86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GAZOLATZ

EDIKTUA

Gazolazko Kontzejuak, 2007ko apirilaren 18an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen Gazolazko katastroko 3. poligonoko 262. lurzatiari dagokion hiri lurzorua soberako lurzati kalifikatzeko espedientea hasiera batean onestea, ondoren mugakideari saltzeko.

Toki entitateen ondasunen gaineko Erregelamenduan eta arloaren gaineko egungo xedapenetan xedatutakoari jarraikiz, aipatu espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Gazolatzen, 2007ko apirilaren 19an._Kontzejuko burua, Miguel Sanz Izco.

Iragarkiaren kodea: L0710593