89. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1150/2007, EBAZPENA, ekainaren 19koa, Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak emana, Osasun Publikoaren Zerbitzuko zuzendariaren aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3. artikuluak ezartzen duenez, zerbitzuetako zuzendarien ordezkoak izendatzea, berariazko araurik ez dagoen kasuetan, hierarkian haien gainean dagoen organoari dagokio. Artikulu horretako 6. puntuak xedatzen du ordezkoen izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, kasu zehatzetarako egiten dena izan ezik.

Horrenbestez, aipatu legezko aginduarekin bat,

EBATZI DUT:

1. Osasun Publikoaren Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik gelditzen denean, hura falta denean eta eri edo ezinean dagoenean, haren ordezkoak izanen dira, aldi baterako, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 45/2005 Foru Dekretuaren 15. artikuluak jasotako eginkizunak betetzeko, Osasun Publikoaren Institutuko honako zerbitzuburu hauek:

Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren zerbitzuburua.

Epidemiologiaren, Aurreneurrien eta Osasun Sustapenaren zerbitzuburua.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, adieraziz argitaratu eta biharamunetik sortuko dituela ondorioak.

Iruñean, 2007ko ekainaren 19an._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Francisco Javier Sada Goñi.

Iragarkiaren kodea: F0710230