9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OTEITZA

Urbanizazio proiektuaren behin betiko onespena

2006ko azaroaren 20an egin osoko bilkuran, besteak beste honako erabaki hau hartu zen:

"SU-3 unitate industriala urbanizatzeko proiektua udal honetako alkateak onetsi zuen, hasiera batean, 2006ko irailaren 7ko ebazpenaz, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratutako eginkarietan agertu zen. Proiektu hori Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentura igorri zen, txostena egin zedin, hori egitea egokia bazen; alabaina, ez zen txostenik egin. Orobat Iberdrolara eta Jurramendiko Mankomunitatera igorri zen, haiek txosten bana idazteko; biak ere positiboak izan ziren. Jendaurreko aldia igaro eta inork alegaziorik aurkeztu ez duenez gero, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 134 eta 76. artikuluetan xedatuarekin bat, Udalbatzak hau erabaki du:

1. Behin betikoz onestea SU-3 unitate industriala urbanizatzeko proiektua.

2. Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura".

Oteitzan, 2006ko abenduaren 5ean._Alkate udalburua, Angel Martínez López.

Iragarkiaren kodea: L0620072