86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VALTIERRA

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Valtierrako Udalak, 2007ko maiatzaren 25ean egindako osoko bilkuran, erabateko gehiengoaz erabaki zuen hasiera batean onestea 10. poligonoko lurzati hauek: 96, 97, 98, 99, 100, 101, 151, 152, 163, 154, 155, 156, 156, 157, 158, 159, 160, 161, 162, 163, 164, 165, 166 (12.530 m²), 169 (11.600 m²), 170, 171, 172 (14.107 m²), 173 eta 174.a (10.421 m²). Tres Caminos alderdian daude eta 65 ha inguru dute eta haien erabilera Singula Energías Renovables, S.L.ri lagako zaio, eguzki parke fotovoltaiko bat ezartzeko.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Valtierran, 2007ko ekainaren 21ean._Alkatea, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0710665