9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2005eko urriaren 24ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 127. zenbakian, argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak puntu gehienez gainditu dituzten izangaien izenak eta izendatzeko proposamena aurkeztu ditu.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko barrutiko sendagile espezialista izateko bi lanposturako izendapen proposamena onesten da, honako hauen aldekoa hain zuzen:

_Igoera txanda:

ANA OYARZABAL ZULAICA

_Txanda irekia:

M.ª AMPARO SANTAMARIA TORROBA

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2006ko abenduaren 11n._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0620198