90. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, Estatuko Administrazio Nagusiaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetza Batzordeak hartua.

Estatuko Administrazio Nagusiaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Lankidetzarako Batzordeak, 2007ko uztailaren 18ko bileran, erabaki hau hartu zuen:

1. Negoziazioei ekitea Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legeko 15. eta 16. artikuluez adierazitako adostasunak konpontzeko.

2. Lan talde bat hautatzea Lankidetza Batzordeari bidezko den konponbidea proposatuko diona.

3. Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, 2007ko uztailaren 23 baino lehen, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoko 33.2. artikuluan aipatzen den edozein organoren bidez, agindu horretan bertan jasota dauden ondorioetarako, eta Erabaki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Madrilen, 2007ko uztailaren 18an._Garapen Autonomikoko zuzendari nagusia, Enrique Gómez Campo jauna._Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzako zuzendari nagusia, Ildefonso Sebastián Labayen jauna.

Iragarkiaren kodea: F0711471