I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
189/2007 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Garraio zuzendari nagusiak emana, Tuterako Reina Sofía Ospitalean geraleku bat ezartzea behin-behinekoz onesten duena, NA-17 kontzesioko Tarazona-Tutera adarraren barnean. Kontzesio hori Iruña eta Tutera artekoa da eta Tafalla-Artaxoa-Iruña eta Tutera-Cortes eta Tutera-Tarazona luzapenak ditu.
Otsailaren 26ko 96/1990 Foru Aginduaren bidez onetsi zen erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraioaren zerbitzu publiko erregular finkoaren NA-17 kontzesioa arautzen duen administrazio klausula partikularren agiria, non finkatu baitziren ibilbideak, geltokiak eta joan-etorriak. 17. kontzesioa Iruña eta Tutera artekoa da, Tutera-Artaxoa-Iruña adarrarekin, eta Tutera-Cortes eta Tutera-Tarazona luzapenekin.
CONDA, S.A. enpresak, erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraioaren zerbitzu publiko erregular finkoaren NA-17 kontzesioa baitu (Iruña eta Tutera artekoa, Tutera-Artaxoa-Iruña adarrarekin eta Tutera-Cortes eta Tutera-Tarazona luzapenekin), 2007ko martxoaren 28an eskabide orria aurkeztu zuen, Tuterako Reina Sofía Ospitalean geraleku bat ezartzeko, Tutera-Tarazona luzapenaren barnean.
Halaber, kontzesioko ibilbidea aldatzeko eskatu du, ibilbideko errepideak direla eta.
Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren (1211/1990 Errege Dekretuak onetsiaren) 78, 79 eta 80. artikuluek baldintzak ezartzen dituzte kontzesioen administrazio klausulen agirietan finkatutako joan-etorrien aldaketak arautzeko.
Ikusirik Garraioen Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuaren txostena, non adierazten baita oniritzia eman dakiokeela Conda, S.A. enpresak eskatutakoari, bat baitator indarrean diren arauekin.
Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 1eko 230/2005 Foru Aginduak emandako eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1._Tuterako Reina Sofía Ospitalean geraleku bat ezartzea behin-behinekoz onestea, NA-17 kontzesioko Tarazona-Tutera adarraren barnean. Kontzesio hori Iruña eta Tutera artekoa da eta Tafalla-Artaxoa-Iruña adarra eta Tutera-Cortes eta Tutera-Tarazona luzapenak ditu.
2._Hilabetez jendaurrean jartzea erabiltzaile guztientzako bidaiari-garraioaren zerbitzu publiko erregular finkoaren NA-17 kontzesioa arautzen duten baldintzen agiriko 2. eta 3. puntuen aldaketa (kontzesioa Iruña eta Tutera artekoa da, Tutera-Artaxoa-Iruña adarrarekin eta Tutera-Cortes eta Tutera-Tarazona luzapenekin). Puntu horiek honela idatzita agertuko dira:
"2. Ibilbidea: Tutera-Tarazona luzapena:
C.1. Novallasen barrena: Tarazonatik Cascanteko bidegurutzera N-121-C errepidean barrena, Cascanteko sarrera-irteerak tokiko errepidetik joanez, Cascanteko bidegurutzetik Murchanteko bidegurutzera N-121-C errepidean barrena, Murchanten sartzea eta itzulera NA-6840 errepidetik joanez, eta Murchanteko bidegurutzetik Tuterara N-121-C errepidean barrena, 24 km eginez.
3. Geralekuak: Tutera; Reina Sofía Ospitalea; Murchante; Cascante; Tulebras; Monteagudo; Novallas eta Tarazona, non bidaiariak hartu eta/edo utzi ahal dituen, eta debeku hauekin: bat ere ez".
3._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
4._Ebazpen hau CONDA, S.A. enpresari eta Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari jakinaratzea.
Iruñean, 2007ko ekainaren 13an._Garraio zuzendari nagusia, Jesús María Odériz Echevarría.
Iragarkiaren kodea: F0709903