9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Alkatetzaren ebazpena

2006ko abenduaren 5ean, Santiago Aldaco Alemanek, Baztango Udaleko jarduneko alkateak, ebazpena eman zuen; hona haren testu osoa.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakariak, 2006ko azaroaren 14ko idazkian (sarrera erregistroan 3112 zenbakia duena, 2006ko azaroaren 14koa), adierazi du José María Celayeta Alcorta jaunak gora jotzeko errekurtsoa (06-3372) aurkeztu duela, Baztango Udaleko Batzar Orokorrak 2006ko apirilaren 18an hartu erabakiaren aurka; alegia, lurzati baten erabilera aldatu eta iraleku izatetik landatzeko lur izatera pasatzea ukatzeko erabakiaren aurka. Hartara eskatzen du, interesatuei dei egin ondoan, administrazio espedientea berari igortzeko, uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduko 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako testuaren arabera.

Horren ondorioz, aipatutako artikulua betetzeko eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 21-l-k artikuluak emandako ahalmenak erabiliz,

Hau xedatu dut:

Lehena._Nafarroako Administrazio Auzitegiari igortzea José María Celayeta Alcorta jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa (06-3372), Baztango Udaleko Batzar Orokorrak 2006ko apirilaren 18an hartu erabakiaren aurkakoa; alegia, lurzati baten erabilera aldatu eta iraleku izatetik landatzeko lur izatera pasatzea ukatzeko erabakiaren aurkakoa.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALen argitaratzea, administrazio espedientean agertzen diren interesatu guztiek jakin dezaten, deia egiten zaiela errekurtsoa dela-eta joan daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegira, hamar egun balioduneko epean, hau argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Hirugarrena._Nafarroako Administrazio Auzitegiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elizondon (Baztan), 2006ko abenduaren 5ean._Jarduneko alkatea, Santiago Aldaco Alemán.

Iragarkiaren kodea: L0620052