9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2006ko azaroaren 30eko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Getzeko 4. poligonoko 86. lurzatiaren xehetasun azterlana, Socorro Martínez de Irujok sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Getze Galarren, 2006ko abenduaren 18an._Alkatea, Ricardo Ariz Imizcoz.

Iragarkiaren kodea: L0619979