9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

LODOSA

Bi albiente lanpostu betetzeko oposizioa. Onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

Alkatetzak urriaren 30ean emandako 123/2006 Dekretuaren bidez onetsi ziren baldintzak eta oinarriak administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko, baita, oposizio bidez, bi albiente lanpostu betetzeko ere, Lodosako Udalaren zerbitzuan. 2006ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ziren, azaroaren 13an, eta 2006ko abenduaren 13an bukatu zen eskaerak aurkezteko epea. Bi albiente lanpostuetarako izangaiek aurkeztutako dokumentazioa aztertuta dago.

Alkatetzaren urtarrilaren 8ko 6/2007 Dekretuaren bidez, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi da, eta eranskinean adierazi.

Interesatuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu eta egindako akatsak zuzentzeko.

Lodosan, 2007ko urtarrilaren 8an._Alkatea, Jesús María García Antón.

ERANSKINA

Onartuak:

CARLOS ALZU URDANIZ

DIEGO ESLAVA ZABALETA

NOE HERNANDEZ GUARDE

FLORENCIO IBAÑEZ ERVITI

RAMON JIMENEZ BENITO

ALFONSO JIMENEZ GORJON

REBECA LANTARON MILLA

OSCAR REGALADO GARCIA

AITOR RUIZ DE ZARATE BARAHONA

RAQUEL SERRALVO GOMEZ

ELISABETH UCAR REMIRO

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L0700323