II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IGUZKITZA
Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena
Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2007ko maiatzaren 2ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udal honen eta Mástil Marco Construcciones, S.L.ren arteko hirigintza hitzarmena. Xedea du Urbiolako Kontzejuko U.A. 4.16 unitateko hirigintza aprobetxamenduaren %10ren ordez baliokide ekonomikoa ematea, Hirigintza Zerbitzuaren balorazioari jarraikiz.
Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23. artikuluan eta ondokoetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.
Iguzkitzan, 2007ko maiatzaren 10ean._Alkatea, Salvador Garín Zabala.
Iragarkiaren kodea: L0711168