9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlanaren aldaketa. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrraren 2006ko azaroaren 24ko bilkura arruntean, 1. puntuan, ondoko erabaki hau hartu zuen. Honela dio xedapen zatian:

1. Behin betikoz onestea Baztango Ordokiko UC-1 (47. poligonoko 640 eta 641. lurzatiak) unitate finkatuko xehetasun azterlaneko aldaketa, Fernández García arkitektoak prestatua, 2006ko martxokoa, EHAEOak 2006ko martxoaren 31n ikus-onetsia; eranskina 2006ko abuztuaren 4an izan zen ikus-onetsia. Berariaz abiarazitako espedientean dago eta Construcciones Baztangoiza, S.L.k sustatu du.

2. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari igorriko zaio, baita ukituei ere, behar diren ondorioak izan ditzan, gai honetaz indarra duen legeriak agindutakoari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, interesatuek erabakiaren jakinarazpena izan dezaten eta behar diren ondorioak sor ditzan, indarra duen legeriak agindutakoari jarraituz.

Elizondon (Baztan), 2006ko abenduaren 12an._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0620054