9. ALDIZKARIA - 2007ko urtarrilaren 19a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3085/2006 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Barne Medikuntzako barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 18an emandako 3085/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu ditu Tomás Rubio Vela jauna eta Fermín Javier Jiménez Bermejo jauna , Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Barne Medikuntzako barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta honako lanpostu hutsak esleitu zaizkie:

Tomás Rubio Vela jaunari, lanpostu huts bat Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 68604).

Fermín Javier Jiménez Bermejo jaunari, lanpostu huts bat Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 68647).

Deialdia 2005eko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 24an.

Iruñean, 2006ko abenduaren 18an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0700343