9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

2665/2006 EBAZPENA, abenduaren 27koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Haren bitartez ondoko deialdi hauek onesten dira: Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetako zenbait espezialitatetan aldi baterako kontratuen bidez arituko diren izangai berriak onartzeko deialdiak eta irakasle kidego horietako espezializate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan ageri diren izangaiak berriro antolatzeko deialdia.

Hezkuntza kontseilariak irailaren 23an emandako 156/2005 Foru Aginduaren bidez (2005eko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urriaren 3koa), onetsi zen zer arauren bidez kudeatu behar diren Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien zerrendak. Foru agindu hori Hezkuntza kontseilariaren azaroaren 21eko 188/2005 Foru Aginduak eta uztailaren 11ko 80/2006 Foru Aginduak aldatu zuten.

Kudeaketarako arauen hirugarren oinarriak xedatutakoaren arabera, ikasturteko lehenbiziko hiruhilekoan Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketarako deia egiten ahalko du, kontratazioak behar dituzten espezialitate eta hizkuntza bakoitzaren zerrendetan aldi baterako kontratatzeko izangai berriak onartzeko.

Halaber, bosgarren oinarriak ezartzen duenaren arabera, ikasturteko lehen hiruhilekoan, Hezkuntza Departamentuak merezimendu lehiaketarako deia egiten ahalko du, espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan dauden izangaiek beren merezimenduak eguneratzeko.

Azaldutakoaren arabera, eta Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeetan dauden langile beharrak ikusita, bidezkoa da ondoko deialdiak onestea:

I._Bigarren Hezkuntzako irakasleen, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen, eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisu-maistren, Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoetako zenbait espezialitatetan eta hizkuntzatan aldi baterako kontratuen bidez arituko diren izangai berriak onartzeko deialdia.

II._Espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan ageri diren izangaiak berriro antolatzekoa.

I._BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN, LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN, HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN, ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN, ETA ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TAILER MAISU-MAISTREN, MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEEN KIDEGOETAKO ZENBAIT ESPEZIALITATETAN ALDI BATERAKO KONTRATUEN BIDEZ ARITUKO DIREN IZANGAI BERRIAK ONARTZEKO DEIALDIA

Lehena._Kidego, espezialitate eta hizkuntza hauei dagozkien zerrendetan onartuko dira izangai berriak:

Bigarren Hezkuntzako irakasleak

Gaztelaniazkoak:

_Irudi pertsonaleko aholkularitza eta prozesuak.

_Biologia eta Geologia.

_Filosofia.

_Fisika eta Kimika.

_Frantsesa.

_Ingelesa.

_Matematika.

_Fabrikazio mekanikoko antolaketa eta proiektuak.

_Sistema energetikoen antolaketa eta proiektuak.

_Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

_Osasun Prozesuak

_Sistema elektronikoak.

_Teknologia.

_Informatika.

Euskarazkoak:

_Enpresen Administrazioa

_Biologia eta Geologia.

_Marrazketa.

_Filosofia.

_Frantsesa.

_Grekoa

_Ingelesa.

_Gizartean eta Komuitatean esku-hartzea.

_Latina.

_Gaztelania eta Literatura.

_Matematika.

_Musika.

_Sistema elektronikoak.

_Teknologia.

_Informatika.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoak

Gaztelaniazkoak:

_Arotz-lanak eta altzariak egin eta instalatzea.

_Prozesuko lanak.

_Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak

_Administrazio kudeaketako prozesuak.

Euskarazkoak:

_Instalazio elektroteknikoak.

Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleak

_Italiera.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleak

_Marrazketa teknikoa.

_Bolumena.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisu-maistrak

_Grabatu eta estanpazio teknikak.

_Metala lantzeko teknikak.

Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleak

_Harmonia (jazza).

_Harpa.

_Baxu elektrikoa (jazza).

_Bateria (jazza).

_Kantua (jazza).

_Taldea (jazza).

_Kontrabaxua (jazza).

_Dantza garaikidea.

_Dantza espainiarra.

_Eszena lirikoa.

_Moko flauta.

_Musika egiteko oinarriak

_Gitarra elektrikoa (jazza).

_Jazzaren atarian.

_Lan Merkatua eta Kudeaketa.

_Gaur egungo musika.

_Orkestra.

_Pianoa (jazza).

_Saxofoia (jazza).

_Antzinako Musikaren Langela.

_Gorputz Teknika eta Mugimendua.

_Musikari aplikaturiko teknologia.

_Tronboia (jazza).

_Tronpeta (jazza).

Bigarrena._Ez dira deialdi honetan onartuko espezialitate eta hizkuntzei dagozkien zerrendetan sartzea eskatzen duten izangaiak, jadanik sartuta badaude.

Hirugarrena._Zerrendetan sartu ahal izateko betebeharrak.

1._Guztiendako baldintzak:

a) Espainiako herritarra izatea edo Europar Batasuneko estaturen batekoa edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berretsitako nazioarteko itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplikatzekoa zaion estaturen batekoa.

Espainiarren eta Europako Batasuneko kide diren beste estatuetako herritarren ezkontideek ere hartzen ahalko dute parte, edozein delarik haien hiritartasuna, eta, kasuan kasuko tratatuak hala xedatzen duenean, Europako Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsiriko nazioarteko tratatuen arabera, langileen zirkulazio librea dagokiekeen estatuetako langileen ezkontideek ere bai, baldin eta zuzenbidearen arabera bereiziak ez badira. Halaber, baldintza beretan haien eta haien ezkontideen ondorengoek ere hartzen ahalko dute, 21 urtetik beheitikoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira.

Espainiako hiritartasuna ez badute, izangaiek gaztelania maila zehazteko proba bat egin beharko dute, baldin eta ez badute atzerritarrendako Espainieraren Goi Mailako Diploma, edo Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako atzerritarrendako Espainieraren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun titulua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta eskuarki erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Aukeratu nahi den kidego eta espezialitateari dagozkion eginkizunekin bat ez datorren gorputz edo gogo gaixotasun edo eragozpenik ez izatea.

d) Diziplinazko espediente bidez edozein administrazio publikotatik bereizia ez izana eta funtzio publikoan aritzeko ezgaitua ez egotea.

e) Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek zinpeko aitorpena edo agindua aurkeztu beharko dute, beren Estatuko Funtzio Publikoan sartzea eragozten dien diziplina zehapenik edo zigor penalik ez dutela adierazteko, bai eta espezialitate bakoitzerako ebazpen honen I. eranskinean eskatzen den titulua homologatua edo balio berekoa dela ere.

f) Hezkuntza Departamentuko irakasle lanpostuetan, aldi baterako kontratazioaren bidez aukeratu nahi den zerrendatik bazterturik ez egotea, arrazoia kontratu administratiboa lanpostuan aritzeko gauza ez izateagatik edo ez egokitzeagatik deuseztatzea izan baldin bada.

2._Titulazio baldintzak:

2.1. Guztiendako baldintzez gain, kontrata daitezkeen izangaiek ebazpen honen I. eranskinean kidego eta espezialitate bakoitzarentzat ezartzen diren berariazko titulazio baldintzak bete beharko dituzte.

2.2. Euskara titulua.

Euskarazko lanpostuetan aritzeko izangai zerrendetan sartzeko, edozein dela ere eskatu d(ir)en espezialitate(eta)ko kidegoa, EGA edo balio bereko titulua izan beharko du izangaiak. Hala ere, titulu hori izan ez eta lanpostu horietan aritu nahi dutenek proba bat gainditu beharko dute, behar adinako maila duten ala ez finkatzeko. Proba horren edukia eta ezaugarriak Hezkuntza Departamentuaren Euskara Zerbitzuak finkatuko ditu. Proba gainditzen duten izangaiak EGA edo balio bereko beste titulu baten jabe direnen zerrenda berean sartuko dira, baina haien ondoren.

Euskarazko jakite-maila neurtzeko probak baino lehen EGA edo antzeko titulua lortu duten izangaiek probaren egunean kreditatzen ahalko dute epaimahaiaren aurrean, proba hori ez egiteko. Izangaiak antolatzeko geroko deialdietan, EGAren edo antzeko tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, zerrenda horietan titulu hori daukaten beste izangaiekin batera berriro antolatzeko. Hala ere, 2007-2008 ikasturtean EGA edo antzeko titulua eduki eta parte hartzeko eskabidearekin batera frogatu dutenen ondoren sartuko dira zerrendan.

2.3. Atzerriko hizkuntzaren batean orduak eman beharreko lanpostuak, hots, hizkuntzetakoak ez direnak irakasteko lanpostuetarako behar den titulazioa.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitateetan aritu nahi duten izangaiak atzerriko hizkuntzaren batean eman beharreko orduez gainera, beste espezialitate batzuetako lanpostu hutsak ere betetzen ahalko dituzte. Izangai horiek irakatsi beharreko hizkuntzaren Hizkuntza Eskola Ofizialeko goi zikloko titulua edo espezialitateak irakatsi ahal izateko ebazpen honetako I. eranskinean ezarritako titulazioetako edozeinen edo balio berekotzat jotako titulua aurkeztu beharko dute.

Titulu hori ez daukatenek, hizkuntzen lanpostu horiek lortu nahi badituzte, proba bat gainditu beharko dute frogatzeko behar den jakite-maila dutela. Hezkuntza Departamentuko Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalak zehaztuko ditu proba horren edukia eta ezaugarriak.

Halaber, atzerriko hizkuntzaren bateko eskola orduak irakatsi beharreko hizkuntza lanpostuetarako zerrendetan agertzeko gaituak izanen dira hizkuntzen zerrendetan dauden izangaiak ere.

Betiere, interesatuak eskatuko du gaitua izateko eta ezaugarri horietako lanpostu bat onartzen ez baldin badu, zerrendatik kentzea ekarriko du, Hezkuntza kontseilariak irailaren 23an emandako 156/2005 Foru Aginduaren bederatzigarren oinarrian ezartzen dituen izan ezik.

3. Aurreko ataletan aipatzen diren baldintza guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean bete behar dira eta Administrazioak zerbitzu ematen hasteko deitzen duen unera arte izan, baita kontratatua zerbitzu ematen aritzen den denboran ere.

Laugarrena._Jakite-maila gainditzea, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko zenbait espezialitatetan.

1._III. eranskinaren A) atalean Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitateetan jakite-maila gainditzeko eskatzen dutenak agertzen dira.

Berariazko proben ezaugarriak eta edukiak III. eranskinaren B) atalean adierazten dira.

Proba hauen kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da, eta gai kalifikazioa lortzea beharrezkoa izanen da dagokion zerrendan onartua izateko.

2._Espezialitate eta hizkuntzari dagozkion zerrendetan sartzea eskatzen duten izangaiak oinarri honetan aurreikusten diren jakite probak egitetik salbuetsita egonen dira, baldin eta eskaera hori egiterakoan espezialitate berean baina beste hizkuntza bati dagokion zerrendan agertzen badira.

Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du zirkustantzia hori.

Bosgarrena._Jakite-maila gainditzea, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitateetan.

1._Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitateen zerrendetan (espezialitateak IV. eranskinaren A) atalean daude) sartzeko eskatzen duten izangaiek jakite-maila frogatu beharko dute eta haren edukia eta ezaugarriak IV. eranskinaren B) atalean adierazten dira. Halaber, zerrendetan sartu ahal izateko, izangaiek I. eranskinean eskatzen diren tituluetako bat izan beharko dute.

Proba hauen kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da, eta gai kalifikazioa lortzea beharrezkoa izanen da dagokion zerrendan onartua izateko.

2._Hala eskatu baldin badute ere, arau honetan ezartzen diren probak egitetik salbuetsirik izanen dira espezialitate berean beste hizkuntza bateko zerrendaren parte diren izangaiak.

Egoera hori Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz egiaztatuko du.

Seigarrena._Musikako Erdi Mailako eta Goi Mailako espezialitateen zerrendetan onartua izatea.

1._Musikako Erdi Mailako zerrendak.

Musikako Erdi Mailain irakatsi nahi duten izangaiek ebazpen honen V. eranskinaren A) atalean aipatzen diren tituluak izan beharko dituzte, probak gainditu beharra duten espezialitateen kasuan izan ezik. Kasu horietan, tituluaz gainera, V. eranskinaren B) ataleko probak gainditu beharko dira.

Proba gainditu beharra duten espezialitateen kasuan, proben ezaugarriak eta edukia ebazpen honen V. eranskinaren B) atalean ezartzen dira eta kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da.

Hala behar duten espezialitateen probak gainditutakoan, izangaiak Musikako Erdi Mailako irakaskuntzan aritzen ahalko dira.

Giza Baliabideen Zerbitzuak argitara emanen du epaimahaien eraketa eta probak non, noiz eta zein ordutan eginen diren.

2._Goi Mailako Musika irakasteko gaitzea.

a) Irakasteko gaitasuna titulua izanda:

V. eranskinaren C) atalak aipatzen dituen Musikako Erdi Mailako zerrendetako batean dauden izangaiek, deialdi hau ebatzi ondoan, Musikako Goi Mailan irakasteko aukera izanen dute, eranskinean ezarritako zerrendetan.

Hala izanez gero, izangaiek, Musikako Goi Mailan eskola eman ahal izateko, arau honen 1. puntuan eskatzen diren baldintzak betetzeaz gainera, VI. eranskinaren A) ataleko 1. puntuan aipatzen diren titulutetako bat izan beharko dute.

Zerrendetan agertuko diren izangaiek aipamen bat izanen dute ikasketa horiek irakasteko bakoitzaren gaitasun maila adieraziko duena, beraz, Musikako Goi Mailan irakasleen beharrak sortu ahala, lanerako deiak, oro har, lehentasun horren arabera eginen dira, izangaiaren gaitasun maila kontuan harturik.

b) Irakasteko gaitasuna titulua izanda eta proba praktikoa eginda:

Musikako Goi Mailan irakasteko ebazpen honen VI. eranskinaren A) ataleko 2. puntuko zerrendetan dauden izangaiek eranskinean berean aipatzen diren tituluetako bat izan beharko dute, bai eta VI. eranskin beraren B) ataleko berariazko probak gainditu ere.

Jazzaren arloko espezialitateetan "Musikako Goi Mailako titulua, jazzaren arloko espezialitatea" aurkezten duten izangaiek ez dute proba praktikorik egin beharko zerrendetan sartzeko. Hala ere, probarik gabe sartu ahal izateko, intstrumentuen espezialitateetan zerrenda bakoitzari dagokion instrumentu nagusiaren titulazioa eskatuko da.

Berariazko proba hauen ezaugarriak eta edukia ebazpen honen V. eranskinaren B) atalean zehaztuko dira, eta bere kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da. Berariazko proba horiek gainditzeak izangaiei ahalbidetuko die Musikako Goi Mailako irakaskuntza ematea.

Giza Baliabideen Zerbitzuak argitara emanen du epaimahaien eraketa eta berariazko proba bakoitza non, noiz eta zein ordutan egingo den.

Zazpigarrena._Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko espezialitateetarako gainditu behar diren jakite-mailako probak.

VII. eranskinaren A) atalean Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko espezialitateen zerrendetan jakite-maila gainditzeko eskatzen dutenak agertzen dira.

Berariazko proben ezaugarriak eta edukia VII. eranskinaren B) atalean adierazten dira.

Proba hauen kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da, eta gai kalifikazioa lortzea beharrezkoa izanen da dagokion zerrendan onartua izateko.

Zortzigarrena._Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailerreko maisu-maistren kidegoko espezialitateetarako gainditu behar diren jakite-mailako probak.

VIII. eranskinaren A) atalean Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailerreko maisu-maistren kidegoko espezialitateen zerrendetan jakite-maila gainditzeko eskatzen dutenak agertzen dira.

Berariazko proben ezaugarriak eta edukia VIII. eranskinaren B) atalean adierazten dira.

Proba hauen kalifikazioa Gai edo Ez Gai izanen da, eta gai kalifikazioa lortzea beharrezkoa izanen da dagokion zerrendan onartua izateko.

Bederatzigarrena._Kontrata daitezkeen izangai berrien lehentasun hurrenkera.

Izangai berriak espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan sartuko dira, merezimenduen baremoa aplikatuta lortutako puntuazioaren arabera dagokien hurrenkeran. Merezimenduen baremoa Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduak onartu zuen. Kontuan hartuko dira 2006ko abuztuaren 31 arte soilik osatutako merezimenduak.

Aipatutako merezimenduen baremoa ebazpen honen II. eranskinean argitaratzen da.

Hala ere, 2005/2006 ikasturtean zerrendetako batetik kenduak izan diren izangaiek hartan berriz sartzeko eskatzen badute, sartu eginen dira baina puntuazio txikiena duen izangaiaren ondotik, hala xedatzen baitu Hezkuntza kontseilariak irailaren 23an emandako 156/2005 Foru Aginduaren hirugarren oinarriaren bigarren atalak.

Hamargarena._Eskaerak eta dokumentazioa.

"Izangai berriak onartzeko" izenburuko deialdiak duen parte-hartze eskabidea aurkeztuko dute izangaiek, eta bertan eskatutako espezialitatea edo espezialitateak jarriko dituzte, baita hizkuntza (gaztelania edo euskara) ere.

A) Jakite-mailako probarik gabeko espezialitateetan aurkezten diren edo hura egitetik salbuetsirik dauden izangaiek ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte, parte hartzeko eskabide orriarekin batera:

1. Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua edo nazionalitatea egiaztatzen duen agiria. Agiri hau DIN-A4 paperean aurkeztuko da. Europar Batasuneko estatuetakoak ez diren izangaiek, berriz, deialdi honen hirugarren oinarriko 1. a) atalak aipatzen dituen kasuren batean daudelako frogagiria aurkeztu beharko dute.

2. Eskatzen den espezialitate bakoitzean beharrezkoa den titulazioaren fotokopia konpultsatua edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Titulua atzerrian eskuratu bada, horren fotokopia konpultsatua aurkeztuko da, eta horrekin batera homologatuta edo onetsia dagoela egiaztatzen duen agiria.

3. Nazionalitate espainiarra ez badute, aurkeztu beharko dute atzerritarrendako Espainieraren Goi Mailako Diplomaren fotokopia konpultsatua, edo Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako atzerritarrendako Espainieraren Gaitasun Agiria edo Filologia Hispanikoko edo Erromanikoko lizentziadun titulua, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Zinpeko aitorpena egitea edo hitza ematea beren jatorrizko estatuan funtzio publikoan aritzea eragozten dien inolako diziplina zehapen edo kondena penal baten mende ez daudela.

4. Euskaraz irakatsi beharreko espezialitate bati dagokion zerrendan sartzea eskatuz gero, izangaiek EGAren edo balio bereko titulu baten fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute. Titulazio hori aurkeztu ezean, euskara proba egin nahi dutela adieraziko dute parte hartzeko eskabidean.

5. Atzerriko hizkuntzaren batean orduak eman beharreko lanpostuak, hots, hizkuntzetakoak ez direnak, lortu nahi denean, izangaiek irakatsi beharreko hizkuntzaren Hizkuntza Eskola Ofizialeko goi zikloko titulua edo espezialitatea irakatsi ahal izateko ebazpen honetako I. eranskinean ezarritako titulazioetako edozein edo balio berekotzat jotako titulua aurkeztu beharko dute. Titulazio hori aurkeztu ezean, hizkuntzen jakite-maila neurtzeko proba egin nahi dutela adieraziko dute parte hartzeko eskabidean.

6. Ebazpen honen II. eranskineko baremoan agertzen diren merezimenduen egiaztagiriak.

Soilik baloratuko dira 2006ko abuztuaren 31 arte osatutako merezimendu guztiak eta ez dira data horretatik aurrerakoak kontuan hartuko.

Merezimenduen baremoko "Irakasle esperientzia" izeneko I. atalaren balorazioari dagokionez, interesatuek parte hartzeko eskaeran eskatu ahal izanen diote Giza Baliabideen Zerbitzuari Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat emandako zerbitzuak eransteko, parte hartzaile bakoitzaren espediente pertsonalean azaltzen diren agirien arabera. Eskaera hau egin ezean, interesatuek aurkeztutako zerbitzuak bakarrik hartuko dira kontuan.

Baremoko "Beste merezimendu batzuk" izeneko IV. atalari dagokiona horretarako izendatutako batzordeak edo batzordeek baloratzeari dagokionez, interesatuek merezimendu horien egiaztagiriak parte hartzeko eskabideari eransten zaizkion agirietatik bereiz aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, parte hartzeko eskabidearekin batera emanen den fitxa bat ere bete beharko da. Atal honengatik soilik baloratuko da 1990eko irailaren 1etik aurrera osatutako etengabeko prestakuntza.

B) Deialdi honen laugarren, bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren oinarrien arabera, jakite-proba egitea beharrezkoa duten espezialitateetan aurkezten diren izangaiek A) ataleko 1. idatz-zatiak aipatzen dituen agiriak bakarrik aurkeztu beharko dituzte.

Espezialitatean ezarritako probak gainditzen dituzten izangaiek A) atalak aipatzen dituen gainerako agiriak aurkeztu beharko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuak horretarako jarriko duen epearen barruan.

Hamaikagarrena._Zenbait espezialitate, euskara, atzerritarrendako gaztelania eta atzerriko hizkuntzaren batean orduak eman beharreko lanpostuak, hots, hizkuntzetakoak ez direnak neurtzeko probetan onarturiko izangaien zerrendak.

Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak ondoko zerrendak jendaurrean jarriko ditu, Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan:

_Espezialitate jakin batzuei dagozkien zerrendetan sartzeko deialdi honen laugarren, bosgarren, seigarren, zazpigarren eta zortzigarren oinarrietan eskatzen diren probak egiteko onartu diren izangai berrien zerrenda.

_Euskaraz irakasteko espezialitateen zerrendetan sartzeko euskara probak egiteko onartu diren izangai berrien zerrenda.

_Gaztelaniazko jakite-mailako proba egiteko onartutako izangai berrien zerrenda.

_Atzerriko hizkuntzen jakite proba egiteko onartutako izangai berrien zerrenda.

_Bazterturiko izangaien zerrenda, ez onartzeko zergatikoak adieraziz.

Zerrenda horien kontra interesatuek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzendutako idazki baten bidez, Argibide eta Agiri Bulegoan jendaurrean jartzen diren egunetik hasita bost egun balioduneko epean.

Onartuen zerrendan agertzea ez da aski deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen direla onartzeko. Hamargarren eta hamahirugarren oinarrien arabera izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa aztertutakoan, baldintzaren bat betetzen ez dela ohartuz gero, interesatuek deialdian parte hartzeagatik dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Hamabigarrena._Epaimahaiak.

1. Eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, jendaurrean jarriko dira epaimahaien eraketa eta probak egiteko tokia, eguna eta ordua.

2. Epaimahaiek euren lanerako proposatu ahalko dute aholkulari espezialistak eta laguntzaile teknikoak ekartzea, eta hala denean, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu.

Hamahirugarrena._Prentsan argitaratutako deialdien ondoriozko zerrendetatik eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bidalitako zerrendetatik datozen izangaiak sartzea, bai eta antzeko espezialitateren batean irakasle lanpostu esleitu zaien izangaiak ere.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuak edo prentsako deialdiaren ondorioz prestatutako zerrendetan ageri direlako 2006/2007 ikasturtean lanpostu bat esleitu zaien izangaiak zerrendetan sartuko dira, zein bere espezialitate eta hizkuntzan, Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduaren hamaikagarren oinarriak ezartzen duen prozedura aplikatu ondotik txosten negatiborik izan ez badute bederen.

Halaber, antzeko espezialitate bateko lanpostuetan aritzeko kontratatu diren izangaiak ere bertan sartuko dira, Kudeaketa Arauen lehenbiziko oinarriak xedatzen duenari jarraikiz.

Aipatu izangai horiek deialdi honen arabera dagokien hurrenkeran jartzeko, interesatuek II. eranskineko baremoan bildutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztuko dituzte, betiere ondokoaren arabera:

a) 2006ko irailaren 1etik ebazpen hau argitaratzen den egunera bitarte kontratatu diren izangaiek aipatu dokumentazioa aurkeztu beharko dute, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabost egun balioduneko epean.

b) Lanpostuaren esleipena ebazpen hau argitaratu ondotik erdiesten duten izangaiek merezimenduen egiaztagiriak kontratazioa egin eta hogei egun naturaleko epean, hau da, Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduaren hirugarren oinarrian ezarritako epean, aurkeztu beharko dituzte.

II._ESPEZIALITATE ETA HIZKUNTZA BAKOITZARI DAGOZKION ZERRENDETAKO IZANGAIAK BERRANTOLATZEKO DEIALDIA

Lehena._Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrendak, zein bere espezialitate eta hizkuntzakoak, berrantolatzeko, Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduan onetsitako baremoari jarraikiz, zerrenda horietako izangaiek aurkeztuko dituzte ebazpen honen II. eranskineko baremoan agertzen diren merezimenduen egiaztagiriak eta soilik baloratuko dira 2005eko irailaren 1etik 2006ko abuztuaren 31 arte osatutako merezimenduak.

2005eko irailaren 1a baino lehenago osatutako merezimendurik ez da inongo kasutan deialdi honetan konputatuko.

Bigarrena._EGA edo antzeko titulua aurkeztea.

Euskarazko lanpostuetan aldi baterako kontratuarekin aritzeko EGA edo balio bereko titulurik gabe ageri bada izangairen bat espezialitate eta hizkuntza bakoitzari dagozkion zerrendetan, baina zerrendetan sartuz geroztik titulu hori beretu badu, zilegi izanen du tituluaren fotokopia konpultsatua aurkeztea, eskabideak aurkezteko epe berean, eta horren arabera berrantolatuko dira titulazio hori duten kasuko espezialitateko gainerako izangaiekin.

Hirugarrena._Atzerriko hizkuntzaren batean orduak eman beharreko lanpostuak, hots, hizkuntzetakoak ez direnak.

Atzerriko hizkuntzaren batean orduak eman beharreko lanpostuak, hots, hizkuntzetakoak ez direnak lortu nahi dituzten izangaiek irakatsi beharreko hizkuntzaren Hizkuntza Eskola Ofizialeko goi mailako titulua edo espezialitatea irakatsi ahal izateko ebazpen honetako I. eranskinean ezarritako titulazioetako edozein edo balio berekotzat jotako titulua aurkeztu beharko dute. Titulu hori ez daukatenek, atzerriko hizkuntzaren bateko eskola orduak eman beharreko hizkuntza lanpostuez bestelako lanpostuak lortu nahi badituzte, proba bat gainditu beharko dute frogatzeko behar den jakite-maila dutela. Hezkuntza Departamentuko Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalak zehaztuko ditu proba horren edukia eta ezaugarriak.

Halaber, atzerriko hizkuntzaren bateko eskola orduak irakatsi beharreko hizkuntza lanpostuetarako zerrendetan agertzeko gaituak izanen dira hizkuntzen zerrendetan dauden izangaiak ere.

Betiere, interesatuak eskatuko du gaitua izateko. Izangaiak gaitua izateko borondatez eskatu eta ezaugarri horietako lanpostu bat onartzen ez baldin badu, zerrendatik kentzea ekarriko du, irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduaren bederatzigarren oinarrian ezarritako kasuetan izan ezik.

Probak egiteko onarturiko izangaien zerrenda izangai berriak onartzeko deialdiko partaideen zerrendarekin batera argitaratuko da, onartzeko deialdiko hamaikagarren oinarrian haiendako ezarririko prozedurari jarraituz.

Halaber, eskaerak aurkezteko epea bukatutakoan, jendaurrean jarriko dira epaimahaien eraketa eta probak egiteko tokia, eguna eta ordua, izangai berriak onartzeko deialdiko partaideekin batera.

Laugarrena._Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan eskakizun zehatz batzuk eskatzen dituen espezialitatea.

III. eranskinaren C) ataleko espezialitatea eskatzen duten izangaiek eskakizun batzuk bete beharko dituzte: eskakizunen alorreko berariazko prestakuntzaren 200 orduko jarduna, bederen, frogatu beharko dute.

Berariazko prestakuntza horren frogagiria eman beharko dute Hezkuntza administrazioek, Unibertsitateek edo edo Hezkuntza administrazioekin lankidetza hitzarmenak sinatu dituzten irabazi asmorik gabeko erakundeek, edo, bestela, espezialitateari lotutako ikasgaian egindako kreditu kopurua erakusten duen espediente akademikoaren bidez frogatzen ahalko da.

Bosgarrena._Eskaerak eta dokumentazioa.

1. Merezimenduak frogatzen dituzten agiriekin batera aurkeztu beharko dute interesatuek berriro antolatzeko deialdian parte hartzeko eskabidea.

2. Merezimenduen baremoko "Irakasle esperientzia" izeneko I. atala baloratzeari dagokionez, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsiko du zer zerbitzu egin duten interesatuek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako, parte-hartzaile bakoitzaren espediente pertsonaleko dokumentazioaren arabera. Horregatik, Departamentu honen menpeko ez diren beste ikastetxe publiko edo pribatuetako esperientziaren dokumentazioa aurkeztu beharko dute interesatuek.

3. Baremoko "Beste merezimendu batzuk" izeneko IV. atalari dagokiona horretarako izendatutako batzordeak edo batzordeek baloratzeari dagokionez, interesatuek merezimendu horien egiaztagiriak parte hartzeko eskabideari eransten zaizkion agirietatik bereiz aurkeztu beharko dituzte. Horretarako, berrantolaketa eskabidearekin batera emanen den fitxa bat ere bete beharko da.

4. Oinarri honen arabera, izangaiak ez daude behartuta parte hartzeko eskabiderik aurkeztera, baldin eta bakarrik merezimendutzat alegatzen badituzte zerbitzuak, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkezten baititu. Era berean izangaiak ez daude behartuta parte hartzeko eskabiderik aurkeztera deialdi honetan merezimendu berririk ez badute alegatu behar.

III._ESPEZIALITATE ETA HIZKUNTZA BAKOITZARI DAGOZKION ZERRENDETAN IZANGAI BERRIAK ALDI BATERAKO KONTRATATZEKO DEIALDIAREN ETA ZERRENDA HAUETAKO IZANGAIAK BERRANTOLATZEKO DEIALDIAREN ARAU KOMUNAK

Lehena._Eskabideak aurkezteko epea.

Deialdi guztietarako eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak Hezkuntza Departamentuko Argibide eta Agiri Bulegoan eta http:\\www.pnte.cfnavarra.es interneteko helbidean eskuratzen ahalko dituzte interesatuek.

Bigarrena._Aurkezteko tokia.

Parte hartzeko eskabideak, bai eta aurreko oinarrian aipatutako agiriak ere, Hezkuntza Departamentuko Erregistro Bulegoan aurkeztuko dira, edo bestela, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluak zehazten dituen bulegoetako edozeinetan. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, kartazal irekian eginen da, posta funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

Izangai berriek zilegi izanen dute parte hartzeko eskaeran gehienez bi harreman-telefono jartzea, Departamentuak erraz aurkitu eta deitu ahal izateko; zilegi izanen da telefono zenbaki horiek nahi duten guztietan aldatzea, hartarako Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eskaera bat bidalita.

Hirugarrena._Interesatuek erantsitako dokumentazioaren konpultsak eta hizkuntza.

Aurkezten diren agiri guztietan izangaiaren izen-deiturak agertuko dira. Agiriak originalen fotokopien bidez aurkeztea zilegi den kasuetan, fotokopiek nahitaez hauetako batek konpultsaturik beharko dute: Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxeetako zuzendariek, Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren maiatzaren 18ko 182/2001 Foru Aginduaren arabera (Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 79.a, ekainaren 29koa), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluaren 4. atalak aipatzen dituen organoek.

Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste Autonomia Erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik, eta zinpeko itzultzaileek egindako itzulpena izan beharko dute.

Laugarrena._Giza Baliabideen Zerbitzuari atxikitako langileek esanen dute merezimenduen baremoko I., II. eta III. atalen arabera zenbat puntu dagozkien izangaiei. Halaber, Hezkuntza Departamentuko Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuaren proposamenari jarraikiz, Zerbitzu horrek izendatu organoak edo organoek baloratuko ditu(zte) baremoko IV. atalaren arabera aurkeztu dituzten merezimenduak.

Bosgarrena._Berdinketak hausteko irizpideak.

Izangaien zerrenda batean berdinketarik izaten bada, ebazpen honen II. eranskineko baremoko ataletan ateratako puntuaziorik handiena hartuko da aintzat, bertan ageri diren hurrenkeran. Berdinketak halere irauten badu, azpiataletan ateratako puntuazioa hartuko da aintzat, baremoan ageri diren hurrenkeran hartuta haiek ere. Atalen kasuan, aintzat hartzen den puntuazioa ez da inoiz izanen atal bakoitzari baremoak ematen dion puntuaziorik handiena baino gehiagokoa. Baremoko azpiataletako puntuazioa kontuan hartu behar izaten bada, haietako bakoitzean izandako puntuazio osotarakoa hartuko da aintzat.

Hala behartzen bada, eta berdinketa hausteko azken irizpidetzat, betebehar gisa aurkeztu den tituluaren ikasketen espedienteko batez besteko nota hartuko da eta lehen deituraren hurrenkera alfabetikoa eta hala behartzen bada bigarrenarena (kontuan harturik zozketa bat eginen dela Giza Baliabideen Zerbitzuan finkatzeko zer letratatik hasiko den kontatzen).

Seigarrena._Behin-behineko zerrendak.

Behin izangaiak ordenaturik, Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduak ezarri dituen leheneste irizpideen arabera, Giza Baliabideen Zerbitzuak jendaurrera aterako ditu Argibide eta Agiri Bulegoan Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritu nahi duten izangaien behin-behineko zerrendak, baita baztertuen zerrendak ere, baztertzearen arrazoia azalduz.

Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz erantsi dituen zerbitzuak ere aterako dira jendaurrera, merezimenduen baremoko I. atala baloratzeari dagokionez.

Zerrenda horien kontra interesatuek zilegi izanen dute erreklamazio idazkiak aurkeztea argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun naturaleko epean.

Zazpigarrena._Behin betiko zerrendak.

Halako erreklamaziorik izaten bada, erreklamazioa aztertu eta Argibide eta Agiri Bulegoan aterako dira jendaurrera Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuan aldi baterako kontratuarekin irakasle lanpostuetan aritzeko izangaien behin betiko zerrendak.

Zortzigarrena._Behin eratu direlarik ebazpen honetan ezarritako irizpideen arabera aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrendak, izangaiei deitzeko sistema, inor zerrendetatik kentzeko irizpideak eta kontratazio horrekin lotutako beste zenbait alderdi finkatzeko, Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduak xedatzen duena hartuko da aintzat.

Bederatzigarrena._Lanpostuari uko egitea

Hezkuntza kontseilariaren irailaren 23ko 156/2005 Foru Aginduaren bederatzigarren oinarriak dioenez, kontrataziorako izangaiek ikasturtearen hasmentan lanpostu hutsik edo hartan zehar ordezpenik eskaintzea nahi ez baldin badute, eskabidearen bitartez jakinarazi beharko diote Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Bulegoari abuztuko lehenbiziko hamabostaldian. Aukera horretaz baliatzeko, izangaiek ez dute uko egiteko arrazoirik adierazi beharko. Uko egite horrek ikasturte bateko iraupena izanen du.

Hamargarrena._Ebazpen honen kontra interesatuek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2006ko abenduaren 27an._Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, José María Gracia Galilea.

I. ERANSKINA

Titulazio baldintzak

A) BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA

Enpresen Administrazioa

_Lizentziaduna: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza; Zientzia Aktuarial eta Finantzarioak; Zientzia Politikoak eta Administrazioarenak; Ekonomia; Zuzenbidea.

_Enpresa Zientzietako diplomaduna.

_Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak

_Lizentziaduna: Farmazia, Biokimika, Medikuntza, Biologian, Kimika.

_Ingeniari kimikoa.

Biologia eta Geologia

_Lizentziaduna: Biologia, Geologia, Itsasoko Zientziak.

Marrazketa

_Arte Ederretan lizentziaduna.

_Arkitektoa

Filosofia

_Filosofian lizentziaduna.

Fisika eta Kimika

_Lizentziaduna: Fisika, Kimika, Biokimika.

_Ingeniari kimikoa.

Frantsesa

_Frantses Filologiako lizentziaduna.

_Frantsesezko Itzulpengintza eta Interpretaritzako lizentziaduna.

_Hizkuntzalaritza/Filologia/Itzulpengintza/Interpretaritzako lizentziaduna eta Hizkuntza Eskola Ofizial bateko Frantsesezko Gaitasun Agiria edo DALF.

Grekoa

_Filologia Klasikoko lizentziaduna.

Informatika

_Informatikako ingeniaria.

_Telekomunikazioetako ingeniaria.

_Kudeaketarako Informatikako ingeniari teknikoa.

_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

Ingelesa

_Ingeles Filologian lizentziaduna.

_Ingelesezko Itzulpengintzan eta Interpretaritzan lizentziaduna.

_Hizkuntzalaritza/Filologia/Itzulpengintza/Interpretaritzako lizentziaduna eta Hizkuntza Eskola Ofizial bateko Ingelesezko Gaitasun Agiria edo Cambridgeko Proficiency University.

Gizartean eta Komunitatean esku-hartzea

_Pedagogiako, Psikologiako, Soziologiako edo Psikopedagogiako lizentziadunak.

_Maisu-maistrak, espezialitate guztiak.

_Gizarte Hezkuntzako edo Gizarte Laneko diplomatua

Latina

_Filologia Klasikoko lizentziaduna.

Gaztelania eta Literatura

_Filologia Hispanikoan lizentziatua.

_Filologia Erromanikoan lizentziatua.

_Hizkuntzalaritzan lizentziatua eta Gaztelania eta Espainiako Literatura gainditu dituela frogatzea.

_Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan lizentziatua eta Gaztelania eta Espainiako Literatura egin dituela egiaztatzea.

Matematika

_Matematikan lizentziatua.

Musika

_Musikako Goi Mailako tituluduna.

_1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako irakasle edo lanbide titulua, edo lehenagoko planetako Gaitasun Diploma.

_Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babesean emandako goi mailako irakasle titulua.

_Musikaren Historia eta Zientzietan lizentziaduna.

_Geografian eta Historian lizentziaduna, Artearen Historiaren espezialitatea (Musikologia arloa).

_Kidego honetan eta espezialitate honetan sartzeko eskatzen direnetako edozein unibertsitate-titulu, eta irakasle titulua, irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren babesean emana.

Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak

_Ingeniaria. Aeronautikakoa; Industrietako Automatika eta Elektronikakoa; Industrietakoa; Meategietakoa; Industrien Antolamendukoa; Materialetakoa; Itsaso eta Ozeanoetakoa.

_Lizentziaduna: Ontzigintzako Makinetan.

_Industriako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

_Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

_Diseinu Industrialeko ingeniari teknikoa.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, aireontzien espezialitatea, aeroespazioko ekipo eta materialen espezialitatea.

_Ontzietako ingeniari teknikoa, itsas-egituren espezialitatea.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategien espezialitatea, Nekazaritzako eta Elikadurako industrien espezialitatea eta Landa eraikuntzen eta mekanizazioaren espezialitatea.

_Herri lanetako ingeniari teknikoa, eraikuntza zibilen espezialitatea.

_Ontzietako makinetako diplomaduna.

Sistema energetikoen antolaketa eta proiektuak.

_Arkitektoa.

_Ingeniaria: Industrietakoa; Aeronautikakoa; Industrietako Automatika eta Elektronikakoa; Meategietakoa; Industrien Antolamendukoa; Materialetakoa; Itsaso eta Ozeanoetakoa.

_Lizentziaduna: Ontzigintzako Makinetan.

_Industrietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

_Herri lanetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

_Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

_Ontzietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

_Meategietako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

_Ontzietako makinetako diplomaduna.

Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak

_Lizentziaduna: Biologia, Ingurumen Zientziak, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Geologia, Kimika, Albaitaritza.

_Nekazaritza edo Mendi ingeniaria.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak; Oihanekoa, espezialitate guztiak.

Osasun Prozesuak

_Lizentziaduna: Medikuntza, Farmazia, Biologia, Biokimika, Odontologia, Albaitaritza.

_Erizaintzan diplomatua.

Sistema elektronikoak

_Fisikako lizentziaduna.

_Ingeniaria: Telekomunikazioak, Elektronika, Industriako Automatika eta Elektronikoa, Aeronautikoa, Itsasokoa eta Ozeanokoa, Meatzetakoa, Industriakoa.

_Industriako ingeniari teknikoa, elektrizitatearen espezialitatea, industriako elektronikaren espezialitatea.

_Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

_Ontzietako irrati-elektronikan diplomatua.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aeronabigazioko espezialitatea.

_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

Teknologia

_Ingeniaria.

_Arkitektoa.

_Fisikako, Marina Zibileko, Ontzigintzako Makinetako, Nautika eta Itsas Garraioetako, Ontzietako Erradioelektronikako lizentziaduna.

_Ingeniari teknikoa.

_Arkitekto teknikoa.

_Marina Zibileko diplomaduna.

B) HIZKUNTZA ESKOLA OFIZIALETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA.

Italiera

_Italiar Filologian lizentziatua.

_Italierazko Itzulpengintza eta Interpretaritzan lizentziatua.

_Hizkuntzalaritza/Filologia/Itzulpengintza/Interpretaritzako lizentziaduna eta Hizkuntza Eskola Ofizial bateko Italierazko Gaitasun Agiria

C) LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOA.

Zurgin-lanak eta altzariak egin eta instalatzea

_Ingeniaria: industriakoa, mendietakoa, materialetakoa.

_Diseinu Industrialeko Ingeniari Teknikoa; Industriako Ingeniari Teknikoa, Mekanikako espezialitatea; Oihanetako Ingeniari Teknikoa, Oihan Industrien espezialitatea, Baso Ustiapenen espezialitatea.

_Zurgintza eta altzarigintzako goi mailako teknikaria.

_Goi mailako teknikaria, Zurgintzaren eta Altzarigintzaren arloko lanbide heziketako espezialitate batean.

_Zurgintzako lanbide adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Instalazio Electroteknikoak

_Fisikako lizentziaduna.

_Ingeniaria: Telekomunikazioan, Elektronikan, Industrietako Automatika eta Elektronikan, Industrietan.

_Diplomaduna. Ontzietako Erradioelektronikan.

_Aeronautikako ingeniari teknikoa, Aeronabigazioko espezialitatea.

_Sistemen Informatikako ingeniari teknikoa.

_Industriako Ingeniari Teknikoa, Elektrizitateko espezialitatea.

_Industriako ingeniari teknikoa, Industrietako Elektronikako espezialitatea.

_Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak.

_Elektrizitate-Elektronikako lanbide adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Elektrizitate-Elektronikako lanbide adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Prozesuko lanak

_Lizentziaduna: Kimika, Biokimika, Farmazia, Elikagaien Zientzia eta Teknolodia, Ingurumen Zientziak.

_Ingeniari kimikoa.

_Industriako ingeniari teknikoa, Industriako Kimikan espezializatua, Basokoa, Basoko Industrietan espezializatua.

_Kimikako lanbide adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Kimikako lanbide adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak

_Biologia, Ingurumen Zientziak, Elikagaien Zientzia eta Teknologia, Geologia, Kimika, Albaitaritza.

_Nekazaritza edo Mendi ingeniaria.

_Nekazaritzako ingeniari teknikoa, espezialitate guztiak; Basokoa, espezialitate guztiak.

_Nekazaritzaren arloko lanbide adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Nekazaritzaren arloko lanbide adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

Kudeaketa administratiboko prozesuak

_Lizentziaduna: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Zientzia Aktuarial eta Finantzarioak, Zientzia Politikoak eta Administrazioarenak, Ekonomia, Zuzenbidea.

_Informatikako ingeniaria.

_Bibliotekonomia eta Dokumentazioko diplomaduna.

_Enpresa Zientzietako diplomaduna.

_Kudeaketa eta Administrazio Publikoko diplomaduna.

_Kudeaketa Informatikako Ingeniari Teknikoa, Sistemen Informatikakoa.

_Administrazioaren arloko lanbide adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko goi mailako teknikaria.

_Administrazioaren eta Merkataritzaren arloko lanbide adarreko lanbide heziketako espezialitate bateko teknikari espezialista.

D) MUSIKAKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO IRAKASLEEN KIDEGOA

.Dantza Espainiarra eta Dantza Garaikidea:

_Dantzako goi mailako titulua

_Agiria, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa ezarri aurreko Dantza ikasketa ofizialak oso-osorik gainditu direla egiaztatzen duena, Musikako kontserbatorioek, Dantzako kontserbatorioek, eta Arte Dramatiko eta Dantzako eskolek emana.

_Erakunde eskudunek emandako kredentziala, zeinetan esaten baita aurreko ataleko ikasketak gainditu direla.

_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

.Harmonia (jazza), Baxu Elektrikoa (jazza), Bateria (jazza), Kantua (jazza), Taldea (jazza), Kontrabaxua (jazza), Eszena Lirikoa, Gitarra Elektrikoa (jazza), Lan Merkatua eta Kudeaketa, Gaur Egungo Musika, Pianoa (jazza) Saxofoia (jazza), Gorputz teknika eta mugimendua, Musikari aplikaturiko Teknologia, Tromboia (jazza) eta Trompeta (jazza):

_Musikako Goi Mailako tituluduna.

_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

.Gainontzeko espezialitateak:

Oinarrizko mailan eta erdi mailan irakasteko:

_Musikako Goi Mailako tituluduna.

_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

_Irakasteko baliokidea den titulua: irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako Irakasle titulua.

Goi mailan irakasteko:

_Musikako Goi Mailako tituluduna.

_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

E) ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN KIDEGOA

Kidego honen espezialitateetarako behar diren tituluak honako hauek dira:

_Arte Ederretan lizentziaduna.

_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

F) ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TAILERREKO MAISU-MAISTREN KIDEGOA

Grabatu eta Estanpazio Teknikak

_Martxoaren 12ko 363/2004 Errege Dekeretuaren araberako titulu baliokideak: Arte Edizioko Goi Mailako teknikaria; Grabatu eta Estanpazio Tekniketako Goi Mailako teknikaria; Ilustrazioko Goi Mailako teknikaria.

_Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako graduatu titulua, 1999ko maiatzaren 14ko Aginduan ("Estatuko Aldizkari Ofiziala", 25. zenbakia) ezarritakoaren arabera.

_Arte Ederretan lizentziaduna.

_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

_Diplomatua, ingeniari Teknikoa, arkitekto Teknikoa.

Metala lantzeko teknikak

_Martxoaren 12ko 363/2004 Errege Dekeretuaren araberako titulu baliokideak: Eskultura arloko arte aplikatuetako Goi Mailako teknikaria, Metal arloko arte aplikatuetako Goi Mailako teknikaria.

_Arte Aplikatuetako eta Lanbide Artistikoetako graduatu titulua, 1999ko maiatzaren 14ko Aginduan ("Estatuko Aldizkari Ofiziala", 25. zenbakia) ezarritakoaren arabera.

_Arte Ederretan lizentziaduna.

_Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

_Diplomatua, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa.

II. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

I._Maisu-maistra lanetan izaniko esperientzia: Gehienez ere 12 puntu.

Maisu-maistra esperientzia ikastetxe publikoetan:

1. Hartu nahi den lanpostuaren hezkuntza maila eta espezialitate bereko maisu-maistra esperientzia: urteko 1,2 puntu; hilabete osoko 0,10 puntu.

2. Hartu nahi den lanpostuarena ez bezalako hezkuntza maila edo espezialitate bateko maisu-maistra esperientzia: urteko 0,78 puntu; hilabete osoko 0,065 puntu.

Frogagiriak: zerbitzuen ziurtagiria, Hezkuntza Departamentuak, Zuzendaritza Probintzialak edo Hezkuntza Administrazio eskudunak emana. Kasu orotan izendapenaren espezialitatea eta kidegoa adieraziko dira, bai eta zerbitzua ematen hasi den eguna eta bukaerakoa ere, nahiz eta zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan. Lanpostuaz jabetzeko eta uzteko ziurtagirietan adierazten ez bada zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman direla, aipatu zerbitzuak bestelako ikastetxeetan emanak bailiran baloratuko dira, hots, 1.3 edo 1.4 ataletan ezarritakoaren arabera, kasuan-kasuan.

Zerbitzuak zein mailatan eman diren zehazten ez bada, beste hezkuntza maila batean bailiran baloratuko dira.

Ikastetxe publikoak dira hezkuntza administrazioek sortu eta sostengatutako ikastetxeen sare publikoan dauden ikastetxeak.

Maisu-maistra esperientzia bestelako ikastetxeetan:

3. Hartu nahi den lanpostuaren hezkuntza maila eta espezialitate bereko maisu-maistra esperientzia: urteko 0,60 puntu; hilabete osoko 0,05 puntu.

4. Hartu nahi den lanpostuarena ez bezalako hezkuntza maila edo espezialitate bateko maisu-maistra esperientzia: urteko 0,39 puntu; hilabete osoko 0,0325 puntu.

Frogagiriak: ikastetxearen ziurtagiria, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritziarekin, bertan hezkuntza maila, espezialitatea eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasi eta bukatu zireneko egun zehatzak adieraziz, nahiz eta zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan.

Zerbitzuak zein mailatan eman diren zehazten ez bada, beste hezkuntza maila batean bailiran baloratuko dira.

I. atalerako oharrak:

1. Ez dira kontuan hartuko interesatuek sinaturiko kontratuen fotokopien bidez soilik egiaztatzen diren zerbitzuak. Ezta ikastetxe pribatuek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren oniritzirik ez bada agertzen.

2. Zerbitzuak interesatuak kasurako aurkeztu duen ziurtagiriko espezialitatean eta mailan eman direla ulertuko da. Espezialitate edo maila bat baino gehiago agertzen badira, espezialitate edo maila bakar batean baloratuko dira zerbitzuak, eta ziurtagirian lehenbiziko ageri den hartan kontatuko dira, non eta interesatuak ez duen idatziz eskatzen ziurtagirian dagoen beste espezialitate edo maila bati dagozkion zerbitzuak baloratzea nahi duela. Espezialitatea frogatzen ez bada, ulertuko da zerbitzuak hartu nahi dena ez bezalako espezialitate batean eman direla.

3. Atzerrian egindako zerbitzuak herrialde bakoitzeko Hezkuntza Ministerioak luzatutako ziurtagirien bidez egiaztatuko dira, eta bertan zerbitzualdia, hasiera eta amaiera data zehatzak barne, ageriko da, baita ikastetxe mota ere: publiko edo pribatua. Emandako irakasgaia ez bada frogatzen, edo berau aukeratutako espezialitatearekin ez badator bat, ulertuko da zerbitzuak hartu nahi dena ez bezalako espezialitate batean eman direla. Ziurtagiri horiek gaztelaniara itzulita ekarri beharko dira. Itzulpenek zinpeko itzultzaileek eginak izan beharko dute.

4. Unibertsitateko maisu-maistra esperientzia egiaztatzeko ikastetxearen ziurtagiria beharko da. Bertan ondokoa adieraziko da: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita, zerbitzu horiek maisu-maistra lanetakoak izan zirela eta ikastetxearen izaera publikoa edo pribatua.

5. Atal honen ondorioetarako, puntuak ez dira pilatuko zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

6. Atal honetan gehienez 10 urte hartuko dira kontuan, urte bakoitza ataletako bakar batean baloratuta.

II._Prestakuntza akademikoa. Gehienez ere 2 puntu.

1. Ezinbesteko baldintzatzat alegatu den tituluaren espediente akademikoa

Espediente akademikoaren batez besteko nota honela baloratuko da:

_6 puntutik 6,99raino: 0,50 puntu.

_7 puntutik 8,49ra bitarte: 0,625 puntu.

_8,50 puntutik 10era bitarte: 0,75 puntu.

Zenbateko zehatza agertzen ez den kasuetan batez bestekoa ondoko baliokidetzen arabera eginen da:

_Nahikoa: 5,5 puntu.

_Oso ongi: 7,5 puntu.

_Bikain: 9 puntu.

_Ohorezko matrikula: 10 puntu.

Frogagiriak: ziurtagiri akademiko pertsonala (jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua). Horretan agertuko dira baldintza modura alegatutako titulua lortzeko irakasgai eta ikasturte guztietako puntuazioak.

Ez da kontuan hartuko ziurtagiri akademikoan agertzen den batez besteko nota, irakasgaien puntuazioak zenbaki bidez adierazita ez daudenean. Horrelakoetan arestian aipatu baliokidetasunen arabera lortuko da.

Batez bestekoa ateratzeko, puntuazio guztien batuketaren emaitza zati irakasgaien kopurua eginen da. Kredituen sistemaren bidez lorturiko tituluetan, ikasketa espedientearen batez besteko puntuazioa ateratzeko, formula hau erabiliko da: izangaiak lortutako kredituen batuketa bider horietako bakoitzari dagokion kalifikazioa zati guztira lortutako kreditu kopurua, irailaren 5eko 1125/2003 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera. Ondorio hauetarako, praktiken notak irakasgai baten balioa izanen du. Espedientean irakasgai konbalidatuak edo gai kalifikazioa izan dutenak azaltzen badira, ez dute inolako baliorik izanen, baldin eta lehiakideak ez badu aurkezten konbalidatutako irakasgaiaren edo gai kalifikazioa izan duenaren zenbaki balioa azaltzen duen egiaztagiria.

2. Doktoretza:

2.1. Doktore titulua: 0,50 puntu.

Frogagiriak: tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulazio hori eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

3. Ezinbesteko baldintza ez diren beste titulazio batzuk:

3.1. Arte Plastiko eta Diseinuko edo Lanbide Heziketako goi mailako titulu bakoitza: 0,25 puntu.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailerretako maisu-maistren kidegoetako espezialitateetarako ez da baloratuko, inolaz ere, izangaiak aurkezten dituen arlo horretako lehenbiziko titulua edo ikasketak baldin eta betebeharreko titulazio gisa alegatu badira edo diplomatu, ingeniari tekniko edo arkitekto tekniko titulua erdiesteko balio izan badute.

3.2. Diplomatura, Ingeniaritza Tekniko edo Arkitektura Teknikoko titulu bakoitzeko edo legez baliokide diren tituluak eta Lizentziatura, Arkitektura edo Ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketak: 0,365 puntu bakoitzeko.

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailerretako maisu-maistren kidegoetako espezialitateetarako ez da baloratuko, inolaz ere, izangaiak aurkezten dituen arlo horretako lehenbiziko titulua edo ikasketak.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko, eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko espezialitateetarako ez dira atal honetan inola ere balioetsiko izangaiak aurkeztu duen lehen lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua lortzeko gainditu behar izan dituen titulua edo ikasketak.

3.3. Lizentziatura, Ingeniaritza edo Arkitekturako bigarren zikloari dagozkion ikasketak edo legez balio berekotzat emandako tituluak: 0,375 puntu bakoitzeko.

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko, Hizkuntza Eskola Ofizialetako irakasleen kidegoko, Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko eta Musikako eta Arte Eszenikoetako irakasleen kidegoko espezialitateetarako ez dira atal honetan inola ere balioetsiko izangaiak aurkeztu duen lehen lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua lortzeko gainditu behar izan dituen titulua edo ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa eta, hala behar denean, ikasketa osagarriak).

Frogagiriak: ezinbesteko baldintza den tituluaren fotokopia konpultsatua, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomatura tituluaren fotokopia aurkeztea, edo bestela lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru kurtsoko irakasgaiak egin eta gainditu direla azalduko duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen kurtsoa gainditzea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.

Lizentziatu, Ingeniari edo Arkitekto tituluaren fotokopia aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu 3.2 atalaren arabera baloratzeko aurreko atalean aintzat hartzen diren egiaztagiri akademikoak eransten badira.

4. Erregimen bereziko irakaskuntzaren titulazioak:

Hizkuntza eskola ofizialek, Musikako goi mailako kontserbatorioek, kontserbatorio profesionalek eta hezkuntzaren arloko administrazioek ematen dituzten tituluak, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, betiere zerrendetan sartzeko baldintza gisa alegatu ez baziren edo alegaturiko titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez baziren:

4.1. Musika eta Dantzako erdi mailako gradua: 0,125 puntu.

4.2. Hizkuntzen irakaskuntza:

4.2.1. Goi zikloa: 0,125 puntu.

4.2.2. Erdi Mailako Zikloa: 0,125 puntu.

4.2.3. EGA titulua edo balio berekoa: 0,25 puntu.

Frogagiriak: merezimendu gisa alegatutako tituluaren fotokopia konpultsatua edo titulua luzatzeko eskubideak ordaindu izanaren egiaztagiria.

Euskarazko lanpostuetarako lehiatzen bada, ez da euskarazko titulu bakar bat ere baloratuko. Gaztelaniazko lanpostuetarako lehiatzen bada eta baliokideak diren euskarazko titulu bat baino gehiago aurkezten badira, titulu horietako bat bakarra baloratuko da.

Hizkuntza Eskola Ofizialeko gaitasun agiriak bi zikloak hartzen ditu bere baitan.

Hizkuntza bereko titulu bat baino gehiago aurkezten badira eta baliokideak badira, haietako bat bakarra hartuko da kontuan.

III._Kidegoetan sartzeko hautapen prozeduretako ariketak gainditzea. Gehienez ere 4 puntu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak kidegoetan sartzeko egin zuen azken hautapen prozesuan gainditu zen proba bakoitzeko (2005eko urtarrilaren 1etik aurrera, kasuko kidego, espezialitate eta hizkuntzarako, eta horietan lanposturik eskuratu gabe): 2 puntu. Prozesuko ariketa guztiak gainditu bazituen, 4 puntu lortuko ditu.

IV._Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 2 puntu.

Atal honengatik soilik baloratuko da 1990eko irailaren 1etik aurrera osatutako etengabeko prestakuntza hau:

a) Hezkuntza administrazioek, unibertsitateek edo Hezkuntza administrazioekin, kontserbatorioekin, musika ikasketa arautuen goi mailako zentroekin edo ICADErekin lankidetza hitzarmenak edo Etengabeko Prestakuntzarako hitzarmenak sinaturik irabazi asmorik gabeko erakundeek dei egindako ikastaroak, mintegiak, lantaldeak eta ikastetxeetako prestakuntza proiektuak, bukatu direnak, zerikusia badute hautaturiko espezialitatearekin edo eskolako antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, hezkuntzako psikopedagogia eta psikologiarekin edo didaktikarekin oro har, bakoitzeko: 0,05 puntu ikastaroko 10 orduko edo kredituko.

Ondorio hauetarako, ikastaro guztien orduak batuko dira, eta ez dira puntuatuko hamarretik beherakoak diren gainerako orduak.

Frogagiriak: ikastaroen ziurtagiria, zenbat ordu egin diren edo kreditu kopurua eta, halakorik bada, dagokion Hezkuntza Administrazioak emandako homologazio edo onarpena, eta prestakuntza jarduera egin den egunak azalduko dituena.

b) Aurreko a) atalean aipatzen diren prestakuntza ikastaro edo jardueretan zuzendari, koordinatzaile, txostengile, maisu-maistra edo tutore moduan parte hartzeagatik: 0,01 puntu prestakuntza jardueraren ordu bakoitzeko.

Frogagiriak: ikastaro edo prestakuntza jardueren ziurtagiria, zenbat ordu edo zenbat kreditu egin diren, prestakuntza jarduera zein datetan egin den eta, halakorik izanez gero, hezkuntza administrazioaren onarpena espresuki azalduko duena.

Irabazi asmorik gabeko erakundeek antolatutako prestakuntza jarduerak badira, ziurtagiriari berari erantsiko zaio edo eranskin batean aurkeztuko da Administrazioarekin duen lankidetza hitzarmena edo etengabeko prestakuntzarako hitzarmena, edo halakorik bada, dagokion onespena edo homologazioa.

Aipatu a) eta b) atalengatik gehienez ere 2 puntu lor daitezke.

IV. atalaren oharrak.

1. Eskola orduak edo kredituak zehazten ez dituzten ziurtagiriak kreditu batekotzat baloratuko dira.

2. IV. atal honetan ez dira inola ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), "master" edo graduatuondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Behin ikastaroak amaituta eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, baremoko II. edo IV. atalaren arabera baloratuko dira.

3. Ez dira baloratuko Unibertsitateek antolatzen dituzten eta ikasketa-espedientean azaltzen diren ikastaroak, ez bada frogatzen dagokion Unibertsitateak emandako ziurtagiriaren bidez espedientearen zati ez direla.

4. Prestakuntza jarduerak onartzeko kontuan hartuko diren egunak ikastaroak egitekoak izanen dira.

Merezimenduen baremo osoarendako oharrak:

1. Soilik barematuko dira 2006ko abuztuaren 31rako burutu diren merezimenduak, izangaiek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako aurkezten badituzte.

2. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste Autonomia Erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Itzulpenek zinpeko itzultzaileek eginak izan beharko dute.

III. ERANSKINAREN A) ATALA

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitateetan, jakite-maila gainditzeko eskatzen dutenak

BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOA

_Enpresen Administrazioa.

_Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak.

_Gizartean eta Komunitatean esku-hartzea.

_Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak.

_Sistema energetikoen antolaketa eta proiektuak.

_Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak.

_Osasun Prozesuak.

_Sistema elektronikoak.

III. ERANSKINAREN B) ATALA

Bigarren Hezkuntzako iralasleen kidegoko espezialitateetarako ezarritako proben ezaugarriak eta edukia

_Enpresen Administrazioa:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Irudi Pertsonaleko Aholkularitza eta Prozesuak:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Gizartean eta Komunitatean esku-hartzea:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Fabrikazio mekanikoaren antolaketa eta proiektuak:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Energia sistemen antolaketa eta proiektuak:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Nekazaritzako ekoizpeneko prozesuak:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Osasun Prozesuak:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Sistema elektronikoak:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

III. ERANSKINAREN C) ATALA

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko espezialitate batean ezarritako eskakizunak

Espezialitatea: Gorputz Hezkuntza.

Eskakizunak:

-Goi mendia

-Zaldiz egiteko jarduerak

-Ur bizietako kirolak

Titulazioak: Eskakizunei lotutako 200 orduko berariazko prestakuntza.

IV. ERANSKINAREN A) ATALA

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitateetan, jakite-maila gainditzeko eskatzen dutenak

LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOA

_Zurgin-lanak eta altzariak egin eta instalatzea.

_Instalazio elektroteknikoak.

_Prozesuko lanak.

_Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak.

_Kudeaketa administratiboko prozesuak.

IV. ERANSKINAREN B) ATALA

Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko espezialitateetarako ezarritako proben ezaugarriak eta edukia

Zurgin-lanak eta altzariak egin eta instalatzea.

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Instalazio Electroteknikoak:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Prozesuko lanak:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Nekazaritzako ekoizpeneko lanak eta ekipoak:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Kudeaketa administratiboko prozesuak:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

V. ERANSKINAREN A) ATALA

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa. Erdi Mailan irakasteko betebeharrak

Harpa

Ez

Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako harpa irakasle titulua.

1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako irakasle edo lanbide titulua, edo lehenagoko planetako Gaitasun Diploma, behar den espezialitatean.

Musikako goi mailako titulua, harpa espezialitatean.

Dantza garaikidea

Ez

Agiria, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa ezarri aurreko Dantza ikasketa ofizialak oso-osorik gainditu direla egiaztatzen duena, Musikako kontserbatorioek, Dantzako kontserbatorioek, eta Arte Dramatiko eta Dantzako eskolek emana, betiere behar den espezialitatean (dantza garaikidea).

Erakunde eskudunek emandako kredentziala, zeinetan esaten baita aurreko ataleko ikasketak gainditu direla.

Dantzako goi mailako titulua.

Dantza espainiarra

Ez

Agiria, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoa ezarri aurreko Dantza ikasketa ofizialak oso-osorik gainditu direla egiaztatzen duena, Musikako kontserbatorioek, Dantzako kontserbatorioek, eta Arte Dramatiko eta Dantzako eskolek emana, betiere behar den espezialitatean (dantza espainiarra).

Erakunde eskudunek emandako kredentziala, zeinetan esaten baita aurreko ataleko ikasketak gainditu direla.

Dantzako goi mailako titulua.

Moko flauta

Ez

Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako moko flauta irakasle titulua.

1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako irakasle edo lanbide titulua, edo lehenagoko planetako Gaitasun Diploma, behar den espezialitatean.

Musikako goi mailako titulua, moko flauta espezialitatean.

Musikako goi mailako titulua, kantuaren eta instrumentuen pedagogia espezialitatean, moko flautaren aukeran.

Musika ontzeko oinarriak

Ez

Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako harmonia, kontrapuntu, konposizio eta instrumentazio irakasle titulua.

1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako irakasle edo lanbide titulua, edo lehenagoko planetako Gaitasun Diploma, behar den espezialitatean.

Musikako goi mailako titulua, konposizio espezialitatean.

Jazzaren atarian

Bai

Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako Irakasle titulua.

1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako irakasle edo lanbide titulua, edo lehenagoko planetako Gaitasun Diploma.

Musikako goi mailako titulua.

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Orkestra

Ez

Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako orkestra zuzendaritzako goi mailako irakasle titulua, edo lehenagoko planetan baliokidea dena.

Musikako goi mailako titulua, orkestra zuzendaritza espezialitatean.

Antzinako Musikaren Langela

Bai

Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako Irakasle titulua.

1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako irakasle edo lanbide titulua, edo lehenagoko planetako Gaitasun Diploma.

Musikako goi mailako titulua.

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

V. ERANSKINAREN B) ATALA

Musikako erdi mailako zenbait espezialitatetan ezarritako proben ezaugarriak eta edukia

_Antzinako Musikaren Langela.

1. ariketa: kasuan kasuko errepertorioko bi obra jotzea, nahi direnak eta estilo kontrastatukoak. Hautagai bakoitzak, hala nahi badu, laguntzaileak eraman ditzake. Epaimahai aztertzaileak egoki dakusanean lanak geldiaraz ditzake.

2. ariketa: erdi mailako ikasle bati klase bat ematea. Edukia, batek nahi duena. Sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko. Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake. Proba hau gehienez ere 20 minutukoa izanen da.

_Jazzaren atarian.

1. ariketa: Jazzeko bi obra jotzea, nahi direnak eta estilo kontrastatukoak. Hautagai bakoitzak, hala nahi badu, laguntzaileak eraman ditzake. Epaimahai aztertzaileak egoki dakusanean lanak geldiaraz ditzake.

2. ariketa: erdi mailako ikasle edo ikastalde bati Jazzeko Hastapeneko klase bat ematea. Edukia, batek nahi duena (Sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahaiak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake. Proba hau gehienez ere 20 minutukoa izanen da.

V. ERANSKINAREN C) ATALA

Musikako goi mailakoaren eta Musikako erdi mailako espezialitateen arteko erlazioen zerrenda

Musika ontzeko oinarriak

_Harmonia eta melodia lagundua.

_Musika ontzea eta musika tresnetara moldatzea

_Bat-batekotasuna, musika tresnen tonualdaketa eta akonpainamendua.

Harpa

Harpa

Orkestra

Orkestrako eta musika-tresnen taldeko zuzendaritza

Moko flauta

Moko flauta

VI. ERANSKINAREN A) ATALA

Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoa

Goi Mailan irakasteko betebeharrak

1. Titulua izanda, proba praktikorik egin gabe sartzeko espezialitateak:

Harpa

Ez

Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako harpa irakasle goi mailako titulua.

1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako irakasle edo lanbide titulua, edo lehenagoko planetako Gaitasun Diploma, behar den espezialitatean.

Musikako goi mailako titulua, harpa espezialitatean.

Musikako goi mailako titulua, kantuaren eta instrumentuen pedagogia espezialitatean, harparen aukeran.

Moko flauta

Ez

Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako moko flauta irakasle go mailako titulua.

1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako irakasle edo lanbide titulua, edo lehenagoko planetako Gaitasun Diploma, behar den espezialitatean.

Musikako goi mailako titulua, moko flauta espezialitatean.

Musikako goi mailako titulua, kantuaren eta instrumentuen pedagogia espezialitatean, moko flautaren aukeran.

Musika ontzeko oinarriak honako alor hauetan:

_Harmonia eta melodia lagundua

_Musika ontzea eta musika tresnak

Ez

Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako harmonia, kontrapuntu, konposizio eta instrumentazio irakasle goi mailako titulua.

1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako irakasle edo lanbide titulua, edo lehenagoko planetako Gaitasun Diploma, behar den espezialitatean.

Musikako goi mailako titulua, musika ontzeko espezialitatean.

Musika ontzeko oinarriak honako alor hauetan:

_Bat-batekotasuna, musika tresnen tonualdaketa eta akonpainamendua

Ez

Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako harmonia, kontrapuntu, konposizio eta instrumentazio irakasle goi mailako titulua.

Irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako solfeo, musikaren teoria, transposizioa eta akonpainamendu irakasle go mailako titulua.

1942ko ekainaren 15eko Dekretuaren babesean emandako irakasle edo lanbide titulua., edo lehenagoko planetako Gaitasun Diploma, behar den espezialitatean.

Musikako goi mailako titulua, musika ontzeko espezialitatean.

Musikako goi mailako titulua, Musika Hizkuntzaren eta Hezkuntzaren Pedagogia espezialitatean.

Orkestra honako alor honetan:

_Orkestrako eta musika-tresnen taldeko zuzendaritza

Ez

irailaren 10eko 2618/1966 Dekretuaren arabera emandako orkestra zuzendaritzako goi mailako irakasle titulua, edo lehenagoko planetan baliokidea dena.

Musikako goi mailako titulua, orkestra zuzendaritza espezialitatean.

2. Titulua izanda, proba praktikora egin ondotik sartzeko espezialitateak:

Harmonia (jazza)

Bai

Musikako goi mailako titulua. (*Ikus beheko oharra)

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Baxu elektrikoa (jazza)

Bai

Musikako goi mailako titulua. (*Ikus beheko oharra)

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Bateria (jazza)

Bai

Musikako goi mailako titulua. (*Ikus beheko oharra)

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Kantua (jazza)

Bai

Musikako goi mailako titulua. (*Ikus beheko oharra)

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Taldea (jazza)

Bai

Musikako goi mailako titulua. (*Ikus beheko oharra)

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Kontrabaxua (jazza)

Bai

Musikako goi mailako titulua. (*Ikus beheko oharra)

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Gitarra elektrikoa (jazza)

Bai

Musikako goi mailako titulua. (*Ikus beheko oharra)

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Pianoa (jazza)

Bai

Musikako goi mailako titulua. (*Ikus beheko oharra)

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Saxofoia (jazza).

Bai

Musikako goi mailako titulua. (*Ikus beheko oharra)

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Tronboia (jazza)

Bai

Musikako goi mailako titulua. (*Ikus beheko oharra)

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Tronpeta (jazza)

Bai

Musikako goi mailako titulua. (*Ikus beheko oharra)

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Eszena Lirikoa

Bai

Musikako goi mailako titulua.

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Lan Merkatua eta Kudeaketa

Bai

Musikako goi mailako titulua.

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Gaur Egungo Musika

Bai

Musikako goi mailako titulua.

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Gorputz Teknika eta Mugimendua

Bai

Musikako goi mailako titulua.

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

Musikari aplikaturiko teknologia

Bai

Musikako goi mailako titulua.

Doktorea, lizentziaduna, ingeniaria, arkitektoa.

(*) Oharra: Jazzaren arloko espezialitateetan "Musikako Goi Mailako titulua, jazzaren arloko espezialitatea" aurkezten duten eskatzaileek ez dute proba praktikorik egin beharko zerrendetan sartzeko. Hala ere, probarik gabe sartu ahal izateko, instrumentuen espezialitateetan zerrenda bakoitzari dagokion instrumentu nagusiaren titulazioa eskatuko da.

VI. ERANSKINAREN B) ATALA

Musikako goi mailako espezialitate batzuetarako proben ezaugarriak eta edukia

_Baxu elektrikoa (jazza), bateria (jazza), kantua (jazza), kontrabaxua (jazza), gitarra elektrikoa (jazza), pianoa (jazza), saxofoia (jazza), tronboia (jazza) eta tronpeta (jazza).

1. ariketa: nahi den pieza bat edo gehiago interpretatzea (gehienez ere 15 minutu).

2. ariketa: epaimahaiak proposatutako gai baten gaineko klase bat (gehienez ere 15 minutu) ematea (sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.

3. ariketa: bere irakasgaiaren programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 15 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez

_Harmonia (jazza).

1.1 ariketa: epaimaiak zehaztutako gaiari eta ezaugarriei jarraikiz obra labur bat ontzea.

1.2 ariketa: epaimahaiak emandako egitura baten gainean instrumentu harmonikoarekin inprobisatzea.

2. ariketa: Epaimahaiak proposatutako gai baten gaineko klase bat (gehienez ere 15 minutu) ematea (sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.

3. ariketa: arloko irakasgai bakoitzaren (harmonia _jazza_ eta musika ontzea _jazza_) programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 15 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez

_Taldea (jazza).

1. ariketa: epaimahaiak emanako pieza estandar baten gainean ikasle talde bati klase bat (gehienez ere 15 minutu) ematea (sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.

2. ariketa: bere irakasgaiaren programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 15 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez

_Eszena lirikoa.

1. ariketa: epaimahaiak ikasgaiari buruz emandako gai bat idatziz garatzea (sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.

2. ariketa: Epaimahaiak proposatutako gai baten gaineko klase bat (gehienez ere 15 minutu) ematea (sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.

3. ariketa: bere irakasgaiaren programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 15 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez

_Lan Merkatua eta Kudeaketa.

1. ariketa: epaimahaiak proposatutako gai bat, irakasgaiarekin zerikusia duena, idatziz garatzea. (ikus abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Aginduan argitaratutako curriculumeko deskriptoreak, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

2. ariketa: epaimahaiak proposatutako gai baten gaineko klase bat (gehienez ere 15 minutu) ematea (sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.

3. ariketa: bere irakasgaiaren programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 15 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez

_Gaur egungo musika.

1. ariketa. izangaiak libreki aukeratutako pieza bat edo batzuk, estilo horretakoak, interpretatzea. (15 minutu, gehienez).

2. ariketa: epaimahaiak proposatutako gai baten gaineko klase bat (gehienez ere 15 minutu) ematea (sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.

3. ariketa: bere irakasgaiaren programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 15 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez

_Gorputz teknika eta mugimendua.

1. ariketa. epaimahaiak proposatutako bi gai idatziz garatzea, bata Gorputz Teknikaren irakasgaiarekin zerikusia izanen duena, eta bestea Mugimenduarekin (ikus abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Aginduan argitaratutako curriculumeko deskriptoreak, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

2. ariketa: epaimahaiak proposatutako gai baten gaineko klase bat (gehienez ere 15 minutu) ematea (sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.

3. ariketa. arlo horretako irakasgai bakoitzaren (Gorputz Teknika eta Mugimendua) programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 15 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez

_Musikari aplikaturiko teknologia

1. ariketa: epaimahaiak proposatutako gai bat, irakasgaiarekin zerikusia duena, idatziz garatzea (ikus abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Aginduan argitaratutako curriculumeko deskriptorea, urriaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

2. ariketa: epaimahaiak proposatutako gai baten gaineko klase bat (gehienez ere 15 minutu) ematea (sarrera labur bat egin beharko da, eman nahi den klase horren alderdi pedagogiko garrantzitsuenak zein diren esateko). Epaimahai aztertzaileak espezialitatearen gaineko galderak egin eta azalpenak eska ditzake.

3. ariketa: bere irakasgaiaren programazio didaktikoko proposamen bat aurkeztu eta defendatzea (gehienez ere 15 minutu), Nafarroako curriculumari jarraikiz (abuztuaren 27ko 423/2002 Foru Agindua). Proposamen horren hiru ale aurkeztu beharko dira Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Idazkaritzan, proba hau egin baino bost egun baliodun lehenago gutxienez

VII. ERANSKINAREN A) ATALA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko espezialitateen zerrendetan, jakite-maila gainditzeko eskatzen dutenak

ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO IRAKASLEEN KIDEGOA

_Marrazketa teknikoa.

_Bolumena.

VII. ERANSKINAREN B) ATALA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko iralasleen kidegoko espezialitateetarako ezarritako proben ezaugarriak eta edukia

_Marrazketa teknikoa.

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Bolumena:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

VIII. ERANSKINAREN A) ATALA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisu-maistren kidegoko espezialitateen zerrendetan, jakite-maila gainditzeko eskatzen dutenak

ARTE PLASTIKOETAKO ETA DISEINUKO TAILERREKO MAISU-MAISTREN KIDEGOA

_Grabatu eta estanpazio teknikak.

_Metala lantzeko teknikak

VIII. ERANSKINAREN B) ATALA

Arte Plastikoetako eta Diseinuko tailer maisu-maistren kidegoko espezialitateetarako ezarritako proben ezaugarriak eta edukia

_Grabatu eta estanpazio teknikak.

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

_Metala lantzeko teknikak:

Proba teoriko-praktikoa izanen da, bi ordukoa gehienez ere. Proba espezialitate honi atxikitako moduluen eduki teorikoei eta praktikoei buruzkoa izanen da.

Iragarkiaren kodea: F0700061