87. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkiak.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak uztailaren 26an emandako 1845/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaile izateko 14 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen (2006ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, abuztuaren 30ekoa).

Iñaki Mendaza García jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du deialdiko epaimahaiak oposizioko lehenengo ariketan emandako behin betiko emaitzen aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2.º solairua, Iruña).

Iruñean, 2007ko ekainaren 19an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0710138