86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ABLITAS

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Herri honetako alkateak, 2007ko ekainaren 26ko ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi du UE-5 unitatea urbanizatzeko proiektua, Barillasko errepideko eskuinaldean, Construcciones Ablitas y Malón, S.L.k eta beste batzuek sustatua, Larry Parsons arkitektoaren proiektuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134, 74 eta 76. artikuluei eta horiekin bat heldu direnei jarraikiz, jendaurrean egonen da 20 egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan espedientea ikusgai egonen da udal Idazkaritzan, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Ablitasen, 2007ko ekainaren 26an._Alkatea, Luis María Sada Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0710610