86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BUÑUEL

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Buñuelgo Udalak, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluak betez, deialdi publikoa iragarri du, Buñuelgo Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 102. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Zuzenbideko lizentziatu izan gabe, bake epaile izendatzen ahal dira lege beraren 301. artikuluan karrera judizialean sartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztenak; orobat, bake epaileen Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoak bete beharko dituzte.

Hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eskaerak aurkezten ahalko dituzte Buñuelgo Udalaren Erregistro Orokorrean (Vicente Oliver, 19; 31.540 Buñuel). Eskaerei norberaren espedientea gehitu beharko zaio, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak azalduz.

Buñuelen, 2007ko ekainaren 20an._Alkate udalburua, Santiago Mayayo Chueca.

Iragarkiaren kodea: L0710720