II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ARTAXOA
Artaxoako Udal Planeko 8. sektoreko U.A.8 jarduketa unitaterako borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena
Artaxoako Udalak, 2007ko uztailaren 3an egin osoko bilkuran, bertaratutako guztiak ados zirela, hasiera batean onetsi zuen Artaxoako Udal Planeko 8. sektoreko U.A.8 jarduketa unitaterako borondatezko birzatiketaren proiektuaren espedientea (7/566, 7/567 eta 11/701 lurzatiak, Granja Villanuevarenak); orobat, maiatzaren 2ko txosten teknikoan, Javier Zulategui eta Luis Tena arkitektoek prestatu zuten hartan, sartutako zuzenketak. Ecay Andueza, S.L. merkataritzako sozietatea da sustatzailea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan eta harekin bat datozenetan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 20 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, egokiak iruditutako erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkeztu ahal izateko.
Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.
Artaxoan, 2007ko uztailaren 6an._Alkatea, Pedro M.ª Egea Ortiz.
Iragarkiaren kodea: L0711222