Iragarkia
89. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 20a
II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak
TUTERA
Queiles Ibaiko parke berriaren urbanizazio proiektua eta hango lurren jabetza nahitaez kentzeko espedientea
Udalak, 2007ko maiatzaren 18an egindako osoko bilkura berezian, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, Hirigintza, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendien Informazio Batzorde Iraunkorrak (HNAMIB) proposatuta:
Udalak 2006ko urriaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakia hartu da; haren bidez ondokoak egin ziren, besteak beste:
_Interes orokorreko eta erabilera publikoko deklaratu ziren honako obra hauek: "Parke berria urbanizatzeko obrak egungo HAPOko 4. unitate integratuko AA7an, Díaz Bravo kalearen eta Merindades etorbidearen arteko tartean"; antolamendu proposamenaren arabera urbanizazio sendoturik gabeko hirilurzorua da eta berdeguneei dagokien erabilera xehakatua du.
_Hasieran onetsi zen Margallo y Orgambide Arquitectos Urbanistas, S.L.k aurkeztutako proiektua (3.996.338,65 euro). Horrez gainera adierazi zen obrak kontratatzeko espedienteari ez zitzaiola ekingo harik eta finkak baliagarri egon arte, Kontratuei buruzko Foru Legean eta Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legean ezarri den bezala. Onespen hark berekin ekarri zuen obra egin behar zen eremuko lurrak okupatu beharra.
_Margallo y Orgambide Arquitectos Urbanistas, S.L.k esateko zuena entzuteko izapideari ekin zitzaion, proiektua zergatik atzeratu zen justifikatzeko bidezko zeritzona alega zezan.
_Urbanizazio proiektuak ukitutako ondasunak eta eskubideak desjabetzeko prozedura hasi zen; horren onespenak haiek okupatu beharra deklaratzea ekarri zuen, eta onura publikokotzat ere bai, aldez aurretik ordainketa edo gordailua eginda, tokiko ekipamendu publikoa izanik.
_Behin-behinekoz onetsi zen Queilesko parkea (HAPOko AA-7) urbanizatzeko obrak egiteko okupatu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatza eta banakotua (ikus azalpen zatia).
_Erabakia jendaurrean agertzeko epea hasi zen eta, ezarrita dagoen bezala, argitaratu egin zen eta ukitutako ondasunen titularrei berariaz jakinarazi zitzaien. Halaber, urbanizazio proiektua ere jendaurrera aurkeztu zen, nahi zuenak alegazioak egin zitzan.
_Eta adiskidetasun-akordioetara iristeko deia luzatu zen.
1. Gertaera: Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2006ko ekainaren 13ko ofizio baten bidez (erref: 2006-O-575) Queiles Ibaiko parkearen (Tuterako HAPOko AA-7) urbanizazio proiektuaren kopia eskatu zuen. Bada, horretarako bultzatutako prozedura Udalaren interesekoa denez gero, eskatutako kopia bidali behar da, behar diren ondorioetarako.
2. Gertaera: aurrean aipatutako Udalaren osoko bilkurako erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen 2006ko azaroaren 24an (141. zenbakia), eta espedienteko interesdunei jakinarazi zitzaien.
3. Gertaera: Berariaz ezarritako epeetan ondoren zehaztuko diren pertsonak agertu dira espedientera, eta alegazio hauek aurkeztu dituzte:
.1. alegazioa._Fernando León Arpón, Promociones Urbanas de Navarra, S.L.ren ordezkari gisa. 2006ko azaroaren 24ko idazkia (sarrera zk.: 15787/06, egun horretakoa): 2 lurzatiren jabea (1320 eta 1494).
_2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako zerrendan zeini dagokion.
6. zenbakia. Titularra eta helbidea: Promociones Urbanas de Navarra, S.L., Leire kalea 11 bis 2. sol. Lurzatia: 1320. Poligonoa: 5. Azalera (m²): 2.435,77. Lurraren balioa: 182.098,16 euro. Kalte-ordaina: -. Guztira: 182.098,16 euro.
Katastroko datuak: 5. poligonoko 1320. lurzatia.
7. zenbakia. Titularra eta helbidea: Promociones Urbanas de Navarra. Leire kalea 11 bis-2. sol. Lurzatia: 1494. Poligonoa: 5. Azalera (m²): 1.108,56. Lurraren balioa: 82.875,94 euro. Kalte-ordaina: -. Guztira: 82.875,94 euro.
Katastroko datuak: 5. poligonoko 1494. lurzatia.
1494. lurzatia dela eta esan du azalera 1.114,93 m² dela, ez 1.108,56 m² Udalak adierazi bezala. Balioespena ordaintzeko, Udalaren lur hauen esleipena eskatu du: 1.4.2. lurzatia: Aprobetxamendua: 1.905,6 AU; 2.10.8. lurzatia: Aprobetxamendua: 1.238,1 AU.
.2. alegazioa._Begoña Unzué Vela, bere izenean eta Angel Gabriel Unzué Maquirriain, Ana María Unzué Vela, María Aranzazu Unzué Vela, Begoña Unzué Vela eta Elena Unzué Velaren ordezkari gisa. 2006ko azaroaren 24ko idazkia (sarrera zk.: 15979/06, azaroaren 29koa).
_2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako zerrendan zeini dagokion:
5. zenbakia. Titularra eta helbidea: Angel Gabriel Maquirriain, González Tablas kalea 1, 6. sol., D. Ana María Unzué Vela, Begoña Unzué Vela, María Aranzazu Unzué Vela, Lorenzo Vela Soria, María Isabel Vela Soria, Cuesta de la Estación kalea, 8, 2. sol., C. Lurzatia: 339. Poligonoa: 4. Azalera (m²): 1.895,53. Lurraren balioa: 141.709,83. Kalte-ordaina: 2.352,00. Guztira: 144.061,83.
Katastroko datuak: 1. hiri unitatea Eraikin txikia 32 m² 558,12 euro.
Deskripzio orokorra: behe solairuko eraikina da; oinplanoa karratua da, gutxi gorabehera. Lehen landa-etxatoa zen eta gaur egun ez da erabiltzen. Adreiluzko karga-hormak dauzka, hormigoizko erdilaxkez eratutako estalki laua, ate bat eta zurezko bi leiho. Barrualdea ez dago atonduta eta ia ez dauka zolarik. Elena Unzué Vela andrea lurzatiaren titular gisa agertzeko eskatu dute, hots, ageri diren titularrei gehitzeko. Jakinarazpenetarako, Unzué Velatarren helbidea hemen ezarri dute: González Tablas kalea, 1, 6. sol., esk., 31004-Iruña. Lorenzo Vela Soria jaunari emandako deuseztatze-ahalaren kopia aurkeztu dute, eta bidezko zenbatekoak banaka ordaindu ahal izatea eskatu dute. Gainera, proiektuko finkaren balorazioa (144.061,83 euro) katastroko balorazioarekin parekatzeko eskatu dute: 211.798,07 euro.
.3. alegazioa._María Carmen López Moreno, Jesús López Moreno eta Cristina López Moreno. 2006ko abenduaren 1eko idazkia (sarrera zk.: 16064/06), 2006ko abenduaren 15ekoa (sarrera zk.: 16533/06): trukea eskatu du Udalaren lurrekin, lehentasun-hurrenkera honen arabera: 1. proposamena: 1.4-2 eta 1.4-4; 2. proposamena: 2.7-3; 3. proposamena: A) 1.4-4 eta 3.13-3 edo B) 1.4-4 eta 3.12-5; 4. proposamena: 2.8-6.
_2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako zerrendan zeini dagokion:
5. zenbakia. Titularra eta helbidea: Daniel López Moreno, María Carmen López Moreno, Aranaz y Vides kalea, 11 B-2. sol. B. Javier López Moreno, Doña María Ugarte kalea, 19 bis-B. Jesús López Moreno, Blasco de Garay kalea, 39 (Madril). Josefa López Moreno andrea, Canfrac kalea 22-24 Zaragoza. María Concepción López Moreno, Navarro Villoslada kalea, 1 bis B-2. sol. María Cristina López Moreno, Cuesta de la Estación kalea, 3-B-2. sol. Justa Moreno Martín (gozamenduna). Doña María Ugarte kalea, 19, 2. sol. Lurzatia: 1318. Poligonoa: 5. Azalera (m²): 3.105,98. Lurraren balioa: 232.203,07 euro. Kalte-ordaina: -. Guztira: 232.203,07 euro.
Katastroko datuak: 5. poligonoko 1318. lurzatia.
.4. alegazioa._Pilar Burgaleta Sesma, Luis Burgaleta Villafrancaren ordezkari gisa. 2006ko abenduaren 5eko idazkia (sarrera zk.: 16129/06): 3.3.4. lurzatiarekin trukatzeko eskatu du.
_2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako erabakian ezarritako zerrendako korrespondentzia.
4. zenbakia. Titularra eta helbidea: Luis Burgaleta Villafranca, Descalzos kalea 10-2. Lurzatia: 1315. Poligonoa: 5. Azalera (m²): 906,26. Lurraren balioa: 67.752,00 euro. Kalte-ordaina: -. Guztira: 67.752,00 euro.
Katastroko datuak: 5. poligonoko 1315. lurzatia.
.5. alegazioa._Rufino Pérez Ladrón, Francisco Pérez Pérez jaunaren ordezkari gisa. 2006ko abenduaren 2ko idazkia (sarrera zk.: 16098): bilera eskatu du. Francisco Pérez Pérezen idazkia, 2006ko otsailaren 9koa (sarrera zk.: 2038/07): ez dago ados egindako balorazioarekin; adierazi du ezarritako ehunekoak legezkoak baino askoz baxuagoak direla eta ez direla aipatu lekualdaketa-gastuak.
_2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako zerrendan zeini dagokion:
3. zenbakia. Titularra eta helbidea: Francisco Pérez Pérez-Frances, Fuente de los Canónigos kalea, 13, 2. sol. B. Lurzatia: 163. Poligonoa: 4. Azalera (m²): 544,17. Lurraren balioa: 40.682,15. Kalte-ordaina: 41.973,75. Guztira: 82.655,90.
Katastroko datuak: 1. hiri unitatea Biltegia 122 m² 5.357,35 euro 1. hiri unitatea Kanpoko eraikina 19 m² 257,67 euro.
Deskripzio orokorra: Asteburuetarako landa-etxatoa eta nekazaritzako biltegia. Landa-etxatoa (20 m²). Nekazaritzako biltegia (110 m²). Barruko zoladurak (86,5 m²). Bideko kanpo-itxiera (22,50 ml). Eskuineko mehelina (17 ml). Hondoko eskuineko horma. Ezkerraldeko itxiera. Fruta-arbolak: 12 mertxikondo, 2 pikondo eta 2 masustondo, 60 urtekoak. Hiri zerbitzuak: edateko ura, kontagailuarekin, eta elektrizitatea.
.6. alegazioa._Juan José Martínez Jarauta. 2006ko abenduaren 1eko idazkia (16056/06): Desjabetze espedientean kontuan hartzeko eskatu du. Dirudienez, 2004ko abenduaren 16ko erabaki baten bidez eta 2005eko ekainaren 7ko birzatitzeko proiektuaren arabera 1311. lurzatiaren zati bat UE 1 unitatetik kanpo geratu zen, eta alegatu du parkearen eremuaren barruan zegoela.
2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako erabakian ezarritako zerrendako korrespondentzia: ez zegoen hasierako zerrendan.
.7. alegazioa._Angel Pérez Pérez. 2006ko abenduaren 7ko idazkia (sarrera zk.: 16204/06): Esan du ez dela kontuan hartu horma baten ondoko 1,8 metroko (metro lineal) zerrenda bat, Jabetza Erregistroan kontuan hartu dena, eta horregatik uste du azalera 441,56 m² gabe 452 m² izan behar dela. Konpentsazio gisa 1.4-2. lurzatia (330 m² bananduta) eta 1.4-4. lurzatia eskatu ditu trukean.
_2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako zerrendan zeini dagokion:
1. zenbakia. Titularra eta helbidea: Angel Pérez Pérez, Fuente Canónigos kalea, 15, 2. sol. B. Lurzatia: 156. Poligonoa: 4. Azalera (m²): 441,56 m². Lurraren balioa: 33.011,02. Kalte-ordaina: 41.482,56. Guztira: 74.493,58.
Katastroko datuak: 1. hiri unitatea Nekazaritzako biltegia 206 m² 10.052,18 euro.
Deskripzio orokorra: Biltegi itxia, nekazaritzako tresnak gordetzeko erabiltzen dena (110 m² eraikita). Estalitako karrerapea (96 m²). Bideko kanpo-itxiera (20 m). Mehelina (17 m). fruta-arbolak: 60 urteko masustondoa. Hiri zerbitzuak: Edateko ura, kontagailuarekin, eta elektrizitatea.
.8. alegazioa._Fernando eta Vidal Abascal Morte, euren izenean eta Vidal, Manuel, Javier eta Miguel anaien eta Promociones Abamor, S.L. eta Abascal y Asociados Navarra, S.L. enpresen ordezkari gisa. 2006ko azaroaren 21eko idazkia (sarrera zenbakia: 15607/06, faxa; geroago, egun berean, berriz erregistratu zen 15611 zenbakiarekin) eta 2006ko abenduaren 14ko idazkia (sarrera zenbakia: 16472/06): Adierazi zuten ez zeudela ados lurzatiaren azaleraren neurketarekin: 950,63 m², balorazio proiektuaren arabera. Neurtzeko eskatu zuten; egin zen eta aurreko kopurua baino 34,87 m² gehiago atera ziren, 985,50 m² guztira. Horrez gainera konpentsazio gisa 3.3-4 lurzatiak trukatzeko eskatu zuten.
_2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako zerrendan zeini dagokion:
Zenbakia: 4. Titularra eta helbidea: Fernando Abascal Morte, Paseo de Invierno, 2. Javier, Manuel, Miguel Abascal Morte, Zaragoza etorbidea, 23. Vidal Abascal Morte, Jenner kalea, 6, Madril. Lurzatia: 333. Poligonoa: 4. Azalera (m²): 950,63. Lurraren balioa: 71.069,10. Kalte-ordaina: -. Guztira: 71.069,10.
Katastroko datuak: 4. poligonoko 333. lurzatia.
.9. alegazioa._Jesús Manuel Alonso Jiménez, abokatua, Santiago Jiménez Mateoren ordezkari gisa. 2006ko abenduaren 7ko idazkia (sarrera zk.: 16203/06): Esan du ez dagoela ados proiektuan ezarritako azalerarekin (746,06 m²), Jabetza Erregistroan ezarria 849 m² baita. Ez dator bat bi estalpeen balorazioarekin (52 m², 677,83 euro), ez eta eraikin txikiarenarekin ere (18 m², 569,82 euro). (Finkako eraikuntzak eta itxiera). Gainera, adierazi du balorazioan ez dela kontuan eduki egiten den enpresa jarduera. Azkenik, lurren okupazioa atzeratzeko eskatu du, eta kalte-ordaina berriz finkatzeko benetako azalera, lurren benetako balioa, finkaren ezaugarriak eta industria jarduerari utzi beharrak ekarriko dituen galerak aintzat hartuta.
_2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako zerrendan zeini dagokion:
1. zenbakia. Titularra eta helbidea: Santiago Jiménez Mateo, Doña María Ugarte kalea, 14, 1. sol. A. Lurzatia: 1312. Poligonoa: 5. Azalera (m²): 746,04. Lurraren balioa: 55.773,95 euro. Kalte-ordaina: 31.269,00 euro. Guztira: 87.042,95 euro.
Katastroko datuak: 1. hiri unitatea Estalpeak (2) 52 m² 677,83 euro. 2. hiri unitatea Eraikin txikia (1) 18 m² 569,82 euro.
Deskripzio orokorra: Lurzatia horma batez inguratuta dago, eta hormak osagai hauek dauzka: hormigoizko zokaloa eta azta-erdiko pareta, bi aldeetatik zarpiatutako adreiluez egina. Sarrera nagusian ate metalikoa dago, bi orrikoa eta hormigoizko pilastrak dituena. Dirudienez, nekazaritzako tresnak gordetzeko erabiltzen da. Eraikuntzei dagokienez, bi estalpe ireki eta eraikin txiki bat daude, eta egon ere katastroko krokisean adierazitako tokietan.
.10. alegazioa._Jesús Puy Huarte. 2006ko abenduaren 14ko idazkia (sarrera zenbakia: 16431/06): Ez dago ados proiektuan ezarritako azalerarekin (138,66 m²), eta adierazi du bere lurren azalera guztira 2.264,14 m² zela, aurkeztu duen ziurtagiriak dioen bezala, eta Queilesko parkearen birzatitzeko proiektuak 2.026,94 m² hartu zituela; beraz, desjabetutako zatiaren azalera hauxe izan behar litzateke: 237,2 m².
_2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako zerrendan zeini dagokion:
3. zenbakia. Titularra eta helbidea: Jesús Puy Huarte, Alfaroko errepidea, 2. Lurzatia: 1314. Poligonoa: 5. Azalera (m²): 138,66. Lurraren balioa: 10.366,22 euro. Kalte-ordaina: 3.024,00 euro. Guztira: 13.390,22 euro.
Katastroko datuak: ez da ageri katastroan.
Deskripzio orokorra: AA-7 exekuzio-unitatean lurzatiaren zati bat bakarrik dago. Katastroan ageri ez den tresnak gordetzeko etxatoa dago, 6 m²-koa eta honela egina: azta-erdiko karga-hormak, adreilu hutsezkoak eta zementuzko morteroz zarpiatuak, estalki inklinatua, zurezko atea baratze aldean, eta hormigoizko zola.
.11. alegazioa._Lorenzo Vela Soria. 2006ko urtarrilaren 9ko idazkia (sarrera zenbakia: 371/07): Finkaren prezioa berrikusteko eskatu du, aprobetxamendu-unitateko 214 euro emanez, 0,61eko koefizientea aplikatu ondoren. Esan du berea dela lurzatiaren %66,66. Gainera, dauden 12 fruta-arbolak baloratzeko eskatu du, eta, besterik ezean, horren guztiaren balioaren trukean beste finka bat eskuratzeko aukera emateko.
2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako erabakian ezarritako zerrendako korrespondentzia; ikus 2. alegazioaren erreferentzia.
.12. alegazioa._María Isabel Vela Soria. 2006ko abenduaren 11ko faxa eta 2007ko urtarrilaren 18a. Lehenengoan balorazioarekin ados dagoela adierazi du. Bigarrenean finkaren balorazioa katastrokoarekin bat etortzeko eskatu du, eta 12 fruta-arbola daudela kontuan edukitzeko.
2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako erabakian ezarritako zerrendako korrespondentzia; ikus 2. alegazioaren erreferentzia.
.13. alegazioa._Rosa María Delgado Jarauta eta Sara Delgado Jarauta. 2007ko otsailaren 5eko idazkia (sarrera erregistrorik ez): Adierazi dute lurren balorazioa katastroko balorazioa aintzat hartuta egin behar litzatekeela. Lurzatiaren titularraren heriotzaren ondoren (Antonio Delgado Martínez, goian bego) jabetzaren banaketa nola geratu den azaldu dute: Rosa María Delgado Jarauta: %41,666666; José Antonio Delgado Jarauta: %16,66666; Sara Delgado Jarauta: %41,66666.
_2007ko urriaren 26ko osoko bilkurako zerrendan zeini dagokion:
2. zenbakia. Titularra eta helbidea: Antonio Delgado Martínez, Herrerías kalea, 11, 1. sol. Lurzatia: 157. Poligonoa: 4. Azalera (m²): 787,55 m². Lurraren balioa: 58.877,24. Kalte-ordaina: 27.127,80. Guztira: 86.005,04.
Katastroko datuak: eraikuntza ez da ageri.
Deskripzio orokorra: asteburuetarako landa-etxatoa (20 m², eta 24 m²-ko karrerapea). Eustorma. Zoladurak. Kanpoko itxierak. Fruta-arbolak: denetarikoak: Japoniako 4 aranondo, 2 gereziondo, mizpirondo bat, 4 sagarrondo eta 6 pikondo. Hiri zerbitzuak: Edateko ura, kontagailuarekin.
4. Gertaera: Hirigintzako legelariaren 2006ko abenduaren 21eko idazki baten bidez alegazioak bidali zitzaizkion txostena idatzi behar zuen taldeari. Honek 2007ko apirilaren 23an eman zuen txostena (5879/07): bertan oso-osorik onartu zen Jesús Aramendia teknikariak egindako balorazio txostena, eta zehaztu da 1311. lurzatia ez dagoela jarduketa asistematikoko 7. unitatean (AA-7).
5. Gertaera: lan honetarako kanpoko laguntza behar izan da, hain zuzen ere Iñigo J. Torrents Lizar abokatu jaunaren aholkularitza teknikoa. Honen eskaintza 1.624 euro izan zen, eta gastu horretarako erreserba egina dago oraingo ekitaldiko gastuen aurrekontuan.
Alegazioei buruzko txostena oraingo hilaren 10ean aurkeztu da; sarrera erregistroan 6848 zenbakia eman zitzaion.
1. oinarria: Irizpide orokorra hauxe da: Udalaren katastro txostenean indarreko balio fiskala finkatuta dagoela, balio hori ezinbesteko eta lehentasunezko erreferentzia izan behar da desjabetutako lur urbanizagarriak baloratzeko, Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legeko 27.2. artikuluko aginduek ezarritakoaren arabera (Auzitegi Gorenaren 1998ko urtarrilaren 24ko eta otsailaren 21eko epaiak, Aranzadi RJ 1135 eta 2401, hurrenez hurren).
2. Oinarria: 5. gertaeran aipatutako txosten juridikoak ondoko irizpideak proposatu ditu alegazioei erantzuteko:
_Ondasunetan ordaintzea: 1., 3., 4., 7., 8. eta 11. alegazioetan adiskidetasunezko akordioa proposatu da: ondasunetan ordaintzea, hau da, trukean Udalak AR 11-B banaketa-eremuan (birzatitzea: 1. sektorea , UI 4, Tuterako HAPO) daukan beste finka bat ematea, Lurzoruaren Araubideari eta Balorazioei buruzko apirilaren 13ko 6/1998 Legeko 37. artikuluan ezarri den bezala: "Desjabetze guztietan, administrazio jarduleak, jabetza kendu zaionarekin akordioa eginez gero, lur baliokideak emanez ordaindu ahal izango du balioespena".
Aurkeztu diren alegazioak aztertu dira eta gertatzen da lurren jabetza kendu zaien batzuek Udalaren lurzati bera nahi dutela jaso trukean; bada, eskatutako lurzatiak baloratu gabe daudenez, okupazio-aktak egiten direnerako utzi da kontu hau. Eskaera guztiak baiets daitezke, baldin eta desjabetutako lurzatiaren balorazioa eta Udalaren lurzatiarena baliokideak badira.
_Aprobetxamendu-tasa: 0,61 m²/m². 1. eta 3. alegazioetan (adiskidetasunezko akordioa proposatu da: ondasunetan ordaintzea, hain zuzen ere desjabetutako lurzatiaren trukean Udalak I. sektorean daukan lurzati bat ematea) trukean zein lurzati nahi den zehaztu da, trukean jaso beharreko aprobetxamenduari 1,1 m²/m²-ko aprobetxamendu-tasa aplikatuta. Aprobetxamendu-tasa hau (1,1 m²/m²) parkeko lurrei aplikatzen zaie, hau da, 5-B banaketa-eremuko lurrei. Gainera, adiskidetasunezko akordioa denez gero, Udalaren proposamenaren oinarria hauxe da: trukea kalkulatzeko trukatuko diren lurrak dauden aldeko koefizientea aplikatu behar dela. Beraz, lurrak 11-B banaketa-eremuan daudenez, 0,61 m²/m²-ko aprobetxamendu-tasa aplikatu behar da, Tuterako HAPOn ezarri den bezala.
Aurreko kasuan bezala, eskaera hauek ere baiets daitezke, lehengo baldintza berarekin: desjabetutako lurzatiaren balorazioa eta Udalaren lurzatiarena baliokideak izatea.
_Balorazioak: kasu gehienetan txostenean ezarritako hirigintzako balorazioa katastrokoa baino baxuagoa da, 2. eta 12. alegazioetan argitu den bezala; beraz, katastroko balorazioa altuagoa den kasuetan bertakoa aplikatuko da, atxikipenaren %5 eta konpentsazio gisa emandako ondasunak gehituta.
Hirigintza Kudeatzeko Erregelamenduko 145. artikuluan ezarri den bezala, balio fiskala bermatutako gutxienekoa da, eta lurren hirigintza balioa, aprobetxamenduaren araberakoa, txikiagoa denean soilik aplikatzen da.
_Azalerak: Alegazio batzuetan lurren jabeek adierazi dute ez daudela ados proiektuan ezarritako azalerarekin; bada, jendeaurreko informazioaren aldian alegatutakoa egia dela behar bezala frogatu den kasuetan, dokumentazioaren bidez zein Udalaren katastroko datuen edo erregistroko oharren bidez, alegazioa baietsi egin da, eta gainerako kasuetan proiektuan ezarritako neurketak aplikatuko dira, ez ez baitzaie froga bidez aurka egin.
3. Oinarria: txostenean ondokoa adierazi eta proposatu da alegazio bakoitzari buruz:
.1. alegazioa:
_1494. lurzatiaren azalera 1.114,93 m² da, erregistroko ohar soilean ezarritakoaren eta egin berri den neurketaren arabera.
Eskaeran egindako kalkuluetan 1,1 m²/m²-ko aprobetxamendu-tasa aplikatu da, lurzatia 5-B banaketa-eremuan baitago, eta frogatu da 0,61 m²/m² aplikatu behar dela, trukean jasoko diren lurrak 11-B banaketa-eremuan daudelako.
_Azalera, guztira:
1320. lurzatia: 2.435,77 m². 1494. lurzatia: 1.114,93 m².
3.550,70 m² * 0,61 * 0,9 = 1.949,33 AU.
Ondasunetan ordaintzea onar daiteke, baina lurren jabetza kendu zaien batzuek trukean Udalaren lurzati bera nahi dutela adierazi dutenez, eta eskatutako lurzatiak baloratu gabe daudenez, kontu hau ebatzi gabe utziko da okupazio-aktak egin arte.
Eskaera hau baiets daiteke, baldin eta desjabetutako lurzatiaren balorazioa eta Udalaren lurzatiarena baliokideak badira.
_Alegatutakoa hein batean baietsi da, hain zuzen ere 1494. lurzatiaren azalera, eta ez dago eragozpenik balioespena ondasunetan ordaintzeko, baldin eta desjabetutako ondasunen balorazioa eta Udalak ematen dituen ondasunena baliokidea bada.
.2. alegazioa:
Aurkeztutako dokumentazioa aztertuta, Elena Unzué Vela jabeetan sartzeko eskaera onartu behar da.
Bidezko zenbatekoak banaka ordaintzea dela eta, lurzatien jabetza-ehunekoen arabera egin daiteke; ehunekook Jabetza Erregistroan ageri dira:
_Lorenzo Vela Soria: 8/48, zatiezinak:%16,666.
_María Josefa Lamana Ucar: 24/48, zatiezinak: %50.
_Ana María Unzué Vela: 1/48, zatizezina: %2,0833.
_Begoña Unzué Vela: 1/48, zatizezina: %2,0833.
_María Aranzazu Unzué Vela: 1/48, zatizezina: %2,0833.
_María Isabel Vela Soria: 8/48, zatizezinak: %16,666.
_Elena Unzué Vela: 1/48, zatizezina: %2,0833.
_Angel Gabriel Unzué Maquirriain: 4/48, zatizezinak: %8,333.
Lurren balorazioari dagokienez, Udalak, koherentziari helduta, uste du katastroko balorazioaren arabera egin behar dela, hasierako azalpenetan zehaztu den bezala.
_Alegazioa oso-osorik baietsi da, are Elena Unzué Vela jabe gisa agertzea ere; gainera, banako kuotak ordainduko dira eta lurzatiaren baloraziorako katastroko balorazioa hartuko da aintzat (211.798,07 euro + atxikipenaren %5 (10.589,903 euro) kalte-ordainak: 2.352,00 euro). Guztira: 224.739,97 euro.
.3. alegazioa:
Abenduaren 15eko aurkeztutako idazkian abenduaren 1ean eskatutakoa aldatu da; honela geratu da:
1. proposamena: 1.4-2 eta 1.4-4:
_1.4-2: 1.905,6 AU. Urbanizazio-gastuak: 109.347,37 euro.
_1.4-4: 621,5 AU. Urbanizazio-gastuak: 35.662,99 euro.
_Guztira: 2.527,1 AU.
2. proposamena: 2.7-3:
_1.993,8 AU. Urbanizazio-gastuak: 114.411,27 euro.
3. proposamena: A) 1.4-4; 3.13-3 eta B) 1.4-4; 3.12-5
A._1.4-4: 621,5 AU Urbanizazio-gastuak: 35.662,99 euro.
_3.13-3: 396,7 AU Urbanizazio-gastuak: 22.763,49 euro.
_Guztira: 1.018,2 AU.
B._1.4-4: 621,5 AU Urbanizazio-gastuak: 35.662,99 euro.
_3,12-5: 313,1 AU Urbanizazio-gastuak: 17.966,34 euro.
_Guztira: 934,6 AU.
_4. proposamena: 2.8-6:
1.691,9 AU Urbanizazio-gastuak: 97.084,81 euro.
Alegazioan adiskidetasunezko akordioa eskatu da, hain zuzen ere desjabetutako finkaren trukean Udalaren finka bat jasotzea, eta 1,1 m²/m²-ko aprobetxamendu-tasa aplikatu da, lurzatia 5-B banaketa-eremuan baitago, baina 0,61 m²/m²-ko koefizientea aplikatu behar da, trukean jasoko diren lurrak 11-B banaketa-eremuan baitaude.
Azalera, guztira: 1318. lurzatia: 3.105,98 m².
Eskatutakoa onar daiteke, baina lurren jabetza kendu zaien batzuek trukean Udalaren lurzati bera nahi dutela adierazi dutenez, eta eskatutako lurzatiak baloratu gabe daudenez, kontu hau ebatzi gabe utziko da okupazio-aktak egin arte.
Eskaera hau baiets daiteke, baldin eta desjabetutako lurzatiaren balorazioa eta Udalaren lurzatiarena baliokideak badira.
_Alegatutakoa hein batean baietsi da, ez baitago eragozpenik balioespena ondasunetan ordaintzeko, baldin eta desjabetutako ondasunen balorazioa eta Udalak ematen dituen ondasunena baliokidea bada.
.4. alegazioa:
_1315. lurzatiaren (906,26 m²) jabeek adiskidetasunezko akordioa eskatu dute: lurrak trukatzea 0,61eko koefizientea aplikatuta; 0,9 aplikatuta emaitza hauxe da: 497,53 AU.
Trukean 3.3.4. lurzatia eskatu du.
1. proposamena: 3.3-4:
_522,5 AU Urbanizazio-gastuak: 29.982,16 euro.
Eskatutakoa onar daiteke, baina lurren jabetza kendu zaien batzuek trukean Udalaren lurzati bera nahi dutela adierazi dutenez, eta eskatutako lurzatiak baloratu gabe daudenez, kontu hau ebatzi gabe utziko da okupazio-aktak egin arte.
Eskaera hau baiets daiteke, baldin eta desjabetutako lurzatiaren balorazioa eta Udalaren lurzatiarena baliokideak badira.
_Alegatutakoa hein batean baietsi da, ez baitago eragozpenik balioespena ondasunetan ordaintzeko, baldin eta desjabetutako ondasunen balorazioa eta Udalak ematen dituen ondasunena baliokidea bada.
.5. alegazioa:
_Ez dago ados egindako balorazioarekin. Bada, balorazio hori berrikusi da eta Udala, ezarritako irizpidearekin bat etorriz, prest egon behar da katastroko balorazioaren bestera gehitzeko.
_Alegatutakoa baietsi da; beraz, lurzatiaren balorazioa katastroko balioa izango da (69.343,49 euro + atxikipenaren %5 (3.467,17 euro) + kalte-ordainak: (41.973,75 euro). Guztira: 114.784,41 euro.
.6. alegazioa:
_Erregistroko ohar soilaren arabera orubearen azalera 2.695 m² zen eta bertatik 2.498,59 m² banandu ziren, baina kopuru hori ez da frogatu, eta ez da zehaztu lur horiek parkearen eremuan dauden ala ez.
Lur horien azalera eta kokaera argitu behar dira (dokumentazioan ez da ezer ageri). Beraz, alegazioa ezetsi behar da (ekarpena kontuan edukiko da).
Beste alde batetik, taldearen txostenean zehaztu da 1311. lurzatia ez dagoela AA-7 unitatean.
Eta hauxe gehitu da: Udala ohartu da proiektua eta adierazitakoa ez datozela bat; katastroko datuekin erkatuta ezin atera izan da inolako ondoriorik; horregatik, beste daturik ezean, ez dago modurik errealitate fisikoa aurkezten diren titulu eta dokumentuekin erkatzerik, orain arte halakorik aurkeztu ez bada ere. Eta, gainera, kontuan eduki behar 2004ko ekainaren 11ko ofizioa hil beraren 15ean bidali eta jakinarazi zitzaiola, eta proiektua ezagutu aurretik interesduna zela eta proiektuaren ondoren ez, proiektuaren egilearen ustez hark ez baititu beraren ondasunak ukitzen. Hau Konpentsazio Batzordearekin argitu behar da, Udalari 2005eko azaroaren 2an aurkeztutako idazkian (sarrera zk.: 14328) aipatutako ustezko azalera-urripenak ezin baitu eragin lurrak parkearen urbanizazio-obrei atxikita geratzea, hasieran eta alegazioa egiaztatu ondoren adierazitako guztiagatik. Gainera, Jabetza Erregistroan 2007ko apirilaren 21ean egindako ohar soilean lur-bananketa aipatu da, baina ez da deskribatu gainerakoa, eta kontua da finka osoa sartu dela Tuterako HAPOren 4. unitate integratuko 1. sektoreko konpentsazio batzordean.
_Alegazioa ezetsi da, ez baita frogatu aipatutako lurrak parkea urbanizatzeko proiektuaren eraginpeko eremuan daudenik.
.7. alegazioa:
_Idazkian adierazi da ez dela kontuan hartu horma baten ondoko 1,8 metroko zerrenda bat, Jabetza Erregistroan kontuan hartu dena, eta horregatik uste du azalera 441,56 m² gabe 452 m² izan behar dela.
Konpentsazio gisa 1.4-2. lurzatia (330 m² bananduta) eta 1.4-4. lurzatia eskatu ditu trukean.
1. proposamena: 1.4-2:
_1.905,6 AU Urbanizazio-gastuak: 109.347,37 euro.
2. proposamena: 1.4-4:
_621,5 AU Urbanizazio-gastuak: 35.662,99 euro.
Espedienteari batutako dokumentazioaren arabera, bai eskrituran bai ohar soilean finkaren azalera 452 m² da.
Ondasunetan ordaintzea onar daiteke, baina lurren jabetza kendu zaien batzuek trukean Udalaren lurzati bera nahi dutela adierazi dutenez, eta eskatutako lurzatiak baloratu gabe daudenez, kontu hau ebatzi gabe utziko da okupazio-aktak egin arte.
Eskaera hau baiets daiteke, baldin eta desjabetutako lurzatiaren balorazioa eta Udalaren lurzatiarena baliokideak badira.
_Alegatutakoa hein batean baietsi da, hain zuzen ere 156. lurzatiaren azalera, eta ez dago eragozpenik balioespena ondasunetan ordaintzeko, baldin eta desjabetutako ondasunen balorazioa eta Udalak ematen dituen ondasunena baliokidea bada.
.8. alegazioa:
_Promociones Abamor, S.L. eta Abascal y Asociados Navarra, S.L. sozietateen erreferentziak aurrean eman dira.
Jabetzaren banaketa: Abamor S.L.k 4/5 dauzka eta Abascal y Asociados Navarra, S.L.k 1/5.
Fernando Abascal Morteren 2006ko abenduaren 14ko idazkian (sarrera zenbakia: 16472/06) adierazi dute ez daudela ados lurzatiaren neurketarekin: 950,63 m², balorazio proiektuaren arabera. Neurtzeko eskatu dute; neurtu da eta lurzatiak 34,87 m² gehiago ditu, guztira 985,50 m².
Konpentsazio gisa euren finkaren trukean Udalaren 3.3-4 lurzatia eskatu dute.
1. proposamena: 3.3-4 (Luis Burgaleta Villafrancak ere eskatu du):
_522,5 AU Urbanizazio-gastuak: 29.982,16 euro.
Katastroaren arabera lurzati honen azalera 951 m² da; beraz, urbanizazio-proiektuan ageri den azalera jo dugu: 950,63 m². Erregistroko ohar soila dela eta, honen azalera ere ez dator bat proiektukoarekin, ez eta alegazioan adierazitakoarekin ere. Alegaziogileek ez dute aurkeztu eskatutako dokumentazioa, eta ondorioz ezin onar daiteke eskatu dutena.
Eskatutako trukea onar daiteke, baina lurren jabetza kendu zaien batzuek trukean Udalaren lurzati bera nahi dutela adierazi dutenez, eta eskatutako lurzatiak baloratu gabe daudenez, kontu hau ebatzi gabe utziko da okupazio-aktak egin arte.
Eskaera hau baiets daiteke, baldin eta desjabetutako lurzatiaren balorazioa eta Udalaren lurzatiarena baliokideak badira.
_Alegazioan 333. lurzatiaren azaleraz esandakoa ezetsi da, baina beste atal bat baietsi egin da, ez baitago inolako eragozpenik balioespena ondasunetan ordaintzeko, baldin eta desjabetutako ondasunen balorazioa eta Udalak ematen dituen ondasunena baliokidea bada.
.9. alegazioa:
_Esan du ez datorrela bat proiektuan ezarritako azalerarekin: 746,06 m². Jabetza Erregistroaren arabera 849 m² dela frogatu du. Ez dago ados bi estalpeen balorazioarekin (52 m², 677,83 euro), ez eta eraikin txikiarenarekin ere (18 m², 569,82 euro). (Finkako eraikuntzak eta itxiera); adierazi du balorazioan ez dela kontuan eduki egiten den enpresa jarduera; eta lurren okupazioa atzeratzeko eskatu du, eta kalte-ordaina berriz finkatzeko benetako azalera, lurren benetako balioa, finkaren ezaugarriak eta industria jarduerari utzi beharrak ekarriko dituen galerak aintzat hartuta.
Jesús Aramendía teknikariak alegazio honetaz egindako txostenean kalkulatutako kalte-ordainari ezarritakoa dela eta: eraikuntzen balorazioaren oinarria 6/1998 Legeko 31. artikuluan ezarritakoa izan da: birjarpen-kostua, antzinatasuna eta kontserbazio-egoera hartuko dira kontuan. Alegazioa ezetsi da.
Enpresa jarduera dela eta, uste dugu hurbileko beste leku batera lekualda daitekeela eta ez zaiola utziko. Horrenbestez, lekualdaketa-gastuak 47.747 eurotan baloratu dira.
Azalera hizpide hartuta, Jabetza Erregistroko informazio-oharraren arabera 849 m² da guztira, baina 4,74 m² banandu ziren eta, ondorioz, orain 844,26 m² dauzka, eta kopuru hau ez dator bat alegazioan adieraziarekin, ez proiektuko neurketarekin. Beraz, neurketa hartu dugu aintzat.
_Alegatutakoa hein batean baietsi da, hain zuzen ere enpresa jardueraren balorazioa: 47.747 euro. Gainerakoa ezetsi egin da.
.10. alegazioa:
_Tuterako Udalak onetsitako birzatitze-proiektuaren arabera Jesús Puy Huarte jaunak 5. poligonoan duen 1314. lurzatiaren guztirako azalera 2.026,94 m² da. Beraz, Erregistroko informazio-oharrean ezarritako guztirako azalera 'hogeita bat area eta laurogeita hemezortzi zentiarea eta erdi" denez (2.198,5 m²), diferentzia 158,56 m² da, eta hori ez dator bat ez proiektuko neurketarekin, ez alegazioan adierazitakoarekin.
_Alegatutakoa ezetsi da, eta proiektuko neurketa hartu dugu oinarri.
.11. alegazioa:
Jesús Aramendía Pardo jaunak egindako txostena aztertu da eta lurzatia ikuskatu da, eta horien bitartez egiaztatu da ez daudela 12 fruta-arbola: 4 arbola idor baino ez daude, eta ur ertzeko landaretza Queiles ibaiaren inguruan. Eskaera ezetsi da.
Erregistroko ohar soilaren arabera hauexek dira partaidetza-ehunekoak:
_Lorenzo Vela Soria: 8/48, zatiezinak: %16,666.
_María Josefa Lamana Ucar: 24/48, zatiezinak: %50.
_Ana María Unzué Vela: 1/48, zatizezina: %2,0833.
_Begoña Unzué Vela: 1/48, zatizezina: %2,0833.
_María Aránzazu Unzué Vela: 1/48, zatizezina: %2,0833.
_María Isabel Vela Soria: 8/48, zatizezinak: %16,666.
_Elena Unzué Vela: 1/48, zatizezina: %2,0833.
_Angel Gabriel Unzué Maquirriain: 4/48, zatizezinak: %8,333.
Beraz, Lorenzo Velak eta beraren emazte María Josefa Lamanak lurzatiaren azaleraren %66,66 daukate, hots, 1.263,56 m² (guztira 1.895,53 m² daude). Idazkian trukean parkeko lurrak eskatu dituztenez, 1.895,53 m² horiek hau ematen dute:
1.263,56 x 0,61 x 0,9 = 693,70 AU AR 11-B banaketa-eremuan.
Eskatzaileak ez du zehaztu zein lurzati nahi duen trukean, baina esan du bere finkatik ahalik hurbilen egotea nahi lukeela. Udalari birzatitze-proiektuan eman zaizkion finkak kontuan hartuta, hauxe izan liteke truke:
_1.4-4. lurzatia: 621,5 AU.
_3.3-4. lurzatia: 522,5 AU.
_3.12-5. lurzatia: 313,1 AU.
_3.13-3. lurzatia: 396,7 AU.
Aprobetxamenduaren balorazioa gehitzea dela eta, gehikuntzak muga bat izango du: katastroko balioa.
Eskatutakoa onar daiteke, baina lurren jabetza kendu zaien batzuek trukean Udalaren lurzati bera nahi dutela adierazi dutenez, eta eskatutako lurzatiak baloratu gabe daudenez, kontu hau ebatzi gabe utziko da okupazio-aktak egin arte.
Eskaera hau baiets daiteke, baldin eta desjabetutako lurzatiaren balorazioa eta Udalaren lurzatiarena baliokideak badira.
_Alegatutakoa hein batean baietsi da: ez dago eragozpenik balioespena ondasunetan ordaintzeko, baldin eta desjabetutako ondasunen balorazioa eta Udalak ematen dituen ondasunena baliokidea bada. Gainerakoa ezetsi egin da.
.12. alegazioa:
_Jesús Aramendía Pardo jaunak egindako txostena aztertu da eta lurzatia ikuskatu da, eta horien bitartez egiaztatu da ez daudela 12 fruta-arbola: 4 arbola idor baino ez daude, eta ur ertzeko landaretza Queiles ibaiaren inguruan. Eskaera ezetsi da.
Katastroko balorazioaren aitorpena dela eta, Udalak uste du haren arabera egin behar dela.
_Alegazioa hein batean baietsi da, katastroko balorazioari dagokiona, hain zuzen; arbolen balorazioari buruzkoa ez da baietsi.
.13. alegazioa:
_Lurren balorazioa katastroko balioa aintzat hartuta egin behar litzatekeela adierazi dute; titularra hil dela jakinarazi dute eta haren heriotzaren ondoren jabetza nola geratu den banatuta zehaztu dute:
Rosa María Delgado Jarauta: %41,666666; José Antonio Delgado Jarauta: %16,66666; Sara Delgado Jarauta: 41,66666%. Katastroko balorazioa onartuz gero ordainketa onartuko luketela adierazi dute:
Katastroko balorazioaren aitorpena dela eta, Udalak uste du haren arabera egin behar dela.
_Alegazioa oso-osorik baietsi da: Katastroko balorazioa 99.997,20 euro + atxikipenaren %5 (4.999,86 euro) + kalte-ordainak: 27.127,80 euro. Guztira: 132.124,86 euro.
4. Oinarria: interesdunek aurkeztutako alegazioak garaiz eta behar bezala aztertu dira, eta haiei buruzko txostenak ere modu berean egin dira, eta espedienteari batutako datu, dokumentu eta jabetza tituluak kontuan izanik, aurrean azaldutako erantzunak eman dira, eta horrela ebatzita geratu dira aurkeztutako auzi guztiak.
5. Oinarria: Prozedura burutzeko, aurkeztutako alegazioak ebatzi ondoren behin betiko onetsi behar da ukitutako jabeen eta ondasun eta eskubideen zerrenda, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 15. artikuluan eta hurrengoetan eta hura garatu duen Erregelamenduko 15. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat etorriz.
6. Oinarria: Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan ezarritako presazko prozedurarekin ari gara. Horretarako, Nafarroako Gobernuak berariazko adierazpena egin behar du; beraz, eskatu egingo zaio.
Hona presazko adierazpena justifikatzen duten arrazoiak:
_Jarduketa hau Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorrean ezarrita dago; hau da, jarduketa honen helburua hirigintzako plangintza burutzea da. Izan ere, Udalak sustatu eta agindutako obra arrunta da, tokiko ekipamendu publikoa baita, alde horretan bizi diren herritarren zerbitzurako parkea, alegia, aldi berean hiriko herritar guztientzako zabalgunea ere izango dena.
_Urbanizazioa oraintsu eman du Queilesko Konpentsazio Batzordeak (horren lurrak ibaiaren eta, jakina, parkearen inguruan daude).
_Jarduketa asistematikoa da (AA-7) eta aprobetxamendu-gaindikinak daude: hori dela eta akordioak sinatu behar dira jabeekin desjabetzapenen balioespenak ezartzeko. Beraz, Udal Planean ezarria zegoen jada sistema hau.
_Queiles ibaiaren inguruko aldeetan jardungo da, eta dagoeneko erakunde eskudunei (Ebroko Konfederazio Hidrografikoa) eskatu zaie egin dezatela bidezko adierazpena.
_Jarduketa hau lotuta dago hasita dagoen eraikintzarekin. Honegatik, Udalaren obra amaitutakoan ezin jardun izango da Queiles ibaitik hurbil. Izan ere, batzuek esku hartu nahi lukete Tuteraren zabalkuntzarako balia daitekeen alde honetan.
_Obra hauek onura publikokoak direla eta lurrak okupatu behar direla adieraztea urbanizazio proiektu honen onespenak eragin du. Lanak amaitutakoan 35.000 m²-ko berdegunea egongo da, Tuterako Plan Orokorrean ezarri bezala, eta eremu hori, AA-7 sektorearen urbanizazioa bukatuz gero, Tuterako herrigunean txertatuta geratuko da, unitate bakar batean: hiriko parkea.
_Obra onura orokorrekoa da jada, ezaugarri hauek direla eta: helburu publikoa dauka, Udalak parte hartuko du finantzaketan, eta parkea garrantzitsua izanen da Tuteran.
7. Oinarria: honi buruzko erabakia hartzeko eskumena Udalbatzak dauka, Nahitaezko Desjabetzearen Erregelamenduan ezarritakoa dela bide.
8. Oinarria: Jarduketa honetako kreditua zainpetu da: 5.698.535,48 euro.
9. Oinarria: Erabakitik salbu utzi behar da berariaz Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailean egiten ari den 717/06 prozeduraren emaitza; prozedura hau José Javier Monzón Romé jaunak, PSN-PSOE udal taldeko zinegotziak, Udalbatzaren 2006ko urriaren 26ko osoko bilkurako erabakiaren aurka jarritako errekurtsoari buruzkoa da.
Halaber, gauza bera egin behar da Batzarre udal taldeak Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkeztutako errekurtsoarekin.
Horrenbestez, hauxe erabaki da:
1._Erabaki honen azalpen zatian aipatutako pertsonek aurkeztutako alegazioak bertan adierazi den bezala erantzuntzat ematea. Alegazioak Queilesko parke berria (Tuterako HAPO, 7. jarduketa asistematikoa) urbanizatzeko obrak burutzeko Udalbatzak 2006ko urriaren 27ko osoko bilkuran abiarazitako nahitaezko desjabetzapenerako presazko prozeduraren espedienteari dagozkio.
2._Behin betiko onestea Margallo y Orgambide Arquitectos Urbanistas, S.L. idatzitako proiektua. Proiektua Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi zuen 1999ko urriaren 19an, eta 3.996.338,65 eurotan zenbatetsi da, burutzapen materiala, mozkin industriala eta BEZ sartuta. Horri jabetzen eta eskubideen kalte-ordainak gehituta (1.702.196,83 euro), guztirako kopurua 5.698.535,48 euro da. Obrak kontratatzeko espedientea ez da hasiko harik eta finkak baliagarri izan arte, Kontratuei buruzko Foru Legean eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legean ezarri den bezala.
3._Behin betiko onestea hizpide ditugun obrak burutzeko nahitaez okupatu beharreko ondasunen eta eskubideen zerrenda zehatz eta banakatua (azalpen zatian ageri da).
POLIGONOA LURZATIA AZALERA TITULARRAK PARTAIDETZA
4 156 452,00 m² ANGEL PEREZ PEREZ %100
4 157 787,55 m² ROSA M. DELGADO JARAUTA %41,66
JOSE ANTONIO DELGADO JARAUTA %16,66
SARA DELGADO JARAUTA %41,66
4 163 544,17 m² FRANCISCO PEREZ PEREZ %100
4 333 950,63 m² ABAMOR, S.L. 4/5 (%80)
ABASCAL Y ASOCIADOS NAVARRA, S.L. 1/5 (%20)
4 339 1.895,53 m² LORENZO VELA SORIA 8/48 (%16,66)
MARIA JOSEFA LAMANA UCAR 24/48 (%50)
ANA MARIA UNZUE VELA 1/48 (%2,0833)
BEGOÑA UNZUE VELA 1/48 (%2,0833)
MARIA ARANZAZU UNZUE VELA 1/48 (%2,0833)
MARIA ISABLE VELA SORIA 8/48 (%16,66)
ELENA UNZUE VELA 1/48 (%2,0833)
ANGLE GABRILE UNZUE MAQUIRRIAIN 4/48 (%8,33)
5 1312 746,04 m² SANTIAGO JIMENEZ MATEO %100
5 1313 910,78 m² JESUS BURGALETA VILLAFRANCA %100
5 1314 138,66 m² JESUS PUY HUARTE %100
5 1315 906,26 m² LUIS BURGALETA VILLAFRANCA %100
5 1318 3195,98 m² DANIEL LOPEZ MORENO -
MARIA CARMEN LOPEZ MORENO -
MARIA JOSEFA LOPEZ MORENO -
JAVIER LOPEZ MORENO -
JESUS LOPEZ MORENO -
MARIA CONCEPCION LOPEZ MORENO -
MARIA CRISTINA LOPEZ MORENO -
5 1320 2.435,77 m² PROMOCIONES URBANAS DE NAVARRA, S.L. %100
5 1494 1.114,93 m² PROMOCIONES URBANAS DE NAVARRA, S.L. %100
4._Nafarroako Gobernuari eskatzea adieraz dezala presaz okupatu behar direla indarreko HAPOren AA7 unitatean, Díaz Bravo kalearen eta Merindades etorbidearen artean, egingo den parke berria urbanizatzeko proiektuak ukitzen dituen ondasunak, nahitaezko desjabetzeari ekiteko.
5._Ebroko Konfederazio Hidrografikoari bidaltzea Queiles Ibaiko parkea (Tuterako HAPO, AA-7 unitatea) urbanizatzeko proiektuaren kopia bat (2006ko ekainaren 13ko ofizioa, erref.: 2006-O-575).
6._Egintza hau behin betikoa da administrazio bidean; jakinaraz bekie ondoko guztiei: Angel Pérez Pérez, Rosa M. Delgado Jarauta, José Antonio Delgado Jarauta, Sara Delgado Jarauta, Francisco Pérez Pérez, Abamor, S.L., Abascal y Asociados Navarra, S.L., Lorenzo Vela Soria, Ana María Unzué Vela, María Josefa Lamana Ucar, Begoña Unzué Vela, María Aránzazu Unzué Vela, María Isabel Vela Soria, Elena Unzué Vela, Angel Gabriel Unzué Maquirriain, Santiago Jiménez Mateo, Jesús Burgaleta Villafranca, Jesús Puy Huarte, Luis Burgaleta Villafranca, Daniel López Moreno, María Carmen López Moreno, Javier López Moreno, Jesús López Moreno, María Concepción López Moreno, María Cristina López Moreno, Promociones Urbanas de Navarra, S.L., Juan José Martínez Jarauta, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentua, proiektua idatzi duen taldea (Margallo y Orgambide Arquitectos Urbanistas, S.L.), Diruzaintza, Ondarea, Katastroa, Kontu-hartzailetza eta Alkatetza."
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Tuteran, 2007ko maiatzaren 30ean._Hirigintza zinegotzi delegatua, María Victoria Castillo Floristán.
Iragarkiaren kodea: L0709159
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
