I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Obstetriziako Errehabilitazioko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.
Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz (2007ko martxoaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 36. zenbakian, argitaraturiko deialdia), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu du.
1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Errehabilitazioko Laguntza Zerbitzuko buru izateko lanpostutarako ondokoa izendatzeko proposamena onesten da:
M.ª JESUS CONDON HUERTA
2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko ekainaren 14an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.
Iragarkiaren kodea: F0710007