86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2007ko ekainaren 29ko 232. ebazpenaren bidez, hasiera batean onestea erabaki zuen Martzillako Arau Subsidiarioetako 4. poligonoko 756. lurzatia urbanizatzeko proiektua, Casas y Oficinas El Caracol Verde, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2007ko ekainaren 29an._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0710710