89. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

197/2007 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena lurpeko linearen proiektua (T.E.), eragiketa zentroa eta eraldaketa zentroak (100 eta 6530 Kv) egiteko, Izaban den Erronkariko Ipar Eskiko Zentrorako. Erronkariko Ibaxaren Batzordea da sustatzailea.

2007ko maiatzaren 23an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. Proiektua Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko I letran sartuta dago. Beraz, Ingurumeneko ukipenetarako baimena behar du.

Foru dekretu horren 36. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Legearen 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimendu ahal diren jardueretarakoa ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Proiektuaren arabera, Izaba-Frantzia errepidearen azpian, 5 km inguruko tartean, linea elektrikoa pasatuko da, Erronkariko Ipar Eskiko Zentroaren aterpeak energiaz hornitzeko. Obra guztia Larra-Aztaparretako ES2200001 BILean eginen denez, ingurumenean eragin txikiena duen soluzio teknikoa hartu da proiekturako.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea lurpeko linearen proiektua (T.E.), eragiketa zentroa eta eraldaketa zentroak (100 eta 6530 Kv) egiteko, Izaban den Erronkariko Ipar Eskiko Zentrorako. Erronkariko Ibaxaren Batzordea da sustatzailea.

2. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura).

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Izabako Udalari, SPRINi eta Erronkariko Ibaxaren Batzordeari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 12an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0709796