I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
631/2007 EBAZPENA, ekainaren 15ekoa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Espainiako eta Ameriketako 2007ko Ortografiako VIII. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako deia egiten duena Nafarroako Foru Komunitatean.
Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuak txosten bat aurkeztu du eta bertan adierazi komeni dela Espainiako eta Ameriketako 2007ko Ortografiako VIII. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako deialdia argitaratzea. Izan ere, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak apirilaren 24an emandako ECI/1325/2007 Aginduaren 4.3 artikuluaren arabera, Nafarroako Foru Komunitatean 2007ko Ortografiako VIII. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako deia Hezkuntza Departamentuak egin behar du.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Espainiako eta Ameriketako 2007ko Ortografiako VIII. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako deia onetsi, eransten dena.
2. Deialdi hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3. Ebazpen hau, deialdia eta eranskina Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Hezkuntza Berriztapenaren eta Curriculum Garapenaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2007ko ekainaren 15ean._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.
Espainiako eta Ameriketako 2007ko Ortografiako VIII. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako deialdia.
Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak apirilaren 24an emandako ECI/1325/2007 Aginduaren 4.3 artikuluaren arabera, Hezkuntza Departamentuak Nafarroako Foru Komunitatean 2007ko Ortografiako VII. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako dei egiten du, oinarriak honako hauek dituela:
OINARRIAK
Lehena._Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak Espainiako eta Ameriketako Ortografiako VIII. Lehiaketako ikastetxeen eta erkidego autonomoen aldietarako deia egiten du, Foru Komunitateak lehiaketa horren aldi nazionalean izanen duen ordezkaria hautatzeko.
Bigarrena._2007-2008 ikasturtean Batxilergoko bigarren mailan matrikulaturik dauden ikasle espainiarrek hartzen ahalko dute parte aldi horretan.
Hirugarrena._Ikastetxeen aldia: Lehiaketa horretan parte hartu nahi duten Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeek ikasle bana hautatu beharko dute, autonomia erkidegoen aldian ordezkari izanen dutena. Horretarako ortografia hobekien dakien ikaslea izendatuko dute.
Parte hartzen duten ikastetxeek epaimahai bana osatu beharko dute. Ikastetxeko zuzendaria izanen da epaimahaiko lehendakaria eta hark hautaturiko Batxilergoko bi irakasle izanen dira mahaikideak.
Epaimahaiak egokien deritzen hauta-probak prestatu beharko ditu.
Parte hartzen duten ikastetxeek 2007ko irailaren 28a baino lehen hautatu beharko dute ikaslea eta izena emateko I. eranskinean ageri den eskaera igorri.
Laugarrena._Autonomia erkidegoen aldia: probak 2007ko urriaren 3an eginen dira, Iruñeko Navarro Villoslada BHIan, 16:30etan. Parte hartzen duten ikastetxeek hautaturiko ikasleek 16:00etan agertu beharko dute.
Probak epaimahaiak hasterakoan ezartzen dituen jarraibideen arabera eginen dira.
Bosgarrena._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak, behar den denboran, Hautapenerako Epaimahaiko kideak aukeratuko ditu, eta adieraziko du horietatik zein ariko den buru eta zein idazkari.
Seigarrena._Epaimahaiko idazkariak probaren eduki eta emaitzen akta eginen du.
Epaimahaia Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 22. eta hurrengo artikuluetan xedaturikoaren arabera arituko da lanean.
Zazpigarrena._Epaimahaiak hitzak emanen dizkie hautagaiei, ortografiaren aldetik gero eta zailagoak izanen direnak. Ongi idazten dituzten hautagaiak sailkatuko dira hurrengo txandetarako, lehiaketako garailea zehaztu arte.
Zortzigarrena._Epaimahaiak, proba bukatutakoan, lehiakide guztiei irabazi dien ikaslea garaile izan dela aldarrikatuko du.
Parte hartzen duten ikasleek erreklamazioak aurkezten ahalko dizkiote epaimahaiko buruari, epaimahaiak garailea nor izan den aldarrikatzen duenetik 24 orduko epean.
Lehenengo postua erdiesten duen lehiakideak ordezkatuko du Nafarroako Foru Komunitatea lehiaketako aldi nazionalean.
Bederatzigarrena._Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatzen duen ikasleak eta harekin doan irakasleak joan-etorrietako, ostatuko eta mantenuko gastuen ordaina hartuko dute, haien beharra baldin badaukate, aldi nazionalean parte hartzeagatik, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak ekainaren 5ean emandako ECI/1325/2006 Aginduaren zazpigarren atalean ezarritakoari jarraikiz.
Aldi nazionalean parte hartzeko hautaturiko ikasleak izena emana duen ikastetxeko zuzendariak izendatuko du harekin joanen den irakaslea, aukeran 2007-2008 ikasturtean ikastetxe horretan Gaztelania eta Literatura irakasten duena.
Hamargarrena._Deialdi honen aurka nahiz deialdiaren oinarrien eta aplikaziorako egintza administratiboen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
I. ERANSKINA
Espainiako eta Ameriketako 2007ko Ortografiako VIII. Lehiaketako ikastetxeen eta autonomia erkidegoen aldietarako izen-emate ficha
1._Ikaslearen datuak.
Deiturak ........................................ Izena
NANa .................... Jaioteguna .................... Telefonoa
Helbidea
Herria ......................................... P.K.
2007-2008 ikasturtean Batxilergoko bigarren mailan matrikulatuko ikastetxea
2._Ikastetxearen datuak.
Izena
Helbidea
Herria ........................... P.K. .................. Telefonoa
Datu horiek dauzkan ikasleak Espainiako eta Ameriketako 2007ko Ortografiako VIII. Lehiaketako erkidego autonomoen aldian parte hartu nahi du.
.................................(e)n, 2007ko .............aren.....(e)an.
(Eskatzailearen sinadura)
............................................... jaun/andreak, ...................... herriko ................ ikastetxeko idazkaria den aldetik,
ZIURTATZEN DU ....................................... ikaslea, ikastetxe honek Espainiako eta Ameriketako 2007ko Ortografiako VIII. Lehiaketako erkidego autonomoen aldiko probetan parte hartzeko hautatu duela.
....................(e)n, 2007ko ...................aren ......(a).
(Sinadura eta zigilua)
Iragarkiaren kodea: F0710079