87. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

URROTZ HIRIA

Zatiezina enkantean, 11. unitateko 1. lurzatian

Udal honek enkante publikoa egin gogo du, gutun-azal itxien bidez, 11. unitateko lurzati bakarraren %67,9089 saltzeko. Lurzati horrek 563,21 m²-ko azalera du eta 681 m²-ko eraikigarritasuna. Hasierako prezioa 178.796 euro da.

Eskaintzak, erantsitako ereduaren araberakoak, udal idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hogeigarren egun naturaleko 13:00ak baino lehen.

Eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko bosgarren egun balioduneko 13:00etan irekiko da 1. gutun-azala, proposamen ekonomikoari dagokiona.

Enkantearen baldintza-agiria udal idazkaritzan dago.

Urrotz Hirian, 2007ko ekainaren 11n._Alkatea, Juana María Lecumberri Ibáñez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena ................................., NAN zenbakia ...................., bizilekua ............................., helbidea ...................., nire izenean ez bada, hau ordezkatuz ................., telefonoa ...............

Urrotz Hiriko Udalak ............. zk.ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako iragarkiaren berri izanik,

Baldintzen agiriari jarraituz, ............. euroko (zenbakitan eta letran) eskaintza egiten du 11. unitateko 1. lurzaiaren truke.

Eguna eta izenpea

Iragarkiaren kodea: L0709711