II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ERROIBAR
Udal Planaren aldaketa. Hasierako onespena
Erroibarko Udalak, 2007ko ekainaren 25ean egin zuen bilkuran, legezko kuoruma izanik, Leoncio Campos Larrea jaunak sustatu duen Udal Planaren aldaketa onetsi zuen hasiera batean; aldaketa hori Orondrizko 15. poligonoko 673 eta 676. lurzatiei dagokie.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak dioenaren arabera, jende orori jakinarazten zaio espedientea jendaurrean egonen dela iragarki hau argitaratu ondoko egunetik hilabeteko epean, interesdunek aztertu eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da orok jakin dezan.
Erron, 2007ko ekainaren 27an._Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L0710915