89. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.3. Nahitaezko desjabetzeak

ETXARRI ARANATZ

Udalaren Zumurdiñeta industrialdeko 2. faseak ukitutako ondasun eta eskubideen baterako tasazioaren proiektua

Etxarri Aranazko Udalak 2007ko maiatzaren 23ko osoko bilkura berezian hartutako erabakia, Udalaren industrialde bat sortzeko Zumurdiñetako proiektuaren 2. faseak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioaren baterako tasazioaren proiektua onesten duena, nahitaezko desjabetze ondorioak izan ditzan.

Lehendabizikoa._Lurraldearen Antolamenduko kontseilariak maiatzaren 2an emandako 741/2004 Foru Aginduaren bidez onetsi zen behin betiko Etxarri Aranazko Udal Plana, industrian erabiltzeko lurzoru urbanizagarri antolatuaren SI-6 sektorea mugatzen duena, eta desjabetzea finkatzen jarduketa sistema gisa.

Bigarrena._2005eko apirilaren 13ko osoko bilkuran erabaki zen hasiera batean onestea desjabetzaren mugaketa eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, Plan Orokorreko determinazioak aurrera eramatearren, eta jendaurrean jarri zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta bi egunkaritan argitaratuta.

Aurkeztutako alegazioen gainean txostena eginik, 2006ko ekainaren 18an onetsi zen behin betiko SI-6k ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, eta baterako tasazioaren sistema hautatu; orobat, hasiera batean onetsi zen desjabetze proiektua HKEko 202. artikuluan eskatzen diren dokumentuekin, eta jendaurrean jarri (banan banako jakinarazpena, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta bi egunkaritan argitaratzea).

2006ko abenduaren 13ko osoko bilkuran erabakita ezetsi ziren 13 jabek baterako tasazioaren gaineko proiektuaren aurka idazki batean aurkeztutako alegazioak.

Oinarri juridikoak:

Lehendabizikoa._HKEko 199. artikuluari jarraituz, desjabetu beharreko eremua mugatzeko erabakia eta hark ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, jendaurrean jarririk eta aurkeztutako alegazioen gaineko txostenak eginik, behin betiko onetsi dira, eta aukera egin daiteke finka bakoitza zein bere aldetik desjabetu, NDLa aplikatuta edo desjabetze bateratuaren prozedurari jarraitu, HKEko 2002. artikuluetan eta hurrengoetan agindutakoaren arabera.

Bigarrena._HKEko 202. artikuluari jarraituz, baterako tasazioaren prozedura aplikatuz gero, desjabetzen duen administrazioak desjabetzeko espedientea prestatuko du dokumentu hauekin:

a) Onetsitako mugaketaren arabera industrialdea zehaztea, kokaera, azalera eta mugak azaltzen dituzten dokumentuekin, udal mugapearen kokalekuaren planoa, 1:50.0000 eskalakoa, eta lurzatien planoa, 1:2000 - 1:5000 eskalakoa, gehituta.

b) Prezioen ezarpena, hirigintzako kalifikazioaren araberako lurzoruaren sailkapena barne.

c) Finka bakoitzaren balio justuaren orriak, lurzoruaren balioaz gain, eraikin, obra, instalazio eta landaketena azalduko dutenak.

d) Beste kalte-ordain batzuen balio justuaren orriak.

Desjabetze proiektua, aipatutako dokumentuekin batera, jendaurrean egonen da hilabetez, interesdunek egokiak jotzen dituzten ohar eta erreklamazioak egin ditzaten; batez ere, haien eskubideen titulartasunari edo balorazioari dagozkionak.

Jendeari aditzera emateko, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta hedadura gehieneko bi egunkaritan argitaratuko da.

Alegazioen gaineko txostena eginda onetsiko da espedientea behin betiko.

Onespenaren ebazpena bertan azaltzen diren ondasun eta eskubideen titular interesdunei jakinaraziko zaie, eta 20 eguneko epea emanen, espedientean ezarritako balorazioarekin ados ez daudela azal dezaten.

Aurkeztutako alegazioen gaineko txostena eginik, espedientea Udalari aurkeztuko zaio, onets dezan; interesdunei eta eskubide eta ondasunen titularrei onespenaren ebazpena jakinaraziko zaie, eta hogei egun emanen, balorazioarekin ados ez daudela idatzi batean azal dezaten (202.9 artikulua).

Udalak Probintziako Desjabetze Epaitegira igorriko ditu espedientea eta inpugnatutako orria, balio justua ezar dadin. Hogei egun horietan ez bada kontra jotzen, balorazioa eta balio justua onartutzat joko dira.

Espedientea onesteko ekitaldian ezarritako balorazioa ordaindu edo gordailatuz gero, NDLren 52. artikuluko 6, 7 eta 8. zenbakietan aurreikusitako ondorioak sortuko dira.

Hirugarrena._35/02 FLren 127.2 artikuluak dioenez, baterako tasazioa aplikatzen bada, administrazioaren ebazpenak presako deklarazioa ekarriko du, eta bide emanen dio okupazioari hark ezarritako balio justua ordaindu edo gordailatu ondoren, edo esleipenari, gauzatan ordainduz gero.

Laugarrena._Aurreko guztiari jarraituz, Etxarri Aranazko Udal Planak SI-6ko industriako lurzorua mugatzen du, eta desjabetze sistema finkatzen.

Desjabetzearen eremua eta ukitzen diren ondasun eta eskubideen zerrenda behin betiko onetsita, baterako desjabetzea hautatu zen ekitaldi horretan HKEko 201. artikuluari jarraituz, eta sistema horren bidez abiatu zen desjabetzeko espedientea; hau da, hasiera batean onetsi zen desjabetze proiektua, HKEko 202. artikuluko dokumentu guztiak hartzen dituena, eta jendaurrean jarri dira hilabetez.

Negoziazioak abiatuta, desjabetzeko akordioak egin dira hainbat ukitutakorekin. Beraz, bidezko da proiektua behin betiko onestea, tramitazioan egindako aldaketak barne.

Behin betiko onetsirik, hogei eguneko epea eman behar zaie titularrei balorazioarekin ados dauden edo ez idatzita azal dezaten. Desadostasunik adieraziz gero, Epaimahaiari espedientea igorriko zaio. Bestela, balio justua onartutzat, zehaztutzat eta adostutzat joko da.

Bi kasuetan, HKEren 202. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitakoaren arabera jarraituko da espedientearekin.

Espedienteko tasazioak banan-banan jakinaraziko zaizkie ukitutako ondasun eta eskubideen titular guztiei hitzez hitzeko prezamendu-orria eta balorazio irizpideak finkatzeko proposamena igorrita, alegazioak egin ditzaten jakinarazpenetik hilabeteko epean.

HKEko 199, 200 eta 201. artikuluak eta 10/94 Foru Legearen 5. XG ikusita, honako hau erabaki da:

1._Behin betiko onestea Etxarri Aranazko Udal Planeko SI-6 sektorea nahitaez desjabetzeko proiektua, eta baterako tasazioaren sistema ezartzea, HKEko 202. artikuluan aurreikusi bezala. Proiektuak ondoko agiri hauek biltzen ditu:

a) Industrialdearen determinazioa, desjabetu beharreko esparruaren mugaketaren arabera, eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda, behin betikoz onetsia.

b) Prezioen ezarpena, hirigintzako kalifikazioaren araberako lurzoruaren sailkapena barne.

c) Banan-banako prezamendu-orriak, finka bakoitzarenak; lurzoruaren balioa eta dauden eraikin, obra, instalazio eta landareena biltzen dituztenak.

d) Bestelako kalte-ordainen balio justuaren orriak.

2._Ukitutako ondasun eta eskubideen titular guztiei banan-banan jakinaraztea erabaki hau; hitzez hitzeko balorazio orria eta balorazio irizpideak finkatzeko proposamena igortzen zaizkie, eta hogei eguneko epea ematen espedientean jasotako ondasun eta eskubideen balorazioarekin ados ez daudela idatziz adieraz dezaten.

Epe horretan, interesdunek balorazioarekiko desadostasuna agertzen badute, Desjabetze Epaimahaiari igorriko zaio. Ez badira kontra agertzen, onartutzat joko da eta balio justua behin betiko zehaztutzat eta adostutzat; orduan, aurrera eginen du desjabetze espedienteak ordaintze eta balio justuaren fasean, HKEko 202. artikuluaren eta hurrengoen arabera.

UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

ETX-03 JESUS MENDIOLA GARCIANDIA JAUNA 1.279,96 G 1.279,96 1 551 LURZORUA

ODIAGA KALEA, 4-1.A

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-08 MIGUEL ANGEL ERDOCIA MAULEON JAUNA 428,68 G 428,68 1 557 LURZORUA

ZUGARRETA KALEA, 28

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-09 JESUS MENDIOLA GARCIANDIA JAUNA 179,38 G 179,38 1 558 LURZORUA

ODIAGA KALEA, 4-1.A

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-10 JULIANA MAIZA ERDOCIA ANDREA 7.179,00 G 7.179,01 1 509 LURZORUA

MUNDINO KALEA, 6-1.A

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-11 JULIANA MAIZA ERDOCIA ANDREA 46,92 G 46,92 1 555 LURZORUA

MUNDINO KALEA, 6-1.A

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-13 ADRIANO UNCILLA ARAÑA JAUNA 1.539,29 G 1.539,29 1 548 LURZORUA

KANPOZELAI, 2-B.S.

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-19 IRENE ECHARRI DE ESTEBAN ANDREA 492,93 G 492,93 1 546 LURZORUA

ALDAPASORO, 59

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-20 JUAN ARAÑA UNCILLA JAUNA 120,07 G 120,07 1 553 LURZORUA

MUNDINO KALEA

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-21 MANUELA ARTIEDA IMAZ ANDREA 49,44 G 49,44 1 563 LURZORUA

MAIZA KALEA

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-22 JUAN ARAÑA UNCILLA JAUNA 274,22 G 274,22 1 562 LURZORUA

MUNDINO KALEA

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-27 IGNACIO URBITARTE OTAEGUI JAUNA 634,83 G 634,83 1 536 LURZORUA

FRANCISCA CABRERA LOPEZ ANDREA

NAGUSIA 63, 1.A

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-28 M. DEL CARMEN CELAYA ZUFIAURRE ANDREA 1.827,67 G 1.827,67 1 535 LURZORUA

FRANCISCO GOENA GARCIANDIA JAUNA

GELTOKIKO AUZOA, 7

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-30 M. DEL CARMEN CELAYA ZUFIAURRE ANDREA 313,17 G 313,17 1 538 LURZORUA

FRANCISCO GOENA GARCIANDIA JAUNA

GELTOKIKO AUZOA, 7

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-31 BONIFACIA IGOA ARTIEDA ANDREA 19.310,72 G 19.310,72 1 508 LURZORUA

LARREINONDO, 2-2.A; 31820

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

GREGORIA IGOA ARTIEDA ANDREA

AZPIKOETXEA, 1

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

JOSE ANDRES IGOA ARTIEDA JAUNA

KALE NAGUSIA, 15-3. C

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

JUANA CRUZ IGOA ARTIEDA ANDREA

KALE NAGUSIA, 15-1. B

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ROSARIO IGOA ARTIEDA ANDREA

KALE NAGUSIA 15-2. C

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

JOSE RAMON IGOA ARTIEDA JAUNA

KALE TXIKIA, 10-1.A

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

MARIA PILAR IGOA ARTIEDA ANDREA

TXIKIPOLITA, 9-2.A

31800 ALTSASU (NAFARROA)

ETX-32 JOSE MIGUEL MAIZA PANIZA JAUNA 436,62 G 436,62 1 534 LURZORUA

BURUNDABIDE, 15

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-35 DOMINGO ERDOCIA MAULEON JAUNA 1.272,68 G 1.272,68 1 530 LURZORUA

KALE NAGUSIA 14-1.A

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-37 PEDRO MANUEL FORTEIS YARZA JAUNA 2.380,81 G 2.380,81 1 789 LURZORUA

ELIZONDO, 6-BEHEA

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-38 MARIA ANGELES AGUIRRE ARTIEDA ANDREA 31,73 G 31,73 1 528 LURZORUA

ARLUZEPE KALEA, 12

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-40 BERNARDO OCHAGAVIA BACAICOA JAUNA 610,02 G 610,02 1 790 LURZORUA

UHALDE, 39-B.S.

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ELEUTERIO OCHAGAVIA BACAICOA JAUNA

BASOKOKALE, 6-2.A

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETXARRI ARANAZKO UDALA.

KALE NAGUSIA, 10

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-43 VICTORIANO MAIZA AGUIRRE JAUNA 46,66 G 46,66 1 524 LURZORUA

BERNARDINO TIRAPU, 29-2.A

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-44 MARIA PRIMITIVA IRAURGUI LAZCOZ ANDREA 9.055,07 G 9.055,07 1 511 LURZORUA

MAIZA, 13

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

MARIA SOCORRO IRAURGUI LAZCOZ ANDREA

MAIZA, 13

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

ETX-52 JUAN MARIA ALDAZ NAVARRO JAUNA 3.857,46 G 3.857,46 1 516 LURZORUA

LAZKOZ, 4- 1. B

31820 ETXARRI ARANATZ (NAFARROA)

Etxarri Aranatzen, 2007ko ekainaren 27an._Alkatea, Maider Goñi Errazkin.

Iragarkiaren kodea: L0710382