9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3163/2006 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez bukatutzat ematen da deialdia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko agintarien C mailako gidari izateko 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 26ko 3163/2006 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko agintarien C mailako gidari izateko 16 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia eta Vicente Oscar Zabalza jaunari 655 zenbakiko lanpostu hutsa esleitu dio. Lanpostu hori Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia da eta Cordovillan aritzekoa da.

Deialdia 2006ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 22an.

Iruñean, 2006ko abenduaren 26an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0700470