86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLIN

Arbeitzako AA-3 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Allinibarko Udalak, 2007ko maiatzaren 9ko osoko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Arbeitzako AA-3 unitatea birzatitzeko proiektua, Promociones Arbeiza, S.L.k sustatua.

Argitaratzen da orok jakin dezan eta ohartarazten da erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean; aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Larrionen, 2007ko ekainaren 27an._Alkatea, María Ascensión Gárriz Ripa.

Iragarkiaren kodea: L0710678