87. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 16a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

509/2007 EBAZPENA, maiatzaren 29koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, Zizur Txikiko "Miravalles" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da, unitate kopurua handitu baita; eta ireki eta jarduteko baimen berria ematen zaie ikastetxe horri eta Zizur Txikiko eta Iruñeko "Miravalles-El Redín" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari, eskaintzen dituzten hezkuntza mailak aldatu baitituzte.

"Fomento de Centros de Enseñanza S.A." entitatearen legezko ordezkariek eskaturik espedientea ireki da, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko eta Lehen Hezkuntzako unitateen gehikuntza baimentzeko "Miravalles" ikastetxean. Entitate hori Zizur Txikiko "Miravalles" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren eta Zizur Txikiko eta Iruñeko "Miravalles-El Redín" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularra da.

"Miravalles" ikastetxeak eskaintzen duen Haur Hezkuntzako bigarren zikloa "Miravalles-El Redín" ikastetxera lekualdatzea eskatu da.

Kontuan hartu da Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko Obra eta Ekipamendu Atalak egin duen aldeko txostena, ikastetxe horietako instalazioak eskatutako irakaskuntzak hartzeko gai direla egiaztatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitatean araubide orokorreko irakaskuntza ez-unibertsitarioa ematen duten ikastetxe pribatuak baimentzeko prozedura ezartzen duen uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuaren 19. artikuluak ezarritakoaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Zizur Txikiko "Miravalles" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzea (ikastetxearen kodea: 31002722), unitate hauek gehituko baitira: 3 unitate (guztira 75 ikaspotu), Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, eta 6 unitate (guztira 150 ikaspostu), Lehen Hezkuntzan. Aldaketak 2007-2008 ikasturtetik aurrera izanen ditu ondorioak. Ikastetxeak 15 unitate eta 375 ikaspostutarako baimena izanen du, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, eta 18 unitate eta 450 ikaspostutarako baimena, Lehen Hezkuntzan. Indarrik gabe geldituko da, data horretatik aurrera, ikastetxeak Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bi unitaterako eta Lehen Hezkuntzako 5 unitaterako duen behin-behineko baimena.

2. Ondoren, ireki eta jarduteko baimen berria ematea Zizur Txikiko "Miravalles" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (ikastetxearen kodea: 31002722) eta Zizur Txikiko eta Iruñeko "Miravalles-El Redín" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (ikastetxeen kodea: 31008581), ematen dituen hezkuntza mailak aldatu baititu: lehenengo ikastetxeak bigarren ikastetxera lekualdatu du Haur Hezkuntzako bigarren zikloa. Baimenak 2007-2008 ikasturtetik aurrera izanen ditu ondorioak.

3. Ondorioz, Zizur Txikiko "Miravalles" Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua, data horretatik aurrera, "Miravalles" Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua izanen da. Haren datuak Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Erregistroan sartuko dira eta hauek izanen dira:

Ikastetxearen kodea: 31002722.

Izen generikoa: Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Berariazko izena: "Miravalles".

Helbidea: Beltzeta pasealekua, zk.g.

Herria: Zizur Txikia.

Udalerria: Zizur.

Titularra: Fomento de Centros de Enseñanza, S.A.

Eskaintzen dituen irakaskuntzak: Lehen Hezkuntza eta Batxilergoa, "Natur eta Osasun Zientziak" eta "Giza eta Gizarte Zientziak" modalitateetan.

Osaera juridikoa: 18 unitate (gehienez 450 ikaspostu), Lehen Hezkuntzan, eta 4 unitate (gehienez 140 ikaspostu), Batxilergoan.

4. Era berean, "Miravalles-El Redín" Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuak, data horretatik aurrera, "Miravalles-El Redín" Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua izanen da. Haien datuak Hezkuntza Departamentuko Ikastetxeen Erregistroan sartuko dira eta hauek izanen dira:

Ikastetxeen kodea: 31008581.

Izen generikoa: Haur Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.

Berariazko izena: "Miravalles-El Redín".

Helbideak: Beltzeta pasealekua, zk.g., eta Vergel, 8.

Herriak: Zizur Txikia eta Iruñea.

Udalerriak: Zizur eta Iruñea.

Titularra: Fomento de Centros de Enseñanza, S.A. Eskaintzen dituzten irakaskuntzak: Haur Hezkuntzako bigarren zikloa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.

Osaera juridikoa: 15 unitate (gehienez 375 ikaspostu), Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Zizur Txikian, eta 12 unitate (gehienez 360 ikaspostu), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan. 12 unitate horiek honela banatzen dira: 8 unitate (gehienez 240 ikaspostu), Zizur Txikian, eta 4 unitate (gehienez 120 ikaspostu), Iruñean.

5. Horretaz gainera, ikastetxeak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan beste unitate baterako aldi baterako baimena izanen du.

6. Ikastetxeen erakunde titularrak baimena eskatu beharko dio departamentu honi ikastetxeen konfigurazioan edozein aldaketa egitekotan, baldin eta ebazpen honen 3. eta 4. ataletan jasotako erregistro datuak eta bere instalazioak aldatzen badira, uztailaren 6ko 251/1992 Foru Dekretuko III. tituluan (abuztuaren 3ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) ezarritakoari jarraituz.

7. Aipatutako ikastetxeak itunduak izanen dira eta gai horrekin lotutako guztiari buruzko legerian ezarritakoaren arabera arautuko dira. Ezin izanen dute legeriak baimentzen duen unitate kopurua gainditu.

8. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.

9. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

10. Ebazpen hau igortzea ikastetxe interesdunen entitate titularrari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Araubide Administratiboaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Hezkuntza Itunen Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.

Iruñean, 2007ko maiatzaren 29an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

Iragarkiaren kodea: F0709281