9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BORTZIRIETAKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Bortzirietako Euskara Mankomunitateko Batzorde Erabakitzaleak, 2006ko abenduaren 12ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Arantzan, 2006ko abenduaren 18an._Lehendakaria, Vicente Arocena Biurrarena.

Iragarkiaren kodea: L0620032