II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA
Nafarroako Errege Bardeako Natur Baliabideen Antolamendu Plana handitu eta garatzeko proiektua. Hasierako onespena
Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen Batzar Orokorrak 2007ko maiatzaren 4an egindako bilkuran, besteak beste, hasiera batean onetsi zuen Nafarroako Errege Bardeako ordenantzak eta Natur Baliabideen Antolamendu Plana aldatzeko proposamena, nekazaritzako eta abeltzaintzako aprobetxamenduari dagokionean.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Jakinarazten da interesdunek Komunitatearen Idazkaritzan (San Marcial, 19; Tutera) eskuratzen ahalko dutela espedientearen kopia.
Tuteran, 2007ko maiatzaren 24an._Komunitateko burua, sinadura ulertezina.
Iragarkiaren kodea: L0710922