87. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 16a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIA

Kontzejuaren euskal izena. Hasierako onespena

Ziako Kontzejuak, 2007ko otsailaren 24ko osoko bilkuran, erabaki zuen Kontzejuaren izen ofiziala aldatzea, hemendik aitzina euskarazkoa hartuko baitu, Zia.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, erabakia behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Zian, 2007ko otsailaren 24an._Alkatea, Francisco Javier Mendinueta Beriain.

Iragarkiaren kodea: L0709790