87. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

IRAGARKIA

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako urriaren 23ko 2559/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako 7 tituludun lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen (138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2006ko azaroaren 17koa).

Deialdi horren kontra, Miguel Marcos Bravo jauna eta Jorge Ruiz de Gaona Rodrigo jauna gora jotzeko errekurtso bana jarri dute, zehazki deialdiko epaimahaiak oposizioko lehen ariketan emandako behin betiko emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen den egunaren biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2.º solairua, Iruña).

Iruñean, 2007ko uztailaren 19an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0710142