89. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

202/2007 EBAZPENA, ekainaren 13koa, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez, Los Arcos udal mugapeko 12. poligonoko 326., 327. eta 332. lurzatietan 1,9 kW-ko 4.125 sorgailuko eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko Ingurumen ukipenetarako baimena ematen da, aurkeztutako Ingurumen ukipenetarako azterlanarekin bat. 40 ha-ko eremua hartzen du eta instalazioa Sunstroom, S.L.k sustatu du.

Jarduera hori Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legearen 2.C eranskineko I) atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

2006ko abenduaren 29an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 28. artikuluan ezarririk dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak ebazpen arrazoitua emanen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeari buruz, eskaria aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Aurretik aipatutako martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeak, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzkoak, 25.2 artikuluan ezarri du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarakoa ere jasoko duela, hirigintzako legediaren arabera hori ere eskatu behar den kasuetan.

Urtarrilaren 29ko 30/2007 Ebazpenaren bidez, espedientea jendaurrean jarri zen, eta 2007ko 18. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu, urtarrilaren 9an. Jendaurreko aldian ez da alegazio-idazkirik jaso.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren eta Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuaren txostenak, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak irailaren 27ko 537/2005 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Los Arcos udal mugapeko 12. poligonoko 326., 327. eta 332. lurzatietan 1,9 kW-ko 4.125 sorgailuko eguzki-parke fotovoltaikoa instalatzeko, aurkeztutako Ingurumen ukipenetarako azterlanarekin bat. 40 ha-ko eremua hartzen du eta instalazioa Sunstroom, S.L.k sustatu du.

2. Baimen hau ingurumenaren gaineko honako neurriak betetzearen baldintzapean ematen da:

_Ukituko dira, bakarrik, zimentazioak eta kanalizazioak egin ahal izateko ezinbestean ukitu behar diren eremuak; ahalik eta lur mugimendu gutxien egin beharko dira eta ez da inguruko topografia aldatuko.

_Obra bukatutakoan landare tratamendu egokia egin beharko da, lurzoruaren higadura murrizteko helburuz. Tratamenduak egin beharreko jarduerarekin bateragarri izan beharko du, eta obrak ukitutako eremu guztiak berriz landareztatu beharko dira, Ingurumen ukipenenetarako azterlanean zehaztutako hazi nahasketa erabiliz. Birlandatze lanak hasi aurretik, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertu eta Lehengoratzeko Atalean jakinarazi beharko da, gutxienez 48 ordu lehenago (telefono zenbakia: 848 42 14 86/848 42 49 05).

_Halaber inguruan landaketa egin behar da, Ingurumen ukipenen azterlanean jasotzen denaren arabera.

_Inguruko hesia ugaztun txikiak pasatzeko modukoa izanen da; beraz, beheko aldean horretarako toki nahikoa utzi beharko da (20 zentimetro inguru).

_Sortutako energia lur azpiko 670 metroko linea elektriko batetik eramanen da, han dagoen bide batetik.

3. Baimen honek, gainera, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezartzen diren ondorioak izanen ditu (lurzoru urbanizaezinean egin behar diren jarduerak baimentzeko prozedura), hirigintza arloko honako baldintzekin:

_Hesiak hiru metroko bide-zorra utzi beharko du inguruan dituen bide publiko guztiekin.

_Itxitura-hesia lurzatien kanpoko ertzetik gutxienez hiru metrora jarriko da haien parean, 19. altxonbidearekin muga egiten duten aldean hain zuzen, 12. poligonoko katastroko 196. lurzatiaen parean alegia.

_Nafarroako Errepideen Defentsari buruzko urriaren 10eko 11/1986 Foru Legea 8. artikuluaren arabera, eguzki-panelen eta eraikin guztien eraikuntza lerroa _are lurrazpikoena ere_ galtzadaren kanpoko ertzetik 18 metrora egonen dira, gutxienez.

_Zangak eta zimentazioa egiterakoan, aztarna arkeologikoren bat agertuko balitz zorupean eta haren berri lehendik izan gabe, gogoan izan horren berri eman beharko dela, berehala, Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzuan, Ondare Historikoaren alorrean indarrean dagoen legeriarekin bat (Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/85 legeko 43.3 eta 44. artikuluak).

_Nolanahi ere, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik, bai proiektuan aurreikusten diren ekintzetarako, eta bai egin asmo diren instalazio eta jarduerek ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez.

4. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 45.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo murriztuko direla bermatzeko, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko Foru Legearen 69. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

7. Ebazpen hau Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari, Los Arcosko Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko ekainaren 13an._Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0709832