86. ALDIZKARIA - 2007ko uztailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Aritzalako UE2 unitatea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2007ko maiatzaren 31n eman ebazpenean, hasiera batean onetsi zuen Aritzalako UE2 unitatea birzatitzeko proiektua, Mikel Azparren Etxeberriak sustatua. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta, eta Aritzalako Kontzejuari eta ukitutako jabeei jakinaraziko zaie. Ez bada epe horretan alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Aritzalan, 2007ko ekainaren 6an._Alkate udalburua, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L0710568