87. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

ODIETA

2007ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

2007ko ekitaldiko plantilla organikoa hasiera batean onetsi zen, 2007ko martxoaren 23an egin bilkura berezian, eta 63. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, maiatzaren 21ean. Alegazioak aurkezteko arauzko epea iraganik inork alegaziorik batere aurkeztu gabe, bidezko da behin betikoz onestea Udalaren plantilla organikoa.

Funtzionarioak

Lanpostuaren izena: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %35. Egoera: hutsik. Baldintzak: Batasunean Ultzamako Udalarekin, hura baita Batasuneko burua. Euskaraz jakin behar du.

Lan-kontratudun finkoak

Lanpostuaren izena: administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %16. Egoera: jardunean. Baldintzak: euskaraz jakitea, lanaldi partziala (25 ordu astean).

Langile finkoen izenen zerrenda

Mariezcurrena Baleztena, Jaione. Lanpostua: administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Osagarria: %16. Zerbitzuak noiztik onartuak: 2002ko uztailaren 15etik. Egoera: jardunean.

Odietan, 2007ko ekainaren 11n._Alkate udalburua, Alberto Urdániz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L0709776