I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza
919/2007 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusiak emana. Honen bidez hasiera batez onesten da "Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko Campusa" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z-7 jarduketa unitateko xehetasun azterlana, INMUDENSAk sustatua.
2007ko martxoaren 28an, Inmobiliaria de la Universidad de Navarra S.A.k (INMUDENSA) xehetasun azterlan bat aurkeztu zuen Iruñeko Udalean, izapideak egiteko. Azterlan hori "Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko Campusa" izeneko Udalez gaindiko Plan Sektorialeko Z-7 jarduketa unitateari dagokio, eta kirol pistak handitu eta estaltzea du xede.
2007ko maiatzaren 10ean, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Planeamendu Zerbitzuak, "Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43. artikuluari jarraikiz, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak Udal honi emandako baimenik ez dagoenez, Nafarroako Unibertsitateko UPSaren esparruan garapenerako planeamendua tramitatu eta onesteko", aipatu den xehetasun azterlana igorri du, "izapideak egiteko, edo dagokion baimenarekin itzultzeko".
Xehetasun azterlanaren helburua da ezarpeneko baldintzak, gehieneko lerrokadurak eta sestrak zehaztea, Nafarroako Unibertsitateko kirol instalazioetan estali gabe dauden tenis pistetako biren eremuan tenis pista bat eta paddleko hiru pista, estaliak, egin nahi baitira.
Ikusirik Azterketa eta Lurralde Plangintzarako Atalak egindako txostena, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Hasiera batez onestea "Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko Campusa" izeneko UPSeko Z-7 jarduketa unitateko ("kirol eremua eta zerbitzuak") xehetasun azterlana, INMUDENSAk sustatua. Kirol pistak handitu eta estaltzea du xede.
2. Espedientea hogei egunez jendaurrean jartzea.
Horretarako, espedientea ikusgai egonen da interesatuen eskura Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Armada Etorbidea, 2, 3. solairua, Iruña), eta epe horretan zilegi izanen da egokiak diren alegazioak aurkeztea, idatziz.
3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Iruñeko Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko ekainaren 12an._Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.
Iragarkiaren kodea: F0709806