9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ERABAKIA, 2007ko urtarrilaren 8koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Nafarroako Ubidea, tarteak: 6, 7A eta 19A" egiteko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, abenduaren 15eko 180/2006 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroako Ubidea, tarteak: 6, 7A eta 19A" izeneko proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen nahitaezko desjabetzapenaren prozedura ireki eta jendaurrean jarri zuen.

Obrak esleitu eta hastekotan daude; beraz, beharrezkoak diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Nafarroako Ubidea, tarteak: 6, 7A eta 19A" egiteko proiektuko lanek ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Ukituriko ondasun eta eskubideak eskuratzeko kalkulatu den gastua 2000.000,00 eurokoa da eta 2007ko aurrekontuko "Nafarroako Ubidea, desjabetzapenak eta ukituriko zerbitzuak" izeneko 610001-61300-6014-452102 kontusailaren kargura ordainduko da.

3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.

4. Erabaki hau Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalari, Canal de Navarra, S.A, enpresari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan duen Kontu-Hartzailetza Delegatuari eta Ekonomia Zerbitzuari jakinaraztea.

Iruñean, 2007ko urtarrilaren 8an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0700514