86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalak, 2007ko apirilaren 4an emandako 223/2007 ebazpenaren bidez, hasiera batean onestea erabaki zuen I.13 irlaren (1.6 lehen) xehetasun azterlana, Egwin Parques Industriales, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Eguesen, 2007ko ekainaren 26an._Alkatea, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0710709