9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

3596/2006 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Haren bidez deialdia onesten da laneko arriskuei aurrea hartzeko arloan prestakuntza sustatzeko, Nafarroako Foru Komunitateko lan munduan dauden pertsonendako prestakuntzako ekintzak finantzatzeko dirulaguntza publikoak ematea, Nafarroako Enplegurako Planarekin bat; orobat, aipatu dirulaguntzak emateko arauak ezartzen dira.

Laneko aurriskuei aurrea hartzeari buruzko azaroaren 8 31/1995 Legearen xedea da langileen segurtasuna eta osasuna sustatzea, nola eta lanaren ondoriozko arriskuen prebentziorako behar diren neurriak hartuz eta behar diren jarduerak garatuz.

Aipatu legearen 5.2 artikuluan ezartzen denez, administrazio publikoek prebentzioaren gaineko hezkuntzaren hobekuntza sustatuko dute irakaskuntzako maila ezberdinetan eta, bereziki, lanbide trebakuntzako sistema nazionalari dagokion eskaintzan, eta horrekin batera sustatuko dute lan arriskuei aurrea hartzeko behar diren pertsonen prestakuntzaren egokitzapena.

Horrekin bat etortzeko Nafarroako Enplegurako Planak, lan istripuen tasa murrizten joan dadin, aurreikusia du prebentzioaren inguruko prestakuntzako plan global bat diseinatu eta instrumentalizatzea. Plan horrek, zeharkako eran, gaiaren arloan diren behar eta hutsuneak aurreikusiko ditu.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak dirulaguntzak emateko prozedura arrunta ezartzen du. Haren arabera, besteak beste, deialdia eta haren arauak ezarri behar dira.

Ikusirik aipatu diren legeak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Zuzendaritza Kontseiluak adostasun txostena eman ondoren,

Horiek horrela, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuek, apirilaren 29ko 148/1998 Foru Dekretuaren bidez onetsitakoek, beren 10. artikuluan emandako eskurantzez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Dirulaguntza publikoen deialdia onestea, laneko aurriskuei aurrea hartzeko prestakuntza finantzatzeko.

2. Deialdia zuzenduko duten arauak onestea. Ebazpen honi atxikirik daude.

3. Urte bakoitzerako baimenduko den gastua, gehienez ere, izanen da dagokion kontusailekoa, "Lan arriskuei aurrea hartzeko arloko etengabeko prestakuntza ekintzak" izena edo antzekoa izanen baitu, aurrekontuetan behar adina diru badago.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Etengabeko Prestakuntzaren Atalera eta Kontabilitate Zentrora igortzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko abenduaren 11n._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Susana Labiano Bastero.

I. ERANSKINA

Arauak

Lehena._Deialdiaren xedea.

Arau honen xedea da deialdia onestea, laneko arriskuei aurrea hartzeko arloan prestakuntza sustatzeko, dagozkien ekintzak, finantzatzeko dirulaguntza publikoak emanez, Nafarroako Foru Komunitateko lan munduan dauden pertsonendako, Nafarroako Enplegurako Planari eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean aurreikusitakoari jarraikiz.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren aholkularitza teknikoarekin, deialdi hau betearaziko du.

Bigarrena._Dirulaguntzen xedea eta emateko irizpideak.

Bat. Deialdi honetan finantzaketaren xede diren prestakuntza ekintzen helburua izanen da lan istripuei aurrea hartzeko arloan hobekuntza lortzea eta era berean lanbide arloan eguneratzea eta espezializatzea.

Bi. Dirulaguntzak emateko lehiakortasun, publizitate eta objektibotasunaren printzipioei jarraikiko zaie.

Hirugarren araua._Prestakuntza ekintzak burutzeko epea.

Prestakuntza ekintzak burutuko dira dirulaguntzak zer urterako eman diren eta abendu horren 15a arte.

Laugarren araua._Ekintzak finantzatzeko aurrekontua.

Urte bakoitzerako dagokion kontusailekoa izanen da, "Lan arriskuei aurrea hartzeko arloko etengabeko prestakuntza ekintzak" izena edo antzekoa izanen baitu, aurrekontuetan behar adina diru badago.

Aplikatu beharreko modulu ekonomikoak, finantzatzen ahal diren kostu eta kontzeptuak, ikastaro bakoitzerako, II. eranskinean ageri dira, deialdi honekin batera.

Bosgarren araua._Parte hartzea.

Bat._Ikastaroetan parte hartzen ahal dute Nafarroako lantegietan ari diren langileek eta Nafarroako enplegu bulegoetan inskribaturik dauden langabeek.

Bi._Parte-hartzaileak aukeratzeko arduraduna entitate onuraduna edo/eta prestakuntza ekintzak ematen dituena izanen da, objektibotasunaren eta berdintasunaren irizpideei jarraikiz.

Seigarren araua._Entitate eskatzaileak: baldintzak.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zentro laguntzaile integralek eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean ari diren entitateek eskatzen ahalko dituzte deialdi honetan aipatzen diren prestakuntza ekintzak, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezartzen diren orotariko betebeharrak betetzen badituzte.

Zazpigarren araua._Prestakuntza ekintzak.

Bat._Prestakuntza ekintzen helburua izanen da langileen eta langabeen lanbide trebetasunak eta kualifikazioak hobetzea eta lanbide eguneratze eta espezializazioa bultzatzea, horretarako zerbitzuak ematen dituzteneko enpresen parte-hartzea eskatu gabe.

Bi._Arau honi dagokionez, prestakuntza ekintzatzat hartzen da ondokoak lortzera zuzentzen dena: lanbide trebetasunak, teorikoak eta/edo praktikoak, unitate pedagogiko batean egituratuak, berezko helburu, eduki eta iraupenarekin, parte-hartzaile guztiendako komunak direnak. Prestakuntza trebetasunak eta kualifikazioak hobetzera zuzendua denean, eta horretarako prestakuntza erreferentea ezarririk badago kualifikazioen katalogo nazionalean, moduluka emanen da, eta modulu bakoitza prestakuntza ekintzatzat hartuko da.

Hiru._Prestakuntza ekintza ez da 10 ordutik beherakoa ezta 270 ordutik gorakoa ere izanen. Muga hauetan salbuespena egiten ahalko da ekintza titulazio edo kreditazio ofiziala lortzera bideratzen denean, edo arau edo hitzarmen bidez bestelako iraupena eskatzen denean.

Prestakuntza ekintzaren iraupena, eguneko, ez da inoiz 8 ordu baino luzeagoa izanen.

Atal honetan ezarritako arauetako edozein ez betetzearen ondorioz, dagokion prestakuntza ekintza "ez egintzat" joko da, dirulaguntzaren likidazio ekonomikoaren ondorioetarako.

Lau._Ondoko ekintzak ez dira finantzatuko:

Prestakuntza ekintzak, enpresa bakar bateko lanpostuei aplikatzen zaien irakaspena dutenean eta garabi-dorrerako prebentzioaren gaineko prestakuntza eta beste enpresei aplikatzen ez zaizkien trebetasunak eskeintzen dituztenean.

Prestakuntza prozesu bat garatzea xede nagusia ez duten ekintzak, hala nola jardunaldiak, mintegiak, feriak, sinposioak eta biltzarrak.

Zortzigarren araua._Ikastaro motak.

Prestakuntza ekintzak egon beharrekoak izanen dira eta taldeak eratzen ahalko dira, gehienez ere 20 parte-hartzailerekin.

Bederatzigarren araua._Prestakuntzaren egiaztapena.

Entitate onuradunak parte-hartzaile bakoitzari, gutxienez ere ikastaroko irakastorduen %75 egin badu, prestakuntza ekintza egin izana egiaztatzen duen diploma bat emanen dio, gutxienez ere ondoko hauek biltzen dituena: ekintzaren izena, prestakuntza edukiak, zein egunetan egin den eta jaso diren prestakuntza orduak.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren diplometan agertu beharko dira Nafarroako Gobernuaren logotipoa eta finantzaketa eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntza.

Hamargarrena._Dirulaguntza eskaerak.

Bat._Prestakuntza ekintzak finantzatzeko dirulaguntzen eskabideak Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko dira, eredu normalizatuak eta aplikazio informatikoa erabiliz; entitate eskatzaileek eskura izanen dituzte Nafarroako Enplegu Zerbitzuan.

Eskabideak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan aipaturiko erregistro eta bulegoetan ere aurkez daitezke.

Bi._2007rako eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hurrengo urteetarako, dirulaguntzen eskabideak aurkezteko epea kasuan kasuko ekitaldi ekonomikoaren aurreko azaroa izanen da.

Hamaikagarren araua._Eskabidearekin batean joanen diren agiri eta argibideak.

a) Zuzenbidearen araberako ahalordea, eskaera sinatzen duenak pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduteko ahalmena baduela egiaztatzen duena.

b) Entitatearen identifikazioko txartelaren fotokopia, bai eta pertsona juridiko eskatzailearen izenean jarduten duen pertsonaren nortasun agiriarena ere.

c) Behar bezala legeztatutako estatutuen fotokopia.

d) Eskatzen den dirulaguntzaren entitate onuradun izateko, deialdiaren seigarren arauan ezartzen diren betekizunak biltzen dituela egiaztatzen duen agiria.

e) Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatu egoeretakoren batean ez dagoela dioen aitorpena (egoera horiek onuradun izatea galaraziko liokete).

f) Transferentzia bidezko ordainketa eskabidea, behar bezala betea, dirulaguntza, ematen baldin bada, ordaintzen ahal izateko.

g) Gizarte Segurantzako nahiz Foru Ogasunaren tributu arloko betebeharrak eguneratuta dituela frogatzen duten ziurtagiri gaurkotuak.

h) Eskatzaileak eskatzen diren ekintzak kudeatzeko gaitasun teknikoa duela frogatzen duen memoria, gutxienez ondoko datu hauek bilduko dituena: lan arriskuen ekintzak eta prestakuntzako beste jarduerak garatzeko esperientzia, azken hiru urtean, entitate eskatzaileak dituen baliabide tekniko eta materialak adierazita.

i) Eskatzen diren prestakuntza ekintza bakoitzaren gaineko berezko dokumentazioa, eredu normalizatuan zehazten diren xehetasunekin. Dokumentazioa euskarri informatikoan ere aurkeztu beharko da.

j) Plana osatzen duten prestakuntza ekintza bakoitzaren laburpen-orria, eredu normalizatuan zehazten diren xehetasunekin. Dokumentazioa euskarri informatikoan ere aurkeztu beharko da.

k) Eskatzailearen aitorpena, eskaeran emandako informazioa eta datuak benetakoak direla dioena, eta, hala denean, dirulaguntza ematen duen organoa baimentzea Foru Ogasunari eska diezazkion zerga betebeharrak beteak dituen jakiteko datuak.

Aurrekoaz gain, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak espedientea ebazteko beharrezkotzat jotzen duen beste edozein agiri edo informazio osagarri eskatzen ahalko du.

Ez da beharrezkoa izanen agiri horiek aurkeztea lehendik Nafarroako Enplegu Zerbitzuan baldin badaude. Halakoetan eskatzaileak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 35. artikuluko f) atalean ezarritakoari heltzen ahal dio, baina Etengabeko Prestakuntzaren Atalean zein espediente zenbakirekin tramitatu ziren esan beharko da.

Hamabigarren araua._Errekerimenduak eta tramitera ez onartzea.

Bat._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Etengabeko Prestakuntzaren Atala izanen da aurkeztutako espedienteak instruituko dituen organoa.

Bi._Dirulaguntzarako eskabidea aurkeztu ondoren, deialdi honetan aipatzen diren baldintzak betetzen ez badituzte, interesatuei eskatzen ahalko zaie akatsak zuzen ditzaten, 10 eguneko epean, errekerimendua jaso eta biharamunetik hasita, behar diren informazioak edo agiriak aurkez ditzaten, eta adieraziko zaie halaber, hala egin ezean eskabideari uko egin diotela ulertuko dela, eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluarekin bat.

Errekerimenduak eskatutako prestakuntza ekintzetakoren bat edo batzuk ukituz gero, ekintza horiek baztertuko dira, eta gainerakoak tramitatuko dira, horretarako behar diren baldintzak eta betebeharrak betetzen badituzte.

Hiru._Aurrekoa gorabehera, ez dira tramitera onartuko deialdian ezarritako epean aurkezten ez diren eskabideak; era berean, horrelakoetan ez da akatsak zuzentzeko aukerarik izanen, eta artxibatu eginen dira.

Hamahirugarren araua._Balorazio irizpideak.

Bat._Deialdi honen babesean aurkeztutako prestakuntza ekintzen balorazio teknikoa egiteko, kontuan hartuko dira ondoko irizpide hauek:

a) Entitate eskatzaileak aurkeztutako ekintzak gauzatzeko gaitasuna duela egiaztatzen duen agiria, kontuan harturik aurreko esperientziak eta ekintzak burutzeko eskura dituen baliabide pertsonal eta materialak, bertakoak edo kanpokoak.

Atal honetako edukiek balorazio osoaren %30 osatuko dute.

b) Eskatzen diren prestakuntza ekintzei dagokienez:

_Helburuen definizioa.

_Prestakuntza ekintzen edukiak. Balorazio handiagoa emanen zaie "alfabetatze informatikoko" edo "ingurumeneko sentsibilizazioko" moduluren bat hartzen duten prestakuntza ekintzei.

_Aurreikusitako instalazioak, baliabide didaktikoak eta materialak.

_Ikastearen jarraipena, ebaluazioa eta kontrola egiteko baliabideak.

_Prestakuntza ekintzak ziurtatzeko modua.

Atal honetako edukiek balorazio osoaren %40 osatuko dute.

c) Prestakuntza ekintzak bat datozen sektore arteko esparruaren beharrekin, prestakuntza ekintzetan lehentasunak ezartzeko hartuko diren irizpideen arabera. Irizpide horiek lan arriskuei aurrea hartzeari buruzko ikastaroen katalogoan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen duen horretan, agertzen dira.

Irizpide horrek balorazio osoaren %30 osatuko du, batez besteko ponderatua eginda, honela banaturik:

Lehentasun handiena duten egintzei %30ko puntuazioa emanen zaie, 15ekoa lehentasun ertainekoei, 5ekoa lehentasun txikiena dutenei eta 0koa lehentasuna eman ez zaienei.

Bi._Bazterturik geratuko dira balorazio teknikoaren puntuazioaren %50 baino gehiago lortzen ez duten eskabideak.

Hamalaugarren araua._Dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztea.

Bat._Dirulaguntza emanen da ondoko irizpideen arabera:

a) Eman beharreko dirulaguntza zehazteko kontuan hartuko da xede hori duen aurrekontu lerroan ebazpena emateko unean dagoen diru zenbatekoa.

b) Eskatzaileei esleitu beharreko dirulaguntzak emateko oinarria lehentasunen proportzionaltasun printzipioa izanen da, ikastaroen katalogoan finkatzen diren lehentasunei jarraikiz. Lehentasun maila berean diruz lagundu behar diren ekintzen kostua dauden baliabide ekonomikoak baino handiagoa bada, kontuan hartuko da ekintza bakoitzak deialdi honen hamahirugarren arauan, b) atalean, lortzen duen puntuazioa.

c) Dirulaguntzak, ekintzek izan dezaketen kostuaren %100eraino iristen ahal dira; halaber, kontuan hartuko dira deialdi honen II. eranskinean ezarritako gehieneko modulu ekonomikoak.

d) Dirulaguntza emanen da gehienez ere 12 ikaslerendako, eta bakarrik ordainduko da prestakuntza ekintza bukatzen duten ikasleengatik.

Hamabosgarren araua._Ebazpen proposamena.

Bat._Balorazioaren emaitzekin eta dirulaguntza behin zehaztuta, deialdi honen hamahirugarren eta hamalaugarren arauetan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, eta espedientea eta aginduzkoak diren txostenak ikusi ondoren, organo instruktoreak ebazpen proposamena eginen du, behar bezala arrazoitua, Zerbitzuko zuzendariak ontzat emana.

Hamaseigarren araua._Ebazpena.

Bat._Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea da deialdi honetako eskaerak ebazteko eskumena duen organoa.

Organo instruktoreak aurkeztutako ebazpenaren proposamena ikusirik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak espedientearen gaineko ebazpena emanen du.

Prozedurako ebazpena eman eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da gehienez, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hasita eta hartzen ahalko dira programazioari dagokion urteko urtarrilaren 1etik aurrera egindako ikastaroak. Epe hori bukatu eta ebazpenik eman ez bada, eskaera ezetsitzat jo daiteke.

Bi._Dirulaguntza ematearen gaineko ebazpenari gehituko zaio onetsitako prestakuntza ekintza bakoitzaren laburpen orri bat.

Hiru._Eskaeren gaineko ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VII. tituluan jasotako moduan.

Lau._Hasiera batean onartutako prestakuntza ekintzak, azken zehaztapenari dagokionez, ez dira itxiak. Horien ordez lehentasun bereko beste batzuk egiteko baimena eman dezake Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, onuradunak arrazoi bidez eskatzen badu, eta horri gehituta fitxa berri bat ordeztu behar den prestakuntza ekintza bakoitzagatik, dagokion eduki pedagogikoarekin. Nafarroako Enplegu Zerbitzuan aurkeztuko da, inolako aldaketarik izan gabe hasiera batean emandako guztirako dirulaguntzan. Ekitaldi ekonomiko bakoitzean, gehienez ere, bi eskaera egin daiteke, onuradun bakoitzeko, ekintzak ordezteko, bat maiatzean eta beste bat irailaren 16tik urriaren 15era.

Eskatutako ordezpenak ebatziko dira Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpen bidez.

Hamazazpigarren araua._Dirulaguntzaren ordainketa.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak ebazpena emandakoan eta entitate onuraduna zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak dituela egiaztatu ondoren, dirulaguntzaren %50eko aurrerakina ordaintzen ahalko da, onuraduna titularra duen kontu korrontera, onuradunak jakinarazitakora, eginiko bankuko transferentzia bidez.

Entitate onuradunek eskatu beharko dute, dirulaguntzarekin batera, aldez aurretik ordaintzeko beharra, behar bezala egiaztaturik.

Azken frogagiriak aztertu ondoren, Lanerako Prestakuntza Atalak prestakuntza ekintzaren gaineko ebazpenerako eta azken likidaziorako proposamena igorriko dio Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritzari, Zerbitzuko zuzendariaren oniritziarekin.

Hemezortzigarren araua._Onuradunaren betebeharrak.

Deialdi honetan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 9. artikuluan ezarririko eginbeharrak ukatu gabe, onuradunek eginbehar hauek ere izanen dituzte:

a) Dirulaguntza zein jardueratarako eskatu den, hura egitea, deialdi honen baldintza eta beharkizun formalei eta balorapen teknikoa egiteko eta dirulaguntza zehazteko oinarri izan ziren onespen baldintzei jarraikiz.

b) Prozedura instruitzeko eta ekintzak burutzeko fasean behar diren argibide eta agiriak aurkeztea, eta kontrol organo eskudunen eskura edukitzea parte hartzaileak prestakuntza ekintzetara agertu direla egiaztatzen duten agiriak, parte-hartzaileek sinatuak eta ezarriko diren gutxieneko beharkizunen arabera.

c) Prestakuntza ekintzetan parte hartzen dutenendako doakotasuna egon beharra errespetatzea.

d) Onuradunak beharturik daude ikastaroetara joatearen ondoriozko arriskua estaltzera, frankiziarik gabeko poliza bat kontratatuz edo, horrelakorik ezean, haren bermeen kartaren bidez. Gutxienez ere estaldura hau izanen du: Medikuntza, botika eta ospitale laguntza, ikastaroaren ordutegi barruan gertatutako istripuen kasuan, eta hor sartzen dira baimendutako irteera-bisitak eta ikasleek beren ohiko bizilekutik ikastaroa ematen den lekuraino egin beharreko bidaia (edozein ibilgailuz egin daitekeena). Heriotza gertatuz gero, gutxienez 30.100 euroko kalte-ordaina, eta baliaezintasun iraunkorra gertatuz gero, gutxienez 60.200 eurokoa, baldin eta istripua ikastaroan, irteera-bisitetan edo ikastarora bidean gertatu bada.

Dagokion entitate laguntzaileak istripuen gaineko asegurua indarrean eduki behar du ikasle bakoitza ikastaroan altan den epe lektibo osoan.

e) Parte-hartzaile bakoitzari prestakuntza ekintza egin izanaren ziurtagiria ematea, deialdi honetan aurreikusten den eran.

f) Dirulaguntza emateko betebeharrak eta baldintzak betetzen direla eta dirulaguntza emateko arrazoia izan den jarduera egin dela eta haren kostuak zenbatekoak diren frogatzea.

g) Kontabilitate liburuak, erregistro diligentziatuak eta onuradunari kasuan-kasuan merkataritzari eta sektoreari buruz dagokion legeriak ezarririko baldintzetan behar bezala auditaturiko bestelako agiriak, formakuntza ekintzak egiteko dirusarrera eta gastu guztiak kontu bereizi edo berariazko epigrafe batean identifikatuz, "etengabeko prestakuntza" erreferentziarekin, guztietarako balio baitu.

h) Administrazio eskudunari dirulaguntzaren xede diren jarduerak finantzatzen dituzten beste dirulaguntza, laguntza, sarrera edo baliabide batzuk hartu dituztela jakinaraztea, harturiko funtsen aplikazioa frogatu baino lehen. Dirusarrera horiek bateraezinak dira dirulaguntzarekin. Beraz, harturiko zenbatekoan gutxituko da.

i) Kontroleko organo eskudunek egin beharreko egiaztapen, jarraipen eta kontrolak onartzea.

j) Dirulaguntza emateko ebazpen proposamena baino lehen, zerga guztiak pagatu eta Gizarte Segurantzarekiko eginbehar guztiak egin dituela frogatzea, deialdian ezarri bezala eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarrian xedaturikoa deusetan galarazi gabe.

k) Eskabideetan edo eskabideak tramitatzeko eta dirulaguntzak emateko organo eskudunei aurkezturiko agiri edo ziurtagirietan gezurrezko daturik ez ematea.

l) Deialdian ezartzen den moduan, dirulaguntzaren xede den jarduera diru publikoaz finantzatu dela adieraztea.

Onuraduna ez da aipatu diren betebeharretatik salbuetsita egonen, prestakuntza ekintzen garapenean hirugarren pertsona fisiko edo juridikoekin partzialki kontratatzen bada.

Hemeretzigarren araua._Prestakuntzaren betetzea eta haren hasieraren jakinaraztea.

Bat._Entitate onuradunak prestakuntza ekintza bakoitzaren %50, gehienez ere, azpikontratatzen ahalko du, behin bakarrik. Kontuan hartuko da, betiere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 26. eta 28.3 artikuluen edukia.

Bi._Entitate onuradunak bere giza baliabideak izan beharko ditu prestakuntza ekintzen programazio, koordinazio eta barne kontroleko eginkizunetarako eta, betiere, diruz laguntzen den jardueraren exekuzioaren erantzukizun guztia hartuko du Administrazioaren aurrean. Hala hark nola azpikontratistak ziurtatu beharko dute jarraipen eta kontrol organismoen eginkizunak egoki betetzen direla.

Hiru._Dirulaguntzaren onuradun den entitateak, sustatzen dituen prestakuntza ekintzen berri zabaldu beharko du prestakuntzaren xede diren balizko parte-hartzaileen artean, deialdiaren bosgarren arauan aipatzen baitira, horrela nahi dutenek prestakuntzarako eskubidea erabil dezaten. Horretarako, eskatzaileak prestakuntzarako eskabidea beteko du, entitateak eskatzen dionari emanen dion inprimakiaren bidez. Eskabide hori deialdi honen III. eranskinean dator. Eskabide horretan, egin nahi den prestakuntza ekintzarekin batera, baimen bat agertu beharko da, entitate onuradunak kontakturako datu pertsonalak (helbidea eta telefonoa) uzten ahal izan diezazkien aurreikusitako ebaluaketa, jarraipen eta kontroleko organo eskudunei. Edozein datu zuzenezin ez betetzeak ikaslea ikastarotik kanpo geratzea ekarriko du.

Dirulaguntzaren onuraduna den entitateak, prestakuntzako eskatzaileen arteko lehia ebazterakoan, irizpide objektiboetan oinarritu beharko du.

Lau._Entitate onuradunek garatu behar duten prestakuntza ekintza bakoitzaren "hasierako jakinarazpen" bat igorriko diote Nafarroako Enplegu Zerbitzuari, ekintza bakoitza hasi eta 2 egun natural lehenagoti, gutxienez ere. Bertan egiteko tokia, eguna eta ordutegia agertuko dira. Jakinarazpen horretarako Nafarroako Enplegu Zerbitzuan eskura dagoen eredu normalizatua erabiliko da. Jakinarazpena egin ondotik, aldaketa edo bertan behera gelditzea Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, ekintza hasteko data baino lehenago, salbu eta toki, egun nahiz ordutegi aldaketa edo etetea eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuak eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo ekintza gauzatzen ari dela gertatzen bada. Kasu horietan, onuradunak aldaketaren berri izan orduko jakinarazi beharko du.

Ezarririko epean jakinarazi ezik, ulertuko da prestakuntza ekintza ez dela burutu, dirulaguntzaren likidazio ekonomikoari dagokionez, salbu eta jakinarazpena epean ez bada egin ezinbesteko arrazoiengatik, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean jakinarazirik.

Bost._Halaber, prestakuntza ekintza hasten denetik hirugarren eskola eguna arte, hori barne, prestakuntza orduen %25 eman baino lehen, Nafarroako Enplegu Zerbitzura igorri beharko da ikastarora onartu diren ikasleen behin betiko zerrenda, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak horretarako ezartzen dituen jarraibide eta eredu eta(edo euskarri informatikoetan adierazten den dokumentazioarekin batera.

Parte-hartzaile onartuen behin betiko zerrendaren kopia batek lehen aipatu den egunetik aurrera egon beharko du kontrol organoen eskura.

Ezarririko epean jakinarazi ezik, ulertuko da prestakuntza ekintza ez dela burutu, dirulaguntzaren likidazio ekonomikoari dagokionez, salbu eta ezinbesteko arrazoiengatik gertatu bada, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean jakinarazirik.

Hogeigarren araua._Amaiera, kostuak frogatzeko jarraibideak eta likidazioa.

Prestakuntza ekintza bakoitzaren ondoren, onuradunek Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko diote ekintza bukatua dela eta dirulaguntzaren azken likidazioa eskatu. Horretarako, ikastaroa bukatzen denetik gehienez ere hiru hilabeteko epean, aurkeztuko dute deialdi honen II. eranskinean eta hogeita batgarren eta hogeita bigarren arauetan ezarritakoari jarraikiz.

Hogeita batgarren araua._Dirulaguntzen xede izan daitezkeen gastuak eta kostuen justifikazioa.

Bat._Onuradunak prestakuntza ekintzak egiteko kostuak frogatu beharko ditu. Horretarako, kontuan hartuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarritakoa eta era berean deialdi honen II. eranskinean ezarritako gastu deklarazioan eta kostu finantzagarrien zerrenda, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak emanen dituen jarraibideen arabera.

Bi._Kostuak fakturen eta frogatzeko balio duten bestelako agirien bidez egiaztatuko dira, jatorrizkoa zigilatu ondoren, funtsak ongi erabili direla frogatzeko adinako zehaztasunaz. Horiek entitate egilean gordeko dira.

Eskuarki onartzen diren kontabilitate arauekin bat, kostuak kargu agirien bidez frogatzea ontzat emanez gero, agiri horiek gastuaren edo haren egozpenen frogekin batera aurkeztu beharko dira.

Azpikontratazioen kasuan, azpikontratistek egiten dituzten fakturak II. eranskinaren atalen arabera sailkatu beharko dira, eta prestakuntza ekintza bakoitzari egotziriko kostuak identifikatu.

Hiru._Prestakuntza jarduerak dirulaguntzaz gain berezko funtsekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, halaxe adierazi beharko da dirulaguntzen xede diren jardueretarako funts horien zenbatekoaren, jatorriaren eta aplikazioaren justifikazioan.

Lau._Dirulaguntzaren onuraduna beharturik dago dirulaguntzaren arrazoia izanen den jarduera egin dela eta harturiko funtsak erabili direla frogatzen duten agiriak 4 urtez gordetzera, onuradunak frogagiriak aurkezteko ezarririko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori bukatu gabe beren jarduera bertan behera uztea edo desegitea erabakitzen duten entitateek entitatean gorde diren agiri horien kopia igorri beharko diote organo eskudunari.

Hogeita bigarren araua._Dirulaguntzen likidazioa.

Bat._Emandako dirulaguntzen likidazio ekonomikoa eginen da kontuan hartuta zenbat parte-hartzailek bukatu duten prestakuntza eta egiaz egindako eskola orduen kopurua, prestakuntza ekintzaren kostu finantzagarrien arabera. Sortzen den dirulaguntzaren gehieneko muga izanen dira deialdi honen II. eranskinean ezarritako modulu ekonomikoak, prestakuntzaren maila kontuan hartuta.

Bi._Egon beharreko ekintzetan ulertuko da parte-hartzaile batek prestakuntza bukatu duela horrek iraun duenaren %60ra, gutxienez ere, agertu denean, likidazio ekonomikoaren ondorioetarako.

Hiru._Egindako prestakunta ekintza bakoitzaren dirulaguntzaren azken likidazioa egiteko, zegokion unean hasi zela jakinarazi bazen, onuradunak bete eta Nafarroako Enplegu Zerbitzura igorri beharko ditu azken likidazioaren eta gastuen deklarazioa eta gastuen egiaztagirien zerrenda, inprimaki normalizatuetan, eta horri egiaztagiria erantsi, gutxienez ere, diruz lagundutako prestakuntza ekintzaren kostu erlatiboak kreditatzeko, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan emanen diren jarraibideen arabera. Aurkezteko epea 3 hilabetekoa izanen da, prestakuntza ekintza bakoitza bukatzen denetik hasita.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak parte-hartzaileei egoki juzgatzen duen informazio eta agiri oro eskatzen ahalko die.

Lau._Atal honen hirugarren puntuan aipatzen diren egiaztagiriak aurkeztu ez, edo aurkeztutakoak aski ez badira emandako dirulaguntza behar bezala justifikatzeko, organo eskudunak atzemandako hutsuneen berri emanen die onuradunei, 15 eguneko epean zuzen ditzaten.

Atzemandako hutsuneak zuzentzeko aurkeztu diren agiriak aztertu ondoren, horiek aski ez badira emandako dirulaguntza behar bezala justifikatzeko, edo epea iragan bada haiek aurkeztu gabe, organo eskudunak erabakiko du itzultzeko prozedurari hasiera emateko, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hogeita hirugarren araua._Etengabeko prestakuntzaren kalitatearen ebaluazioa.

Bat._Entitate onuradunak prestakuntza ekintza bakoitzaren memoria-ebaluazioa aurkeztuko du. Memoria-ebaluazio hori ikastaroaren azalpena eta ebaluazioa izanen da, ondoko atalei buruzko informazioa bilduko duela:

_Prestakuntza ekintzaren identifikazio datuak: izena, ikastaroaren zenbakia, edukiak, guztirako iraupena, ordutegia, hasiera eta bukaera datak, irakaslearen izena, emateko tokia, hautatzeko prozedura, halakoa balitz, ikasle kopurua, hasierakoa eta ikastaroa bukatu dutenena.

_Parte-hartzaileen gaineko datu estatistikoak: kontan hartuta sexua, bukatu dituzten ikasketen maila, lanbide kategoria, lan-kontratu mota, ikastaroko gaiari buruz aldez aurretik duten ezagupen maila.

_Parte-hartzaileek ikastutearen kalitateari buruz egindako balorazioaren gaineko datuak, "Kalitatea ebaluatzeko galdetegia", arau honen bigarren puntuan aipatzen dena, erabilita.

_Laburpena eta ondorioak, entitate onuradunaren aldetik.

Bi._Parte-hartzaileek prestakuntza ekintzen kalitatea ebaluatuko dute. Ebaluaziorako "Kalitatea ebaluatzeko galdetegia" erabiliko da. Horrek informazioko eremu berezi hauek, gutxienez ere, hartuko ditu:

_Prestakuntza ekintzaren balorazio orokorra.

_Edukiak: prestakuntzako behar eta asmoetara egokitzen diren, eta edukien erabilgarritasuna langilearen ibilbide profesionalean.

_Irakasleak: zein maila duten, prestakuntza, espezializazioa eta komunikazioa kontuan hartuta.

_Baliabide didaktikoak: erabilitako baliabideen balorazioa eta edukietara nola egokitzen diren.

_Baliabide teknikoak: haien eskuragarritasuna, egokitasuna eta funtzionamendu egoera.

_Instalazioak: haien argitasuna, zabaltasuna, aireztapena, ezaugarrri klimatikoak eta irisgarritasuna.

_Antolaketa: prestakuntza taldea nola osatzen den, homogeneitatea, ikasle kopurua, aldez aurretik jasotako informazioa, ordutegia eta iraupena.

Ebaluazio horiek entitate onuradunendako duten balioa ezertan ukatu gabe, entitateek, memoria-ebaluazioarekin batera, ebaluazioen oholak emanen dituzte, egindako prestakuntza ekintzaren kalitatea aztertzeko.

Kalitatea ebaluatzeko ikasleek bete dituzten galdetegiak entitateak gordeko ditu.

Hogeita laugarren araua._Kontrolerako plana eta prestakuntzaren ebaluazioa eta jarraipena.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak haren eskumenen barnean, arau honen bidez diruz laguntzen diren ekintzen ebaluazio, kontrol eta jarraipeneko eginkizunak burutzen ahalko ditu. Horretarako, entitate onuradunei edozein agiri eskatu eta kanpo auditoria egiten ahalko die, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren arabera, eginkizun horiek burutzeko bidezko bada.

Era berean, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak egindako prestakuntza guztiaren kanpoko ebaluazioa egiten ahalko du, etengabeko prestakuntzaren azpisistema hobetzeko xedearekin.

Hogeita bosgarren araua._Prestakuntzaren barne kontrola.

Bat._Nafarroako Enplegu Zerbitzuak jarraipen eta kontroleko jarduketa hauek burutuko ditu:

a) Denbora errealeko jarduketak. Bertan sartzen da prestakuntza jardueraren jarraipena, ematen den tokian eta egiten den bitartean, froga fisikoak eta lekukoenak erabiliz, prestakuntzaren arduradunei, ikasleei eta prestatzaileei elkarrizketen bidez eskatuko baitzaizkie, teknikoki egiaztatzeko prestakuntza ekintza nola egin den, haren edukia, parte-hartzaileen benetako kopurua, instalazioak eta baliabide pedagogikoak. Halaber, argitalpenetan eta bestelako komunikabideetan egiaztatzea ekintzak egin direla Nafarroako Gobernuak finantzaturik eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren laguntzarekin batera.

b) "Ex post" jarduketak. Prestakuntza ekintzak burutu ondoren eginen dira, froga fisikoak, lekukoenak eta agiriak erabiliz, elkarrizketen bidez, eskatuko baitzaizkie entitate onuradunei, prestakuntzako arduradunei, ikasleei eta/edo prestatzaileei, teknikoki egiaztatzeko, besteak beste, ondoko hauek:

_Prestakuntza ekintzak egitea.

_Parte-hartzaileen benetako kopurua.

_Parte-hartzaileei prestakuntza ziurtagiri edo diploma ematea.

_Prestakuntza kostuak frogatzea: frogagiriak, haien kontabilizazioa eta ordainketa, kontuan hartuta indarrean dagoen araudian ezartzen diren beharkizunak.

Hogeita seigarren araua._Dirulaguntzak itzultzea.

Bat._Deialdi honetan eta/edo dirulaguntza emateko ebazpenean ezarririko eginbeharren balizko ez-betetzeak mailakatzeko eta onuradunak azkenean kobratu beharreko dirua edo, bidezko bada, itzuli beharrekoa, zehazteko, proportzionaltasun irizpideari jarraituko zaio.

Bi._Arau honen babesean ematen diren dirulaguntzak osorik edo hein batean itzuli beharko dira, haiek pagatu zirenetik itzuli beharra erabakitzen denera sorturiko berandutza korrituak barne, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko kasuetan eta deialdi honetan ezarririko betebeharrak bete ezik.

Hiru._Aurreko Bat puntuan dirua itzultzeko aurreikusiriko kasuren bat gertatzean hasiko da dirua itzultzeko prozedura, ezarririko prozedurarekin bat eta, bidezko bada, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedaturikoarekin bat.

Lau._Atal honetan ezarririko itzuli beharrak ez du galarazten Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean dirulaguntzen arloan arau-hauste eta zehapen administratiboei buruz ezarririkoa.

Hogeita zazpigarren araua._Dirulaguntzaren bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak bateraezinak dira Foru Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo Espainiako nahiz atzerriko partikularrek, emandako beste laguntza batzuekin.

Hogeita zortzigarren araua._Dirulaguntzaren publizitatea, onuradunaren aldetik.

Entitate onuradunak deialdi honen bidez babesturiko ekintzen publizitatean adieraziko du haiek finantzaketa publikoa izan dutela eta, horrekin batera, dirulaguntza zein administraziok eman duen.

Hogeita bederatzigarren araua._Aplikatu beharreko arauak.

Deialdi honetan aurreikusita ez dagoen guztian Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Programa honetako dirulaguntzen mugak eta baldintzak izanen dira Europako Batzordeak 2001eko urtarrilaren 12an eman 68/2001 EE Erregelamenduan (Europar Batasuneko Egunkari Ofiziala, 2001eko urtarrilaren 13koa) direnak. Erregelamendu horrek EE Tratatuaren 87. eta 88. artikuluetan ezarririko prestakuntzarako laguntzak ukitzen ditu.

Hogeita hamargarren araua._Epeak.

Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen VI. tituluaren I. kapituluarekin bat, deialdi honetan adierazitako epe guztiak luzaezinak dira, eta egun baliodunek osatuak, non ez den kontrakoa xedatzen espresuki.

Hogeita hamaikagarren araua._Datuen babesa.

Deialdi honen babesean aurkezten diren dirulaguntza eskabideetako informazioa datuen babesari buruz indarra duen araudiaren mende egonen da.

Parte hartzeko eskabide ereduan, deialdi honen III. eranskinean dagoen horretan, parte-hartzaileek adierazten dituzten datu pertsonalak fitxategi automatizatuetan sartuko dira, harremanetan jartzeko erabiltzeko; interesatuak Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta hura garatzeko gainerako arauetan orokorrean onartzen diren eskubideez baliatzen ahalko dira.

Hogeita hamabigarren araua._Arauen aurkako errekurtsoa.

Arau hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesatuek, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egiten ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Hogeita hamahirugarren araua._Emandako dirulaguntzen argitalpena.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak webgunean jarriko ditu emandako dirulaguntzak, eta bertan azalduko dira deialdia, aurrekontuko zein programari eta kredituri egotzi zaizkien, entitate onuraduna, zenbatekoa eta dirulaguntzaren xedea.

II. ERANSKINA

Kostuak, moduluak eta agiriak

Eranskin honek hiru atal dauzka:

_Lehen atala._Finantzatzen ahal diren kostuak eta kostuen adierazpena.

_Bigarren atala._Gehieneko modulu ekonomikoak.

_Hirugarren atala._Agiriak eta aurkezteko epea.

Lehen atala._Finantzatzen ahal diren kostuak eta kostuen adierazpena:

1. Prestakuntza ekintzaren zuzeneko kostuak:

a) Barruko eta kanpoko prestatzaileen sariak, lansariak, gizarte aseguruak, dietak, joan-etorrietako gastuak eta, oro har, ikastaroak prestatu, eman eta ebaluatzen aritzen diren prestatzaileei dagozkien kostu guztiak barne.

Ikastaroak prestatu eta ebaluatzeagatik, baturik, ikastaroa emateko zenbatekoaren %20koa izanen da gehienez.

Gastu horiek irakasleen eta jardueran emaniko orduen arabera behar bezala sailkaturik aurkeztu beharko dira.

b) Ekipo didaktikoak amortizatzeko gastuak, kontabilitateari buruzko arauetan onetsiriko amortizazio irizpideen arabera kalkulatuak, eta burutzeko alokairu edo errentamendu finantzarioa, korrituak izan ezik.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkaturik aurkeztu beharko dira eta ekipoen banakako erabileraren kasuan bukatzen duten parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira. Bestela, erabili zireneko orduen arabera egotziko dira.

c) Baliabide didaktikoen gastuak eta/edo material didaktikoak erostekoak eta ikastaroa egiteko prestatzaileek eta parte-hartzaileek erabiliriko ondasun suntsigarrien gastuak.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkaturik aurkeztu beharko dira eta ekipoen banakako erabileraren kasuan bukatzen duten parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira. Bestela, erabili zireneko orduen arabera egotziko dira.

d) Alokairu-gastuak, errentamendu finantzariokoak _korrituak izan ezik_, eta ikastaroa egiteko erabilitako ikasgela, lantegi eta gainerako eremuen amortizazioarena.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera behar bezala sailkaturik aurkeztuko dira eta ekintzak dirauen aldirako egotziko dira.

e) Parte-hartzaileen istripu asegurua.

Gastu horiek prestakuntza ekintzen arabera sailkaturik aurkeztu beharko dira eta parte-hartzaileen kopuruaren arabera egotziko dira.

2. Prestakuntza ekintzari loturiko kostuak:

a) Barruko eta kanpoko langile osagarrien kostuak finantzatzen ahalko dira eta ikastaroa kudeatu eta burutzeko behar diren guztiak.

b) Ikastaroa antolatu eta zabaltzeko publizitate gastuak.

c) Beste kostu batzuk: argia, ura, berokuntza, mezuak, posta, garbiketa, zaintza eta lehen aipatu ez diren bestelako kostuak, prestakuntza ekintzari lotuak.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 28. artikuluaren 9. idatz-zatiarekin bat, onuradunak zentzuz dagokion zatian egotzi beharko dizkio kostu horiek dirulaguntzaren xede den ekintzari, onartu ohi diren kontabilitateko irizpide eta arauei jarraituz, betiere, kostu horiek jarduera egiazki egiten den aldiari dagozkion heinean.

Betiere, kostu lotuak eta zuzeneko kostuak egiazkoak izanen dira, egiazki egin, pagatu eta fakturen edo frogatzeko balio bera duten kontabilitate agirien bidez frogatzen direnak.

Ikastaro bakoitzerako azkenean pagatu beharreko zenbatekoa kontrol finantzarioaren eta deialdiko baldintzen emaitzen ondoren finkatuko da. Kostu lotuak gehienez ere zenbatekoaren %30 izanen dira.

Kontzeptu partzialen kostuaren batura kapitulu bakoitzaren kostu osoa da, eta bi kapituluen kostuaren baturak ikastaroaren gastu justifikatuak egiten ditu.

Prestakuntza ikastetxearen legezko arduradunak bere sinadura eta zigilua ezarriko ditu Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ematen duen gastuen adierazpeneko eta ikastaroko azken likidazioko agirietan eta gastuen frogagirien zerrendan. Horrekin bere ardurapean egonen da emandako datuak egiazkoak direla frogatzea eta, gainera, hitz ematen du Administrazioari, hala eskatzen zaion momentuan, agiri horietan agertzen diren datuak abalatzeko kontabilitateko dokumentazioa eta hark bidezkotzat jotzen duen informazio osagarria ere emanen diola.

Bigarren atala._Gehieneko modulu ekonomikoak:

Deialdi honetako dirulaguntzen xede diren ikastaroak finantzatzeko ematen diren laguntzak likidatzeko aplikatzen ahal diren gehieneko modulu ekonomikoak (prestakuntza ordu bakoitzaren ordua) ikastaro motaren eta prestakuntza mailaren arabera ondoren ezartzen direnak izanen dira:

Aparteko kasuetan, entitate eskatzaileak arrazoiak emanda, hemen ezarri diren moduluak baino goragoko beste bat proposatzen ahalko du Nafarroako Enplegu Zerbitzuak oso goi mailako teknologiako hainbat ikastarotarako, betiere Nafarroako garapenerako interesgarriak badira eta prestakuntzako entitateaz besteko profesionalek eman beharrekoak, eta horien zerbitzu-sari handiagoak egiaztatzen badira.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak esleituko die maila prestakuntza espezialitateei. Esleipen horrek dirulaguntzaren gehieneko kostua ezarriko du, sailkapenaren eta ordu kopuruaren arabera.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak ikastaroen katalogo bat emanen die entitateei, non lehentasuna eta esleituriko maila ekonomikoa agertuko baitira.

Hirugarren atala._Agiriak eta aurkezteko epea:

a) Ikastaro bakoitza hasi baino gutxienez ere bi egun natural lehenago, honako argibide hauek eman beharko zaizkio Nafarroako Enplegu Zerbitzuari:

_Entitatearen zenbakia eta izena.

_Ikastaroaren zenbakia eta katalogoarena.

_Ekintzaren izena, hasi eta bukatzeko egunak, ikastaroko egunak, ordutegia, tokia eta gela.

Hasieraren jakinarazpen hau eredu normalizatuan eginen da. Jakinarazpena egin ondotik, aldaketa edo bertan behera gelditzea Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio, ekintza hasteko data baino lehenago, salbu eta toki, egun nahiz ordutegi aldaketa edo etetea eta berriz hastea eragin duten arrazoiak justifikatuak eta garaiz aurreikusi ezinak badira, edo ekintza gauzatzen ari dela gertatzen bada.

b) 1. Betiere, ikastaroa hasten denetik hirugarren eskola eguna arte, hori barne, prestakuntza orduen %25 eman baino lehen, Nafarroako Enplegu Zerbitzura jakinarazpena igorriko beharko da, agiri hauek bildu beharko dituena:

_Edukien programaren laburpena.

_Ikastaroa hasi duten parte-hartzaile onartuen behin betiko zerrenda.

_Ikastaro bakoitzeko adituen fitxa, eredu normalizatuan.

Ikastaroa hasten duten parte-hartzaile onartuen behin betiko zerrendaren kopia batek lehen aipatu den egunetik aurrera egon beharko du kontrol organoen eskura.

2. Onarturiko ikasle bakoitzaren fitxa, datatua, sinatua eta osorik betea, fitxarako behar diren agiriekin batera, Nafarroako Enplegu Zerbitzura ikastaroa hasten denetik 10 egun natural pasa baino lehen igorri beharko da.

c) Prestakuntza ekintza bakoitzaren ondoren, onuradunek Nafarroako Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko diote ekintza bukatua dela eta dirulaguntzaren azken likidazioa eskatu. Horretarako, ikastaroa bukatzen denetik gehienez ere hiru hilabeteko epean, agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

_Gastuen adierazpena, azken likidazioa eta gastuen frogagirien zerrenda biltzen duen agiria.

Fakturak eta frogatako balio duten beste agiriak, ordainagiriekin batera, egiten dituen zentroak gordeko ditu, zigilatu ondoren, funtsak ongi erabili direla frogatzeko adinako zehaztasunez.

Erabili beharreko zigilatze ereduak argibide hauek bildu beharko ditu:

Nafarroako Gobernuak prestakuntzaren esparruan emaniko dirulaguntzaren kontura, ................ deialdiko ..... zenbakiko ikastarorako, honako zenbatekoa justifikatzen da: ............. euro.

Eskuarki onartzen diren kontabilitate arauekin bat, kostuak kargu agirien bidez frogatzea ontzat emanez gero, agiri horiek gastuaren edo haren egozpenen frogekin batera gorde beharko dira.

Azpikontratazioen kasuan, azpikontratistek egiten dituzten fakturak Gastuen adierazpena eta azken likidazioa izeneko agiriko atalen arabera sailkatu beharko dira, eta prestakuntza ekintza bakoitzari egotziriko kostuak identifikatu.

Dirulaguntzaren onuraduna beharturik dago dirulaguntzaren arrazoia izanen den jarduera egin dela eta harturiko funtsak erabili direla frogatzen duten agiriak lau urtez gordetzera, onuradunak frogagiriak aurkezteko ezarririko epea bukatzen denetik hasita, Foru Administrazioak edo horrek eskuordeturikoak ikuskatzen ahal ditzan.

Epe hori bukatu gabe beren jarduera bertan behera uztea edo desegitea erabakitzen duten entitateek entitatean gorde diren agiri horien kopia igorri beharko diote organo eskudunari.

_Ikastaroa amaitu duten ikasleen zerrenda.

_Asistentzia kontrolaren jatorrizkoa, parte hartzen duten ikasleek sinaturiko prestakuntza saioen araberakoa, prestakuntza irakasle edo arduradunaren sinadurarekin, eredu normalizatuan.

_Ikastaroa eskatu bai baina onartu ez ziren ikasleen zerrenda eta eskabideen fitxak.

_Aurreinskribatuak hautatzeko irizpideak, metodoa eta kopurua (horrelarik egin baldin bada).

_Eginiko ikastaro bakoitzeko ikaskuntza prozesuaren eraginkortasunaren ebaluazio-memoria, prestakuntza entitateak izenpetu eta zigilatua. Halaber, ikasleei eginiko inkestetako emaitzen taulak erantsiko dira.

_Asistentzia diploma eman zaien ikasleen zerrenda, non haien hartu izana edo aurkeztu dela frogatzen duen agiri fede-emailea agertuko baita.

Entitate laguntzaileak frogagiriak luzatzeko, aprobetxamenduaz gain, gutxienez ere ikastorduen %75era joan beharko da.

_Material dikaktikoa eman zaien ikasleen zerrenda, non banaturiko materiala eta haiek hartu izanaren agiria edo aurkeztu dela frogatzen duen agiri fede-emailea agertuko baitira.

_Egindako publizitatea (egunkarietako iragarkiaren fotokopia edo beste sistema bat).

_Irakasleen zerrenda (izen-deiturak, NAN, Gizarte Segurantzako zenbakia), haietariko bakoitzak egiatan emaniko ordu kopurua adieraziz.

_Ikastaroa emateko erabili diren baliabide tekniko eta materialen zerrenda (ikasgelak, instalazio edo gela osagarriak, proiektorea, telebista, eta abar).

_Zerga guztiak eta Gizarte Segurantzarekiko zorrak pagatuak dauzkala frogatzen duten agiriak.

Hirugarren atal honetan ezarririko epeetan jakinarazi ezik, ulertuko da prestakuntza ekintza ez dela burutu, dirulaguntzaren likidazio ekonomikoari dagokionez, salbu eta jakinarazpena epean ez bada egin ezinbesteko arrazoiengatik, behar bezala frogaturik eta gorabehera horiek gertatzean jakinarazirik.

2007ko etengabeko prestakuntzan (laneko arriskuei aurrea hartzea) parte hartzeko eskabidea

III. ERANSKINA

Ikaslearen fitxa.

Ekintzaren zenbakia: Ekintzaren izena:

Hasiera eguna: ......../........./2007

Ikaslearen datuak.

Deiturak eta izena:

I.F.Z. (erantsi fotokopia): ................. Gizarte Segurantzako zenbakia ........./........./............

Helbidea .............. P.K.

Herria ............................... Probintzia

Posta elektronikoa .......... Sakelako telefonoa ........ Finkoa

Jaioteguna: ....../ ....../...... Adina ......... Sexua f Emakumea f Gizona

Ezgaitasuna: f BAI f EZ (ezgaitasuna badu egiaztagiria aurkeztu) Jaio den herrialdea:

Egindako ikasketak:

0 f Alfabetatu gabe 5 f L.H. (2. gradua/zikloa)

L.H. (goi mailako gradua)

1 f Lehen hezkuntza bukatu gabe. 6 f B.B.B., U.B.I./Batxilergoa

2 f Eskola ziurtagiria. 7 f Unibertsitateko tituluduna 1. zikloa

3 f L.H. (1. gradua/zikloa) L.H. (erdi mailako gradua)

8 f Unibertsitateko tituluduna 2. zikloa

4 f Eskola graduatua, O.H.O., D.B.H. 9 f Doktoretza:

Lanbide hastapena

Espezialitatea/titulazioa .................................. Bukatu zuen urtea

Lan egoera:

f Langabea (erantsi langabe txartelaren fotokopia).

f Aurretik ez zuen lanik f Aurretik lana bazuen

Izena emana duen Enplegu Bulegoa .......... Antzinatasuna langabezian:

f LANA DUEN LANGILEA

KONTRATU MOTA:

f Finkoa f Enplegu erregulazioan

f Finko jarraigabea f Langile autonomoa

f Aldi baterako kontratuduna f Kooperatibako kidea

KATEGORIA

f Zuzendaritzakoa f Langile kualifikatua

f Erdi mailako karguduna. f Langile kualifikatu gabea

f Teknikaria.

Kontratuaren iraupena (hilak)

LAN EGITEN DUEN ENPRESAREN DATUAK

f ETE (1) f Enpresa handia Langile kopurua

IZAERA JURIDIKOA

f Publikoa f Pribatua f Ekonom ia soziala

f Enpresaburuen elkarteak f Administrazioa

f Irabazi asmorik gabeko

edo sindikatuak beste entitate batzuk

CNAE ....................... (bi digitu). Jarduera

Enpresaren izena

Gizarte Segurantzako afiliatu zenbakia I.F.K.

Lantokiko helbidea Telefonoa

Posta kodea: ........... Herria ..................... Lanpostua

Ikasleak aditzera ematen du gorago aipatu datuak egiazkoak direla eta ikastaro honetan parte hartzen duela. Era berean, eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren eta aplikatu beharreko gainerako arauetan xedatutakoaren arabera, baimena ematen du agiri honetan agertzen diren datu pertsonalak hartu eta eskabidea kudeatzeko informatika bidez erabil ditzaten Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta haren zentro laguntzaileek, jasotako prestakuntzaren jarraipen, kontrol eta ebaluaziorako.

Data eta ikaslearen sinadura

............(e)n, 2007ko ...........aren .......(e)an.

Edozein datu ez betetzeak ikaslea ikastarotik kanpo geratzea ekarriko du.

LEGEZKO ABISUA

1. Prestakuntza ikastaro baterako eskabidearekin batera aurkeztutako datu pertsonalak tratatuko dituzte Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eta eskainitako ikastaroak eman behar dituzten entitateek, ikastaroak antolatu eta ematen ahal izateko.

2. Lehen aipatu eskabidea aurkeztean, interesatuak baimena ematen du haren datu pertsonalak hirugarrenei emateko, bakar bakarrik estatistika, azterlan edo irizpenak egiteko, zuzenean loturik badaude Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eskumen eta helburuekin, bereziki Enplegu Behatokiari dagozkien horiekin.

3. Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubideaz baliatzeko Nafarroako Enplegu Zerbitzura jo beharko da (Arcadio María Larraona, 1, 31008 Iruña), hura baita eskabidearekin batera emandako datu pertsonalak tratatzeko ardura duen erakunde autonomoa.

4. Edonola ere, datu pertsonalak tratatu eta komunikatzeko Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako araubidearen pean jokatuko da.

Iragarkiaren kodea: F0619786