86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BIDAURRETA

Lurzatien trukea. Hasierako onespena

Udalak, 2006ko abenduaren 19an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bidaurretako Udalaren 2. poligonoko 82. lurzatia, 95 metro koadrokoa eta San Julian kaleko 2 F-n dagoena, trukatzeko espedientea, eremu publikoa hobekiago taxutzearren. 2. poligonoko 102. lurzatiarekin eginen da trukea, María Concepción Arbizu Orcoyen andrearena baita. 140 metro koadro ditu eta San Julian kaleko 4 D-n dago kokatua.

Eskaintza publikoaren erabaki hau jendaurrean egonen da, Udalaren iragarki oholean, hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, epe horren barnean nahi den helburua erdiesteko egokiak diren ondasunen titularrek eskaintzak aurkez ditzaten.

Bidaurretan, 2007ko ekainaren 26an._Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0710615