II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
VIANA
Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena
Vianako Udaleko alkate udalburuak, 2007ko ekainaren 19ko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Udalak eta SR-4 sektoreko konpentsazio batzordeak sinatu beharreko hirigintzako hitzarmena, sistema orokorrak ordaintzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 23 eta 25. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Vianan, 2007ko ekainaren 19an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L0710295