Iragarkia
89. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 20a
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza
ERABAKIA, 2007ko ekainaren 25ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua; honen bidez onesten da "Ebroko korridorea Logistika eta Garraio Zentroa (Cortes, Nafarroa)", udalez gaindiko plan sektoriala, Centro Logístico y de Transporte del Corredor del Ebro, S.L. (CELTCE, S.L.) sozietateak sustatu duena.
I._Aurrekariak.
2006ko apirilaren 3an Nafarroako Gobernuak erabaki zuen Cortesen paratu beharreko "Ebroko korridorea" Logistika eta Garraio Zentroa izeneko proiektua, Centro Logístico y de Transporte del Corredor del Ebro, S.L. (CELTCE, S.L.) sozietateak sustatua, Udalez gaindiko Proiektu Sektorial deklaratu, jendaurrean jarri eta jarduketak ukituko dituen alderdien udalei entzunaldia ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen ondorioetarako eta Ingurumen Ebaluazio Estrategikoaren prozedura bete dadin.
UPSaren xedea Cortesko udalerrian Logistika eta Garraio Zerbitzuen Zentro handi bat (aurrerantzean LGZZ) instalatzea da; ondoren horren aldeko arrazoiak azalduko dira:
_Kokapena estrategikoa da nazio eta nazioarteko komunikazio bide nagusien multzoan eta N-232 errepideko trafiko handia kontuan hartuta, eta inguruko hiri handietatik distantzia egokietara dago.
_Logistikaren eta garraio zerbitzuen arloko jarduera ekonomikoa dibertsifikatuko da Nafarroan, eta ezarriko diren azpiegiturak Iruñean daudenen osagarriak izango dira.
_Eraginpeko eremuko ekonomia eta gizarte bizitza suspertuko ditu; izan ere zentroa bertan kokatzeko eskaria oso handia baita.
Erabaki hori 2006ko apirilaren 26ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara (50. zk.) eta jendaurrean egon den epean bi alegazio-idazki aurkeztu dira. Ondotik azaltzen da bakoitzaren edukia eta eman zaien erantzuna.
Idazki hauetako bat enpresa sustatzailearena da eta bertan hasierako dokumentuan sartu nahi dituen aldaketak azaltzen dira _apirilaren 3ko Gobernuaren erabakian ezarritako zehaztapenak eta Cortesko Udalaren alegazioen kontsiderazioak barne_, eta 2006ko maiatzeko UPSaren dokumentu berrian biltzen direnak, alegazio idazkiari atxikita. Hau dela eta, Cortesko Udalaren alegazioei emandako erantzunean dokumentu berri hau aipatuko da.
II._Aurkeztutako alegazioak.
1._Cortesko udalaren alkate jaunaren ebazpena.
Cortesko udalaren alkate jaunak, 2006ko maiatzaren 24an emandako Ebazpenean, udaleko idazkariaren txosten juridikoan eta udal arkitektoaren txostenean esandako moduan alegazioak aurkeztu ditu, ebazpen honekin batera datozenak.
1.1. Idazkariaren txosten juridikoaren edukia.
1. LGZZa paratzeko lursailak udalaren herri ondasunak dira gaur egun. Hau guztia, lursail hauek besterentzeko traba handia da, eta besterentze hau beharrezkoa da aipatu LGZZa paratzeko. Hau guztia dela eta, UPSaren hirigintza araudiko 4. artikuluan, Lurzoruaren hirigintza araubideari buruzkoan, hurrengo zehaztapena sartzea eskatu du: "Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 103.3 a) artikuluan ezarritakoarekin bat, CELTaren udalez gaindiko plan sektoriala onartzeak bere esparruaren xede den herrilurren besterentze automatikoa ekarriko du eta Cortesko udalaren ondare izatera pasatuko da, lurzoru urbanizagarri gisa".
2. Ingurumenari buruzko xedapenak betetze aldera indargabetutako aipamen legalak erabili dira. Hori dela eta, eta honi buruz ematen ari diren aldaketaz gain, hurrengo testuarekin ordezkatu beharko da. "Ingurumenari buruzko arautegi aplikagarria aplikatuko da".
3. Araudiaren 2. artikuluan egindako akats materiala zuzendu dadila, horrela UPSaren indarraldia mugagabea izanen dela azaldu dadin.
Idazkariaren txosten juridikoari erantzuna:
1.ari: Lehenbizi, eta lege xedapen bat zehaztapen gisa hirigintza araudi batean sartzea beharrezkoa ez bada ere, proposatzen den zehaztapena ez da hirigintzakotzat hartzen. Alde horretatik UPSaren araudian sartzea bidegabea da. Edozein kasutan, araudian sartu edo ez, alegazioan aipatzen den araua betetzea, foru lege berak ezarriko luke, aplikazio horren eraginkortasuna ez litzateke inkorporazio horren menpe egonen.
Ondorio gisa, proposatzen den zehaztapena ez daUPSaren hirigintza araudian azaldu behar; beraz, aurkeztutako dokumentu berriaren 4. artikuluan sartu denez, bertatik kenduko da.
2. eta 3.ri bidezko da alegazioak baiestea. Bertan proposatutako zehaztapen dokumentu berriaren 13. eta 2. artikuluetan sartu dira.
1.2. Udal arkitektoraren txostenaren edukia:
1. Egungo bide sarearekiko loturak LGZZaren mugatze orokorrean sartu beharko dira.
2. Araudiaren 26. artikuluan hurrengo zehaztapena sartuko da: "LGZZaren urbanizatzeko proiektuaren eta beharrezkoak diren autoentzako loturen idazketa eta exekuzioa, ekimen pribatukoak eta entitate hartzaileak garatu beharrekoak izanen dira".
3. 7. artikuluan "kamioien aparkalekurako" (KA) eta "zerbitzugunea" (ZG) erabileretarako homogeneizazio koefizienteak sartu behar dira, irabazizko erabilerak baitira.
4. 36. eta 45. artikuluetan "EAdos" eta "EAis" lurzatietarako 100 m²ko gutxieneko azalera ezartzen da (lurzatiaren gutxieneko frontea eta sakonera laguntzen ez dutenak), azalera hau UPSan proiektatutako lurzati txikiena baino txikiagoa denean. Hau dela eta, aipatu artikuluetan hurrengo zehaztapena agertu behar du: "Gutxieneko azalera: 516 m²; Gutxieneko frontea: 12 m; Gutxieneko sakonera: 43 m".
5. 39. eta 48. artikuluetan lurzatien eraikigarritasun koefiziente garbia 0,8 m²/m²tan ezartzen da, dokumentazio grafikoan aipatzen denarekin kontraesanean, non eraikigarritasunak gehienezko lerrokadurei aipu egiten dien. Hau dela eta, aipatu artikuluetan hurrengo zehaztapenak agertu behar du: "Gehienezko eraikigarritasuna dokumentazio grafikoan jasoa dago: lerrokaduren planoan".
6. Zentro Eragileko (ZE) lurzati pribatuak, ez dute soilik gehienezko eraikigarritasuna kuantifikatu behar, baita lurzatien azalera osoa ere.
Udal arkitektoaren txostenari erantzuna.
1.ari: UPSaren memoria eta dokumentazio grafikoaren arabera, sarbide nagusia, edo zentroaren egungo bide sarearekiko loturak, "Zentroaren azalera osoa" deitzen denaren baitan zenbatzen da, "sistema nagusi" gisa hartuz.
Dena dela, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoaren arabera zentroaren mugatik kanpoko ibilgailuendako sarreraren ondorio guztietarako sistema nagusi gisa kalifikatzeak, dokumentu berriaren memoriak 10.1.1. esaten duen gisan, sustatzailearen bete beharrak sistema orokorrak administrazio publikoak exekutatzeko beharrezkoa den lurzorua nahitaez eta dohainik lagatzera mugatzea ekarriko luke; baina sarbideen beharra Zentroa ezartzearen ondorio da eta aipatu Gobernuaren erabakiaren 7. atalean ezarri bezala: "LAHFLaren 100 c) artikuluan zehaztutakoarekin bat , jarduketatik kanpoko sistema orokorrekin konektatzeko azpiegituren kostua sustatzailearen kontura izanen da eta, behar izanez gero, berak egin beharko ditu azpiegitura horiek, eta, jarduketaren ezaugarrien ondorioz beharrezkoa bada, aipatu sistemak handitzeko edo sendotzeko obrak egin beharko ditu".
Horiek horrela, N-232 errepidearen loturatik zentrorako sarbidearen eremuaren kalifikazioa, ondorio guztietarako sektorearen zati izan beharrekoa, "kanpoko sistema orokorrekiko bideetarako lotura" beharko du izan, sustatzailearendako arestian gogoratutako betebeharrekin bat, LAHFLaren 100 c) artikuluan ezarritakoak.
2.ari: alegazio honetan proposatutako zehaztapena, aurkeztutako dokumentu berriaren 26. artikuluan hein batean bildutakoa, LAHFLaren 100 f) artikuluak sustatzailearendako ezartzen duen betebeharrekin bat dator orohar, artikulu beraren c) letran aurreikusitakoa deusetan galarazi gabe. Horren ondorioz, eta beharrezkoa ez bada ere, alegazioa onetsi beharra dago, dena dela, praktikoena eta hoberena LAHFLAren 100. artikuluari erreferentzia egitea izanen litzateke, non "lurzoru urbanizagarriko jabeen betebeharrak" ezartzen diren.
3.ari: bidezko da alegazio hau baiestea. Bertan egindako proposamena dokumentu berriaren hirigintza araudiaren 7. artikuluan jasotzen da, hurrengo moduan aurkeztua:
_Gasolindegi erabilerarako homogeneizazio koefizientea: 0,05.
_Kamioien aparkalekurako homogeneizazio koefizientea: 0,025.
4.ari: bidezko da alegazio hau baiestea, bere proposamenak dokumentu berriaren hirigintza araudiaren 36. eta 45. artikuluetan jasotzen dira.
5.ari: bidezko da alegazio hau baiestea, bere proposamenak dokumentu berriaren hirigintza araudiaren 39. eta 48. artikuluetan jasotzen dira.
6.ari: 55. artikuluaren edukia eta 10. planoan jasotako zehaztapen grafikoak ikusirik, Zentro Eragileko (ZE) lurzatien eraikuntza baldintzak modu aski garbian azaldu direla ulertzen da. Aurkeztutako dokumentu berrian, jatorrizko dokumentuarekin alderatuta, Zentro Eragilearekiko kokagune eta antolamendu berria proposatzen da, baina arestiko eraikuntza baldintza zehatz antzekoekin.
2._UPSaren sustatzailearen alegazio idazkia: CELTCE, S.L. enpresa.
Edukia:
Alegazio idazki honek 2006ko maiatzaren 26an aurkeztutako dokumentu berrian egindako aldaketak azaltzen ditu. Aldaketa hauek trafiko azterlanean proposatzen den sarbide berriaren eskakizunetan oinarritzen dira. Horrek barne antolaketaren berrazterketa ekarri baitu eta baita ere aipatu 2006ko apirilaren 3ko Gobernuaren Erabakian ezarritako zehaztapenetan.
1. Sarbide nagusia: sarbide nagusia antolamenduaren erdiko zeharkako bidetik egiten da.
2. Mugaketa: Zentroa N-232 errepidearekin lotzeko behar den azalera sartu da, eta berdegune zati txiki bat kendu da, Zentrotik ipar-mendebaldera, N-232 errepidearen bikoizketan aurreikusitako atsedenleku bati dagokio eta.
3. Barnea eremuetan banatzea: hurrengo hauek dira aldaketa nagusiak:
_Zentro Eragilearen berrantolatzea eta kokagune berria.
_Nabeen eremuan bilbea sinplifikatzea.
_Kamioien aparlekuaren azalera murriztea.
_Hornikuntzak bi lurzatitan biltzea.
4. Okupazioaren aldaerak: kamioien aparlekua hego-ekialdeatik zabaldu ahalko da Zentroaren mugetaraino eta Zentro Eragilean IAT bat edo baimendutako beste erabilpenen bat ezarri ahalko da, bi lurzatiak bat egitearen ondorio den azalera zabalean.
5. Intermodalitatea eremuak eta Zentroaren handitzea: Zentroaren hazkundea aurreikusi da trenbidea LGZZaren jarduerarekin integratzeko, Zentroaren eta burdinbidearen arteko lursailen (308.730 m²) antolamenduaren bidez. Horrekin batera jarduketa irizpideak ezarri dira. Halaber, Zentroaren etorkizuneko balizko zabaltze baten antolamendua erantsi zaio. Zabaltze hau zentroarekin ipar-mendebaldetik mugakide diren lursailetan eginen litzateke (367.850 m²) eta jatorrizko dokumentuan aurreikusia zegoen.
6. Hirigintza instalazioak: energia elektrikoaren eta uraren hornidura zerbitzu nagusien loturetan aldaketa batzuk sartu dira, garrantzi handirik gabekoak.
7., 8. eta 9. Azalera berriak, lagapenak eta aparkalekuak:
_Zentroaren azalera: 788.766 m².
_Sarbide nagusia: 46.123 m².
_Zentroaren azalera osoa: 834.889 m² (aurreko osoa: 801.558 m²).
_Logistika eta Garraiorendako Zerbitzuen Eremua (nabeak): 395.592 m² (lehen 369.795 m²).
_Zentro eragilea eta zerbitzuetakoa (ibilgailu arinen aparkalekua hartzen du): 93.110 m² (lehen 81.284 m²).
_Kamioien aparkalekua eta zerbitzugunea: 35.709 m² (lehen 59.128 m²).
_Berdeguneak: 96.469 m² > 78.876,60 m² = 788.766 m² en %10 (lehen 84.310 m²).
_Erabilera anitzeko ekipamendua: 33.456 m² > 31.550,64 m² = 788.766 m² en %4 (lehen 32.288 m²).
_Bideak, bideetako aparkalekuak eta denetariko azalerak: 134.430 m² (lehen 174.753 m²).
Aparkatokiak. Lurzatien batez besteko tamaina, aparkatokien kalkulurako oinarri, 1.713 m²-koa da orain (lehen 1.547 m²), azalera eraikigarri osoa 209.625 m²-koa da (lehen 193.805 m²). Hau dela eta aparkatoki kopurua 1.938tik 2.096ra igaro da.
Kopuru honi hirugarren erabilerakoak gehitu behar zaizkio, horrela azalera eraikigarri osoa 58.447,80 m²-koa izanik (lehen 65.163,36 m²), aparkatoki kopurua 1.304tik 1.169ra igaro da. Beraz, orotara 3.265 aparkatoki eginen dira (lehen 3.242), proiektuak proposatzen dituen 3.336 aparkatokiak baino gutxiago (lehen 3.282).
10. Eraikuntza ordenantzak: aldaketa txikiak aipatu dira.
11. Eredu-aprobetxamendua: sartu diren aldaketak eta kamioien aparkalekuari eta zerbitzuguneari esleitutako aprobetxamenduak, eredu-aprobetxamendua %4,72 gehitzea ekarri du 0,32686tik 0,34228ra igaroz.
12. Lurzatiaren gutxieneko baldintzak: udal arkitektoaren txostenaren 4. alegazioaren edukiarekin bat.
13. Lurzatien eremu libreetan eraikitzea: debekaturik.
14. Altuera handiagoko eraikuntzak: zenbait toki eta zenbait erabileretarako baimendu dira.
15. Xehetasun batzuk: bestelako alderdien doikuntzak dira (azterlan ekonomikoarena adibidez), sartutako aldaketen ondorio.
16.etik 31.enera doazen puntuen edukia, alegazio idazkiak adierazi bezala, "Nafarroako Gobernuaren erabakiaren eskakizun guzti-guztien betetzeari" buruzkoa da; beraz, puntu bakoitzaren edukiarekin batera erabakiari buruzko erreferentzia sartuko da.
16. LGZZaren kudeaketa, azterketa eta zuzendaritza sistema: aipatu erabakiaren 2. puntuan ezarria dagoen bezala, gaiari buruzko dokumentua erantsi da. Honen bidez espedientea behin betiko ebatzi baino lehen sustatzaileak "aipatu zentroaren kudeaketa, azterketa eta zuzendaritza sistema" aurkeztu beharko du.
17. Trenbidearen integrazio plana (5. puntuan dagoeneko aztertutako gaia): memoriaren 9.4. puntuan garatu da, aipatu erabakiaren 2. puntuan ezarritakoari erantzunez, honen bidez sustatzaileak espedientea behin betiko ebatzi baino lehen "Trenbidearen integrazio plana" aurkeztu beharko du besteak beste.
18. Ondare arkeologikoaren babesa: dokumentu berriaren araudiaren 16. artikuluak aipatu erabakiaren 3. puntuan zehaztutakoari jarraikiz obren jarraipen arkeologikoa ezartzen du. Horrela, sustatzaileak Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak 2005eko irailaren 26ko txostenean emandako ondare arkeologikoaren babeserako prebentzio neurriak hartuko ditu.
19., 24., 25., 26., 27., 28., 29. eta 30. Puntu guzti hauek hondakin eta euri urak husteko zenbait alderdiri buruzkoak dira: aipatu erabakiaren 4. puntuak, hondakin urak husteari buruz, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak 2005eko urriaren 3an eta NILSAk 2005eko urriaren 20an esandakoari jarraitzen dio, eta, euri urei buruz, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak 2005eko urriaren 3an esandakoari jarraituko dio. Honi buruz sustatzaileak memoriaren zenbait puntutan eta Araudiaren zenbait artikulutan, bai eta plano batzuetan ere, txosten horietan ezarritako irizpideak biltzen direla adierazi du.
20. Etorkizuneko garapenerako lursailen erreserba: aipatu erabakiaren 6. puntuak, N-232 errepidearekiko loturari buruz Herri Lan Zuzendaritza Nagusiak ezarritakoarekin bat, etorkizunean izaten ahal diren garapen berrietarako lursailen erreserba kontuan izan beharko du, eta, nahitaezko eta beharrezko jarduketak egin egungo bide sarearen funtzionaltasun baldintzak antzeko baldintzetan mantentzeko. Horren inguruan sustatzaileak adierazi du lotura hauetarako erreserbatutako eremuak nahikoak direla, gainera hego-ekialdean dagoen Cunchillos bidea Zentroa industrialdearekin eta herrigunearekin lotzeko bidea bihurtzen ahal dela, modu honetan aurreikusitako sarbidearen alternatiba bihurtuz.
21. Autoentzako nahiz zerbitzuendako loturen kostuak: kostu hauek UPSaren ekonomia azterlanean kontuan hartzen dira, aipatu erabakiaren 7. puntuan ezarritako zehaztapenarekin bat. Bertan, LAHFLaren 100. artikuluko zehaztapenekin bat, sustatzaileak jarduketatik kanpoko sistema nagusiekiko loturen azpiegiturak eraikitzeko betebeharra dauka, eta, hala badagokio jarduketaren ezaugarriek eskatzen dituzten sistemak zabaldu edo handitzeko beharrezkoak diren lanak egitea ere.
22. Suteen aurkako babesa: aipatu erabakiaren 8. puntuak zehazten du ezarriko diren establezimenduetako bakoitzean abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretuan suteez araututakoa bete beharko dela, hain zuzen ere 3. eranskineko 6. idatz-zatian suteetarako ura hornitzeko sistemez ezarritakoa. Zehaztapen hau UPSaren memorian nahiz araudian jasotzen da.
23. Obrak egiteko baimenak: sustatzaileak aipatu erabakiaren 9. puntuan jasotako zehaztapena betetzeko ardura hartu du. Horren bidez, egin nahi diren instalazioak (ubide publikoak, etab.) ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, entitate sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.
31. N-232 errepidearekiko lotura biribilgunea: handitu eginen da, bertan bat egiten duten lotura guztiak modu eraginkorrean hartzeko. Aurreikusitako diseinuaren eskema erantsi da.
Erantzuna:
UPSaren sustatzaileak aurkeztutako alegazioak orokorrean onargarriak dira, ondoko salbuespenak izan ezik:
a) 5. puntuak aipatzen dituen etorkizuneko intermodalitate eremuaren garapenak eta zentroaren handitzeak (handitzea jatorrizko dokumentuan aurreikusia zegoen), bere garaian UPSa aldatzea eskatuko dute.
b) Araudiaren 16. artikuluak ezarritako obren jarraipen arkeologikoa (18. puntuan aipatutakoa) Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalaren 2005eko irailaren 26ko txostenaren edukiarekin zenbait aldaketa erakutsi ditu. Dena dela, Ingurumen ondorioen adierazpenean ezarritako baldintzetako batekin bat, sustatzaileak aipatu txostenean azaltzen diren ondare arkeologikoaren babeserako prebentzio neurriak hartu beharko ditu. Baldintza horrek txostenaren edukiaren betetzea bermatzen du.
c) 19., 24., 25., 26., 27., 28., 29. eta 30. puntuen edukiari buruz, hondakin eta euri urak hustutzeari buruzkoa baita, aipatu beharrekoa da, memoriaren puntu eta araudiaren artikulu zenbaitetan Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariaren 2005eko urriaren 3ko eta NILSAren 2005eko urriaren 20ko txostenetan ezarritako irizpideak jasotzen diren arren, urbanizazio proiektuak justifikatuko du eta hartuko diren erabakiak aipatu irizpideekin bat datozela, bereziki honi dagokionez: a) Zentroak ahalik eta gutxien alda dezala inguruko hidrologia; b) euri-urak bildu eta berdeguneak ureztatzeko erabiltzea; c) eragotzi egin behar da euri urak gainazal iragazgaitzetatik (zoladurak eta kamioiak aparkatzeko guneak, batez ere) arrastatzen dituen materialek eta gaiek ingurumena kutsatzea; eta d) euri jasa handien ondorioz lurrak eta azpiegiturak uholdeen eraginpean geratzeko arriskuan ez izatea.
d) Etorkizuneko garapenerako lursailen erreserbari buruz (20. puntua), Gobernuaren erabakiaren 6. puntuan zehaztutako moduan, sustatzaileak lotura hauetarako erreserbatutako eremuak nahikoak direla eta gainera zentrora aurreikusitakoaz gain beste sarbide bat egiteko aukera dagoela adierazi du.
Hori horrela, etorkizuneko garapen berriak sortutako trafiko arazoak konpontzeko beharrezkoak diren sarbidearen lotura eta adarrak handitu edo indartzeko printzipioz nahiko leku badago ere _bestalde, gerta litekeZentroaren hazkunde aurreikuspenekin bat ez etortzea_ bidezkoa da zehaztapen bat ezartzea, honen bidez tramitatzen ahal diren Zentroaren handitzeak, hala nola Zentroaren eta industrialdearen inguruan garapen berriei buruz egiten ahal den edozein proposamena, egungo bide sarea funtzionaltasun egoera berean mantentzeko beharrezkoak diren trafikoaren azterlan eta nahitaezko eta beharrezko jarduketekin lagunduko da. Jarduketa horiek, LAHFLko 100. artikuluan zehaztutakoarekin bat, sustatzaileak hartuko ditu bere gain.
e) Sustatzaileak aipatu erabakiaren 23. puntuan jasotako zehaztapena betetzeko ardura hartu du. Horren bidez, egin nahi diren instalazioak (ubide publikoak, etab.) ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, entitate sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik. Zehaztapen horren orokortasuna eta jatorria dela eta, bidezkoa da erabaki honetan jasotzea.
f) Gobernuaren erabaki horren azalpen zatian jaso diren lurralde eta hirigintzari buruzko gogoeten ondorio da N-232 errepidearekin lotura egiteko biribilgune berria sortzeko proposamena. Gogoeta horietan honako hau adierazten da: "lotuneko biribilgunera heltzeko bidearen eta N-232 errepidearen elkargunea egiteko aurrean aipatutako zerbitzu-bidearen elkargunea ezabatu da (zerbitzu-bideak beste ibilbide bat izanen luke, 240 metro luzeagoa), eta, beharbada, nahikoa izanen litzateke biribilgunearen forma eta tamaina aldatzea zerbitzu-bidearen oraingo elkargunea eta kokapena mantentzeko, biribilgunearen maila funtzionala eragotzi gabe".
Hala, sustatzaileak biribilgunearen forma eta tamaina aldatzeko proposamena egin du, zerbitzu-bidearen elkargunea eta hasierako kokagunea berreskuratzeko, Herri Lan Departamentuak proiektatu bezala. Dena den, proposamen hori gauzatzeak ondokoak eskatuko lituzke: a) aurretik Herri Lan Departamentuak onestea; eta b) gauzatzeak ekar lezakeen gainkostua, Herri Lan Departamentuak egindako N-232 errepidearen bikoizketa proiektuarekiko, CELT enpresa sustatzaileak hartzea bere gain. Herri Lan Departamentuaren ustez aurkeztutako proposamena ez bada egokia, funtzionaltasunari dagokionez, trafikoaren azterlanarekin batera aurkeztu zen elkargunerako konponbidea gauzatu beharko da, hari oniritzia eman baitzion Herri Lan Departamentuak.
III._Ingurumen arloko zehaztapenak.
Ekainaren 28ko 1593/2006 Ebazpenaren bidez, Ingurumen zuzendari nagusiak, Cortesko "Ebroko Korridorea" Logistika eta Garraio Zentroaren udalez gaindiko plan sektorialari buruz Ingurumenaren eraginaren adierazpena egin zuen, eta ingurumenari dagokionez egokia dela adierazi. Plan hori Sociedad Centro Logístico y de Transporte del Corredor del Ebro, S.L. (CELTCE, S.L.) sozietateak sustatu du. Espedientean ageri diren zuzenketa neurriez gain honako baldintza hauek bete behar dira:
_Tramitatzen ari den udalez gaindiko plan sektorialari Ingurumen ebaluazio estrategikoa egin bazaio ere, Zentroan eginen diren jardueretako bakoitzak dagokion administrazio baimena jaso behar du, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen arabera.
_Zentro berrian argindarraren konexioa egiteko linea elektrikoaren proiektua bereiz tramitatu behar da, Ingurumen eraginaren adierazpenetik kanpo, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatutakoarekin bat. Linea berrirako proposatu den trazadura egokia da.
_Euri uren sarean bilduko den ura kudeatzeko proiektua eginen da. Ura drainatzen duten eremuen deskripzioa eta kokapena ere sartuko dira proiektu horretan, eta Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari igorriko zaio, txostena eman dezan. Hautaturiko irtenbidearen aldeko arrazoiak azalduko dira.
_Sustatzaileak Vianako Printzea Erakundea-Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Ondasun Higigarri eta Arkeologia Atalak 2005eko irailaren 26ko txostenean azaldutako prebentzio neurriak hartu behar ditu. Bereziki, 4. aztarnategi arkeologikoa ez dela ukituko bermatzeko neurriak hartuko ditu.
Horrenbestez, Lurraldearen Antolamenduko Batzordeak 2006ko ekainaren 28an eman txostenarekin bat, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Aurkeztu diren alegazioak erabaki honen azalpen zatian adierazitako moduan ebaztea.
2. Cortesko "Ebroko Korridorea" Logistika eta Garraio Zentroaren udalez gaindiko plan sektoriala, Sociedad Centro Logístico y de Transporte del Corredor del Ebro, S.L. (CELTCE, S.L.) sozietateak sustatua, onestea, honako zehaztapen hauekin:
a) N-232 errepidearen loturatik Zentrorako sarbidearen eremuaren kalifikazioa, ondorio guztietarako sektorearen zati izan beharrekoa, "kanpoko sistema orokorrekiko bideetarako lotura" beharko du izan, sustatzailearendako arestian gogoratutako betebeharrekin bat (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 100 c) artikuluan ezarriak).
b) Enpresa sustatzaileak egindako proposamena (N-232 errepidearekin lotzeko ekialdeko biribilgunearen forma eta tamaina aldatzea) gauzatzeko aldez aurretik Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak dagokion proiektua onetsi beharko du. Gauzatzeak ekar lezakeen gainkostua, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak egindako N-232 errepidearen bikoizketa proiektuarekiko, CELT enpresa sustatzaileak hartuko du bere gain.
Hala ere, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuaren ustez aurkeztutako proposamena ez bada egokia, funtzionaltasunari dagokionez, trafikoaren azterlanarekin batera aurkeztu zen elkargunerako konponbidea gauzatu beharko da, hari oniritzia eman baitzitzaion.
c) Urbanizazio proiektuak justifikatuko du hondakin urak eta euri urak hustutzeko moduak bat etorriko direla Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariaren 2005eko urriaren 3ko eta NILSAren 2005eko urriaren 20ko txostenetan ezarritako irizpideekin, bereziki honi dagokionez: a) Zentroak ahalik eta gutxien alda dezala inguruko hidrologia; b) euri-urak bildu eta berdeguneak ureztatzeko erabiltzea; c) eragotzi egin behar da euri urak gainazal iragazgaitzetatik (zoladurak eta kamioiak aparkatzeko guneak, batez ere) arrastatzen dituen materialek eta gaiek ingurumena kutsatzea; eta d) euri jasa handien ondorioz lurrak eta azpiegiturak uholdeen eraginpean geratzeko arriskuan ez izatea.
d) LAHFLko 100. artikuluan zehaztutakoarekin bat, kanpoko sistema orokorrekin konektatzeko azpiegituren kostua sustatzailearen kontura izanen da eta, behar izanez gero, berak egin beharko ditu azpiegitura horiek, eta, jarduketaren ondorioz beharrezkoa bada, aipatu sistemak handitzeko edo sendotzeko obrak egin beharko ditu.
e) Etorkizuneko intermodalitate eremuaren garapenak eta Zentroaren handitzeak bere garaian udalez gaindiko plan sektoriala aldatzea eskatuko dute.
f) Zentroaren handitzeak tramitatzen badira (Zentroa eta industrialdearen ingurunean garapen berriak proposatzen diren beste edozein proposamenetan bezala), dagokien trafiko azterlana erantsiko zaie, bai eta bide sarearen funtzionaltasunari eusteko nahitaezkoak diren jarduketak ere. Jarduketa horiek, LAHFLko 100. artikuluan zehaztutakoarekin bat, sustatzaileak hartuko ditu bere gain.
g) UPSa garatzean, bereziki urbanizatzeko proiektua idaztean, eta, egoki bada, dagozkien herri lanak gauzatzean, Ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako baldintzak bete beharko dira.
h) UPSa inplementatzeko etorkizunean beste proiektu batzuk garatu behar badira, eta horiek Ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluzioa edo beste ingurumen arloko baimen bat behar baditu, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak ezarritakoaren arabera jokatuko da.
3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta Garraio Zuzendaritza Nagusiari, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Ingurumen Integrazioko Zerbitzuari, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari eta Babes Zibilaren Zerbitzuari igortzea.
4. Erabaki hau Cortesko Udalari, NILSAri eta enpresa sustatzaileari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea, halaber, erabakiak bide administratiboa agortzen duela eta bere kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakia argitaratu edo, kasua bada, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.
Nolanahi ere, Administrazio Publikoek aurretiazko errekerimendua egiten ahalko diote Nafarroako Gobernuari, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Iruñean, 2007ko ekainaren 25ean._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0710466
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
