89. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ARTAXOA

Artaxoako Udal Planeko U.C.9.1 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2007ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, bertaratutako guztiak ados zirela, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udal Planeko U.C.9.1 unitatea borondatez birzatitzeko proiektuaren espedientea; orobat, 2007ko urtarrilaren 23ko txosten teknikoa dela-eta sartutako zuzenketak. Ricardo Ros Zuasti arkitektoak prestatu zuen txostena. Sustatzailea Residencial Iruñamendi, S.L. izan da.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, egokiak iruditutako erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkeztu ahal izateko.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2007ko uztailaren 11n._Alkatea, Pedro M.ª Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0711248