89. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

EDIKTUA

Deierriko alkate udalburuak, 2007ko ekainaren 5eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Murugarrengo APP1eko konpentsazio batzordearen estatutuen eta jarduketa oinarrien proiektua.

Espedientea jendaurrean paratzen da hogei egunez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietako iragarkien bidez, eta, halaber, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinarazten, nahi duenak aztertu eta egoki iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak aurkez ditzan.

Aritzalan, 2007ko ekainaren 13an._Alkate udalburua, Alvaro Nicuesa Santamaría.

Iragarkiaren kodea: L0710300