugarren alkateordea: María Isabel Echave Blanco andrea.

_Bosgarren alkateordea: Manuel Campillo Meseguer jauna.

_Seigarren alkateordea: Milagros Rubio Salvatierra andrea.

Bigarren._Haien eginkizunetan ari direnean Udalaren Erregelamendu Organikoaren 27. artikuluan xedatutakoa bete beharko dute.

Hirugarren._Dekretu honen berri ematea Udaleko osoko bilkurari eta Tokiko Gobernu Batzarrari; ukitutako zinegotziei jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin agintzea; horrek ez du eragozten sinatu ondoko egunetik aitzina dekretua indarrean egotea.

Luis Casado Oliver alkate udalburuak agindu eta sinatzen du hau dena, Tuteran, 2007ko ekainaren 19an, Enrique Mateo Sanz idazkari naizen honen aitzinean, horren fede ematen baitut.

Tuteran, 2007ko ekainaren 19an._Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0710299