9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARGUEDAS

Herrilur baten desafektazioa

Udal honek, 2006ko abenduaren 15eko osoko bilkuran eta legezko quoruma izanik, honako herrilur hau hasiera batez desafektatzea onetsi zuen: 508.295,31 metro karratuko lurra, ondoko mugak dituena: iparraldean, Jugatillo bazkalekua; hegoaldean, Molinaz bazkalekua; ekialdean, Jugatillo bazkalekua; mendebaldean, Valtierrako mugapea.

Desafektazioaren xedea da aipatu lurraren erabilera lagatzea Acciona Solar, S.A. enpresari, eguzki baratze bat jar dezan.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoa betez, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea udal idazkaritzan azter dadin eta bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Arguedasen, 2006ko abenduaren 19an._Alkate udalburua, Jose Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0620101